Ekatxa, William Shakespeare

 

Itz gitxi ezagunak

 

          Itzotatik geienak zarrak dira, baña Bizkai'ko euzkeldunen artean ez-ezagunak edo gitxik ezagun dabezanak. Euzko-erki baten naiz erkiko erriren baten darabilten itza, besteetan erabili ezik, oneintzat ez-ezagun egiten da. Itzotatik banaka bit birria da. Eta Orati erromarrak zur eta sentzunez Moanez ezin ukatu leio iñori itz barriak asmetako eskubiderik, zer barriri izena emoteko. Ez okertu, ba, musturrik itz barriren bat bidean aurkitu ba'dagizu. Zarrak berbiztu ta barri egokiak gure arloratu bear doguz, gure euzkerea sendotzeko. Euzkerea edozetarako gai egin bear dogu, ez baserri-gaietarako bakarrik.

 

Aiazo (Arratia).— Txakurra zirikatu, norbaiteri nai zerbaiteri eldu dagion.

Aletz (Zeanuri).— Uskeri.

Aleiz.— Almen andia iragarten dauen zerbait. Euzkel-gaiztoz «mirari».

Antze.— Terbetasuna. Euzkel-gaiztoz «abilidade».

Arkolo.— Nagi, alper.

Azarri.— Adoretsu, oldartsu.

Azpiyale.— Norbaiteri zintzo ez yakona. Saltzalle.

Azta.— Aztun «pixudun» danezkero, Azta «pixu» da.

Barrandari.— Iñok zer egin, naiz zer esaten dauen yakiteko kokuka dagoana.

Biusturi (Zeanuri).— Urdail. «Biusturiko min» = urdallako min.

Bonbil.— Euzkel-gaiztoz, «botilla».

Buruntz, Burestun.— Erregeak erregetzea iragarteko buruan yarten daben zer borobil.

Edestu.— Ipuin nai beste zerbait urrengorik urrengo esan edo eralgi; «kontau».

Erdi, Erdiratu.— Ume-egin. Olan, «erdi-minak» = ume-minak.

Etoi.— Azpiyale, saltzalle.

Geldu.— Ustebako zer andi nai iñondikoaren aurrean arrituta ta ago-zabalik gelditzea.

Gelgarri.— Arrigarri.

Gentza.— Euzkel-gaiztoz, «bake».

Giyau (Zeanuri).— Landu. «Soloa giyau» = soloa landu.

Intsigi (Otxandiano, Azkue'n iztegiz).— Itxiki. Itxiki'tik iratxiki datorren lez, Intsigi'tik erantsigi edo erantsi dator. Ganera, I(n)tsigi ta itxiki be biak dira itz bat. Kendu «intsigi»-ri n, yarri g'ren ordez k gogorra, ta or dozu «intsigi» «itxiki»tuta.

Iratxo.— Miti-iztiko gizona baño goragoko adimendun eta soin bako edo soin arineko izakiak, eta euretarik batzuk gaiztoak. Olan, «Anboto'ko señora», lami ta orretariko beste mundukoak iratxotzat etsi bearko doguz.

Itxas-Neska.— Neska-antzeko itxas-iratxo.

Itsuta.— Euzkel-gaiztoz «soka», «Soka» lodi.

Izten (Zeanuri).— «Barreka istenak egin genduzan» esaten da Zeanuri'n beintzat; orrezkero, «izten» eta «eztanda» esan-gura bereko iztzat artu bearko.

Kokalda (Zeanuri).— Gibeletiko gatxa. Erderazko «hidropesía». Kokaldea dauen ardiari sofia urez beteten yako; bardin «hidropesía» dalakoa dauen lagunari be.

Kerube.— Ebertarren izkuntzako Kerub itza yatzu, ta angeru berezia da itz orrek esan gura dauena.

Ler.— Euzkel-gaiztoz, «piñu». Euzkel-errian orain ler geiegi dogu ta pago gitxiegi.

Margo.— Euzkel-gaiztoz, «kolore».

Margoztau.— Zerbaiteri margoa ezarri.

Meiki (Arbizu).— Oñetan, naiz zango-iztarretan gaitzen bat izan-da, alboraka ibilten dana. Euzkel-gaiztoz, «erren» naiz «koxo».

Okolu.— Zoko.

Orratzetik arako.— Egin-barri.

Oskide.— Alkarren adiskide dirian «soñuak» oskide diriala esaten dogu.

Sakute (Zeanuri).— Baztanga, naparreri.

Txandar (Zeanuri).— Zango. «Txandar-me» esaten da Zeanuri'n, zanga-me'ren ordez.

Unatu.— Neke-nekatu, eiota gelditu.

Ur-Neska.— Ibai eta latsetako neska-antzeko iratxo.

Yakinkidetza.— Euzkel-gaiztoz «kontzientzia». Besteak dakienik guk ezpa'dakigu, gu ezkara orretan yakinkide. Besteak nik au edo besterik egin dodala esan-arren, nik neuk ezpa'dakit olangorik egin dodanik, ni enaz orretan yakinkide, nik eztot orretan yakinkidetzarik. Zillegiztilariak diñoenez, guk beti yokatu bear ei dogu geure yakinkidetzeak dirauskunez, ez besteen yakinkidetzeak diñoanez. Besteak orako au naiz orrako ori ontzat izan-arren, nik neuk ezpa'dot, nire yakinkidetzeak on dala ezpa'diño, nik olangorik egin ba'dagit, oben egingo dot, nire yakinkidetzearen aurka yokatuten dodalako. Egia esan, orretan ni ta besteak ezkara yakinkide, kide izateko nik eta besteak eretxi batekoak izan bear dogu-ta.

Yaurri.— Elburua begien aurrean dogula, gizakiak elburu orretara zuzendu. Gizakien ludi onetako elburua euren zori ona da, baña ez gizaki onena edo orrena, guztiena baño, ta gizadia elburu orretarako bidean eukiteko aleginak egiten dauzan agintariak erria ondo «yaurten» dau. Euzkel-gaiztoz, «gobernau».

Yaurgo.— Yaurriteko eskubidea dauena, naiz dabenak, baita orretarako eskubidea bera be.

Yauzi.— Euzkel-gaiztoz, «salto», naiz «sailtu» egin.

 

 

© Bedita Larrakoetxea

 

 

Ekatxa, William Shakespeare
Notin Antzeztuak / I. ekitaldi / II. ekitaldi / III. ekitaldi / IV. ekitaldi / V. ekitaldi
Antzerki onen ari-azurrak eta abar / Itz gitxi ezagunak

 

 

"Shakespeare euskaraz" orrialde nagusia


www.susa-literatura.eus