Gauzak
Gauzak
Alfonso R. Castelao
itzulpena: Ramon Etxezarreta
1986, narratiba
110 orrialde
398-8695-0
azala: Joxean Muñoz
Alfonso R. Castelao
1886-1950
 
1986, narratiba
1986, narratiba
1986, saiakera
 

Hondartzan dago oraindik itsasuntziaren hezurteria osoa, itsasoak ziztukatutako arrain hezur digante bat bezala.

      Horrenbeste aurrerapen ez zegoenean, haurrek kortxozko itsasuntzitxoekin egiten zuten jolas, marinel izaten ohituz, eta zahartzarora iristen zirenean egiazko itsasuntzi batekin egiten zuten jolas benen ezerezkeria ez ametitzeko.

      Herriko hamabi zaharrenek itsasuntzi bat eta sare bat edukitzen zuten beti denbora pasatzeko. "Apostoluak" deitzen ziren zeren Aste Santuko elizkizunetan apaiz jaunak hankak garbitzen zizkien.

      Eguzki epeletako egunetan sarea botatzen zuten. Ez dut esaten saltzeko moduko arrainik harrapatzen zutenik, baina batzutan "caldeirada" batentzat adina harrapatzen zuten eta orduan lehertu artean jaten zuten.

      Jendeak, egunaldi ona iragartzean, honela egiten zuen: «Bihar itsasora daiteke "Apostuluen sarea"». Eta ez zegoen beren barrenean hark baino min gehiago emango zienik.

      Jenioa berotzen zuen sarea bizkarrean zeramatela herrenkan ibiltzen ikusteak.

      Edozein oparirekin beren txirotasuna gogorra erazten zitzaienean, duintasunez eskertzen zuten: -Zahartzarora iristen zarenean zuk guri egin diguzun adina on egin diezazutela!.

      Denoi eragiten zigun ikara apur bat arto ogi azal bat haiei emateak, atez ate eskean ibiltzen den lehorrekoei ematen zaien bezala. Limosna ona da jasotzera ohituak daudenentzat; zahartzanora initsi delako txiro bihurtu den marinel bat lotsaz hilko litzateke bere bizkarrean saku limosnaria sentitzean.

      Aurrerapenak aberastasunak eta goseak ekarri zituen. "Apostoluak" hil ziren, eta gaurko zaharrak itsasuntziak eduki eta itsasora joaten ez diren aberatsen ateetan eskean dabiltza.