Lear Errege, William Shakespeare

 

Itz gitxi ezagun batzuk

 

Adei.— Iñorekingo ar-emonetako begirapen eta lotsa.

Aizun.— Guzurrezko.

Alatu.— Gogoko ez yakon zeren bategaitik asarrea erakutsi.

Alatz.— Oi dana baño al edo almen andiago iragarten dauen zerbait. Alatzak arriturik eta ago-zabalik isten gau. Euzkel-gaiztoz, «mirari».

Aldarri.— Ots, zarata.

Aldarrikatu.— Oska, zarataka, gedarka zerbait iragarri.

Aletz.— Itz au gitxitan entzun dot. Bein, urrean. Bein nire anai Yon zanak «Auxe dok, ba, aletza» esan eban. Nik aletza zer dan itandu neuntsan. Eta ak: «Aletza gauze txikie dok» erantzun. Beraz gauza uts, zirtzilari esaten yako «aletz».

          Yon nire anaiea zanari entzuneko itz au gaztelerazko «friolera» ta «bagatela» itzen esan-gurakoxea da. Au dala-ta, «Auxe be bok, ba, aletza!» esakerea ta erderazko «qué friolera!», «qué bagatela!», «vaya una friolera! vaya una bagatela!» esakuneak osan-gura berberekoak yatzuz. Ortik atera, irakurle zur, erderatiko olango «que, cuan»-ik euzkeratu bear dogunean, eztogula erabili bear ainbat euzkel-idazletan eurrez ikusiko dogun «ze», «zenbat», «zelako» itzik. Polito dago esanda «Auxe be ba-dok, ba, aletza!». Ori euzkerea yatzu, ez «zelango aletza dan au» naiz beste olangorik. Izkuntza bakotxak bere-bere bideak dauz, bai gureak be. Ez dogu iñonera ezer zorrean artzera yoan-bearrik, ez beintzat etxean doguna alperrik galduta. Ezta yardunbide zurra bear eztala zorrik egitea. Lenen ikusi daigun etxean zer dogun.

Anker.— Bioz-gogor, odoltzale, gordin.

Antzerki.— Norbaitzuen bizitzako atalen bat, idazleak asmauta, Olantxe, LEAR ERREGE lan au be antzerkia yatzu.

Antzoki.— Antzerkia erriari erakusten yakon tokia.

Arraspel.— Gorbea'ko artzainen txabolak, txabola-ate-aurrean, ormaz inguratuta, azpia arri zabalez estalita lur-arlotxoa dabe, atez itxita, txarririk eta beste abererik sartu ez daiten, eta toki orreri arraspel ereisten dautsoe. Gazteleraz «patio» esaten yakonaren antz andia be andia dau-ta, nik «patio» dalakoari arraspel ereisten dautsat.

Arri.— Arria zer dan nok eztaki? Baña itz onek ba-dau beste ikurrik be. Baserrietako sukaldeetan, sukaldeko leioan kare naiz arrizko zer bat egoten zan an ontziak garbitzeko-ta. Ur loiak arri orren muturretik bera beko lurrera yausten zirian. Aor, ba; nik arriko sorki edo arriko moltsoa idatzi dodan tokian, au gogoratu egizu. Gonerile'k Albani bere senarrari arriko moltsoa baño aintzakoagotzat eztauela etsi diñotso.

Arratz.— Danbor. Oñatin erabilten ei dabe itz au.

Atxina.— Itz au Zeanuri'n beintzat eurrez erabilten dabe, ta bere ikurra eguzki-aldeko euzkeldunen «aitzin»'ena berbera da. Atxina ta aurrera, biak bat dira.

Atxilo.— Oratua, atzemana, baña baituta eukiteko.

Atxilotu.— Baitu. Euzkel-gaiztoz, «preso artu».

Ausi.— Txakur edo zakurraren gedar. Txakurrak nai otsoak ausi egin dau; txakurra ausika dago; txakur-ausika bildurtu dabe ta olango beste esakune asko eurrez entzungo dozu Arratia'n.

Azke.— Lotuta, estuta, atxilotuta eztagona azke dago. Ortik dator «azkatu» itza.

Azketsi.— Euzkel-gaiztoz «parkatu» nai «barkatu» esaten dana.

Azpiyale.— Iñori oker egiteko lanetan ixilean dabilena: ixilean eta bai agirian be. Etoi itza be ikur berekoa da.

Bakaldun.— Errege.

Bakalderri.— Errege-erri.

Dollor.— Adorebage, bildurti.

Eden.— Euzkel-gaiztoz, «bereno», «pozoi».

Edontzi.— Zerbait edateko ontzi.

Epotx.— Itzalez neurriz berako gizaki. Euzkel-gaiztoz «nanua» esaten dabe.

Eran.— Ilazo, il eragin. Itz au euzkerazko itz zarra da.

Etoi.— Azpiyale.

Garrankada.— Belearen ots edo zaratea.

Geznari.— Norbaiteri beren-beregi barrien bat eroan naiz ekarten dautsana.

Gezi.— Ikusi MAKO.

Gotuts.— Gogo uts; soinbageko izaki adimendun.

Gudarozte.— Gudari-talde andi.

Iasan.— Gogoko ez dñna epez nai si eneka eroan.

Idoro.— Ediren, zerbaiten billa ibillita billa gabiltzana begiz yo.

Ingi.— Euzkel-gaiztoz, «papel» naiz «paper».

Inondiko.— Bakan. Gaztelerazko «raro», «estraño». Itz au Arratia'n beintzat, eurrez darabilgu ta andia da euzkel-iztegitan itz au ikur orregaz ez agertzea. «Iñondikoak esan dauz orrek», «Iñondiko yantzia dakazu zeuk», e.a.

Intsigi.— Erantsi edo erantsigiren guraso, erantzun'en guraso entzun dan lez. Azkue'n iztegiak «intzigi» ei dakar, baña «erantsi» idatzi bear ba'da, «intsigi» idatzi bear da, ez «intzigi». Landarea, sustarren bidez lurrari intsigiten yako; koipea yantziari, oroldia zugatz-enborrari, e.a.

Iransuge.— Euzkel-gaiztoz «dragoi» naiz «dragoe».

Itzaro.— Arratia'n «berbaro» ta «berbalots» erabilten dauz erriak itz egiten dabenen itz-otsa iragarteko. «Berbaroa entzun dot», «Berbalotsa» entzun dot, eta beste orretariko esanak eurrez entzun go dozuz an. «Berba» ordez «itz» sartu egizu, bai, ta or dozuz «itzaro» ta «Azots».

Ispel.— Itz au erriak ez, yakitunak asmaua dala nik uste, baña itz polita ta esangura agirikoa da-ta, nik pozik artzen dot. Bere txatalak «is» eta «pel» dira. «Is» ori, barriz, «itsi, itxi» tik datorrena da. «Pel» ori, ostera, «Bera»'tiko. Beraz, «izpel» itxi-bera da «negarbera» negar-bera dan lez. Ispel itz polit au euzkel-gaitoz «ostra» esaten yakona iragarteko da.

Izerdi.— Gure soinari azalera urteten yakon ezotasunez ganera, landaren azalbarruan gora-beraka dabilen ezatasunari be erriak «Izerdi» ereisten dautso.

Izten.— «Barreka istenak egin genduzen» esaten da Arratia'n, gaztelorazko «nos desternillamos de risa»'ren ordez. Beraz, «izten» edo «izten» ori «lertu» itzeko «ler», eta «eztanda» itzeko «eztan»'en kidea yatzu ta ikur berekoa.

Kapar.— Txozna. Sartu abe lurrean, abe orren barano edo inguruan, andik ur-samar sartu taket batzuk be; doala gero abearen goiko burutik taketetara oialen bat; lotu oiala taketai ta, or dozu kapar edo txoznea, barruan lo nai beste edozer egiteko. Gudariak-eta, mendira doazenean kaparretan lo egiten dabe.

Kinatu.— Zirikatu.

Kurtxoin.— Zerbait ezin ikusteko bitartean dingilizka iminten dan oial.

Ludi.— «Mundu», gizon, «mundu».

Lupetz.— Arratia'n lokatzari esaten yako.

Lupetza.— Lupetz-tza gogorregi da esateko-ta, lupetza esaten da Arratian.

Lutirudi.— Ludi osoaren naiz atalen baten irudi, geien baten papel edo ingian eginda. Euzkel-gaiztoz, «mapa».

Maizter.— Etxea bakarrik naiz etxe ta baso-soloak «errentan» darabiltzana. Bizkai'ko baserritarrik geienak maizterrak ei dira ta, orrexegaitik, Bizkai'ko baserrien ondamendia zorioneko piñuak dira. Lurrean yabeak landubako lurretan piñuak sartu dabez, eta baserriak ezin iraun bere basobagarik.

Mako.— Emen augu i antxiñako izkillu ori. Makoa etzan besterik adaska ausi-gaitz makotu edo okertua baño, muturretik muturrera idizila ten ebana. Mako-ganean, eta idizilari eutsola, gezia iminten zan. Orrezkero, eutsin ezkerreko eskuaz makoari ta eskumeaz idizilari noberaganantza indar egin, alango baten itxi idizilari ta or doa tximistea lez gezia aurrean aurkitu dagianari txerari txarrena egiteko; gizakia ba'da, narrua zulatzeko.

Musker.— Nok eztau ikusi udako eguzki berotan arbel-ganean aberetxo bildurgarri au? Berak usigiezkero zazpi elexatako yoaleak yo bear ei dira ak usigi dautsanari izteko. Ara, ba, izen ori bere margo edo koloretik datorko ta, orrexegaitik, musker itzaren lenengo esan-gurea euzkel-gaiztoz «berde» esaten yakon margo edo kolorea da.

Saguto.— Euzkel-gaiztoz «arratoi» naiz «arratoe» deritxon pizti iguingarri, salobera ta zikina. «Gizato» gizon andia iragarteko erabilten dogun lez, zegaitik ez erabili «saguto» sagu andia iragarteko? «Sagutzar» be eletorke txarto, baña «saguzar» dogu sagu-antzeko pizti egazkaria iragarteko-ta, itzok alkarren antzekoegi litzatekez, bata bestetzat ez artzeko.

Tiruk.— Ia, mutil; gaioazan, mutil eta tiruk, bardin-samarrak dira.

Txatar.— Txinpart. Suarria galtzaiduaz yoezkero, txatarrak urteten dira.

Txozna.— Ikusi KAPAR.

Txuxo.— Oñati'n «txorimalo» esaten dautsoe. Txuxoa txoriak uxatuteko soloetan iminten dan giza-irudi barregarria yatzu. Arratia'n erriko endoreak endoretzan eskuetan erabilten dauen endore-makileari be «Txuxo» ereisten dautsoe, zegaitik danik nik yakin ezarren.

Urunbi.— Uruna ta ura, alkarregaz nastauta.

Urutu.— Zeanuri Arratia'ko errian beintzat «uin» edo «olatu» iragarteko erabilten da.

Usigi.— Aginka egin. Arratia'n eurrez erabilten da itz au, ta «aginka» ordez, «usika».

Zama.— Bizkarrean eroaten dan gauza aztun. «Zama au niretzat aztunegi da». «Asto orreri zama aztunegia bizkarreratu dautsazu». «Nori etorri lekikio burura mutikotxoari olango zamatzarrik leporatzea?». e.a.

Zanar.— Oinetan naiz eskuetan agertzen dirian narru-gogor-uneak; geienetan mingorrak izaten dira. Euzkel-gaiztoz «galluek» ereisten dautse zañarrai.

Zeruka.— Leka. Arratia'n leka itzaren ordez «zeruka» erabilten da. «Baba-zerukak», «idar-zerukak» eta abar.

Zildai.— Gazteleraz «potro» deretxona da. Giza-asmakune au be, oin-oñazkaien antzera, gizonari min egiteko asmaua da. Zildaian gizonaren soina luzatualean luzatu ta tenka yarten zan.

 

 

© Bedita Larrakoetxea

 

 

Lear Errege, William Shakespeare
Notin antzeztuak / I. ekitaldi / II. ekitaldi / III. ekitaldi / IV. ekitaldi / V. ekitaldi
Sarrera / Itz gitxi ezagun batzuk

 

 

"Shakespeare euskaraz" orrialde nagusia


www.susa-literatura.eus