Itzulpenak-2
Itzulpenak-2
1986, narratiba/antzerkia
292 orrialde
398-5150-4
azala: Jorge Oteiza
Gabriel Aresti
1933, Bilbo
1975, Bilbo
 
2000, poesia
2000, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, narratiba
1986, antzerkia
1986, poesia
1986, saiakera
1986, denetarik
 

3.- Aberaxa eta pobrea

Aberax bat pobre baten aurrean bizi zen;

egunero ikusten zuen leihotik zein pobre zen bestea, eta bere buruari esaten zion:

«Zer elkar-ikusi al dut nik horrekin?»

Pobrea, beti bere asmazioaz pensatuz, bere pobrezaz hilcen zen. Egun batean guti jan liteke, eta bitan, eta bai eta lautan ere, baina ez gehiagotan, indarrak galdu eta geisotu gabe behincat, batez ere lan egiten denean;

eta honela gertatu zen pobrearen exean, apurka-apurka denak egin zirela geisotu.

Nola botikak erosteko dirurik ere ez zedukaten; eta nola inork ez zien ezer fidacen, denak hil ziren sukar gaizto batez.

Asmazale urrikariari hil zicaizkion: lehendabizi, andrea;

gero, alaba;

gero, semea.

Orain bera ere hilcen zen.

Eta aurreko aberaxak egunero ikusten zuen leihotik nola hilcen zen pobrea, eta bere buruari zioxan:

«Zer elkar-ikusi al dut nik horrekin?»

Hil egiten zen pobrea.

Denek gorrotaturik, denei zor baitzien zerbait; denak haren bildur, denak, sukarraren bildur, hari hurbilcearen bildur baitziren;

ahiturik, hezur artean haragirik gabe, zutik egon ezinik, izerdia botacen du ugari, ikara egiten da maiz, bere asmazioaz pensacen zuela zen hilcen; amex-gaic bakan batean, anic numero etorcen zicaizkiola mihinaren puntara.

Bakartate icalean zen hilcen.

Eta aurreko aberaxak egunero ikusten zuen leihotik, eta bere zekentasunean, honela zioxan bere buruari:

«Zer elkar-ikusi al dut nik horrekin?»

Hona hemen nola gau haretan bertan, elso batek, lohidi batetik irtenda, ziztatu egin zion hil-hurren zegoenari.

Gero, ical-peetako patu alferrean hegazi, aberaxaren exean sartu zen leihotik, eta lo egiten zuen bitartean, ziztatu egin zion hari ere.

Hari ere egin zion ziztatu, eta ziztadarekin batean, kuxatu egin zion pobrea hilcen zen geisotasuna.

Eta aberaxak ez zuen ikusi aurreranzean bere leihotik pobrea. Biak hil ziren gauza berberagatik;

Kasik denbora berean egin ziren hil, elkarrekin zer ikusi behar zuten jakin gabe;

kasik denbora berean eman zieten lurra;

kasik denbora berean geratu ziren biak bakarrik beren harrekin.

Eta harrek ez zuten jakin zein zen aberaxa eta zein pobrea.

Eta elsoa?

Zer gertatu zen elsoarekin?

Nori ziztatu zion gero?

Nori ziztatuko dio?

Ezin esan diteke.

Ical artean elso bati jarraikiceko modurikan ez dago.

Agian oraindik egiten du hegaz gauetan, bere burla eternala burrunban darabil, eta odol-klase guztiez aserik, gizon baten odola beste gizon batengan jertacen du.

Ezin esan diteke ez baiec ez ezec.

Jakinaren gainean esan ditekeen bakarra hau da, inoiz ez direla falta mila klaseko elsoak, eta hauek kontua harcen dute ongi entera gaiten gure inguruan urrikariak egotea ez zaigula komeni, haiei sokorricea gure buruei ere sokorricea dela, haiei ziztacen dieten elsoek gure bizicea ere galcera eman dezatela eragoctea dela.

Jakinaren gainean esan ditekeen bakarra hau da, inoiz ez direla falta elsoak, edo izaki are tikiagoak, bihoc oneko gizonek borondatez dakitena derrigorrez jakin arazicen digutenak;

asko, anic, franko, ugari, gehiago, gehiegi eta sobera elkar-ikusi dadukagula gure lagun hurkoarekin, batez ere, guztiz ere, gure lagun hurkoa desdixadun baldin bada.