IKASLE ETA ERAKASLE

 

        Ezkila-dorretik erori urtek ala mendek ez dute ongi bizia izartzen. Bat da ezkila-dorreko urtea eta mendea, eta bertze bat biziaren urtea edo mendea. Ezkila-dorreko dangak xuxen mozten ditu ala urteak ala mendeak. «Aita edo ama, egun zure urte-burua, zor dautzut musu bat», dio haurrak bere aita edo amari. Bezperan goizegi; biharamunean berantegi. Urtea ezkila-dorrekoaren orenetik ari. Orobat hemeretzigarren mendeko azken orenak jo-eta hogoigarren mendeko lehen orenak baste. Ordu berean. Deus eperik gabe. Mendea urtea bezala dorreko-ezkilaren meneko.

        Bertze zerbeit da bizia. Bertzelako haren pirua. Biziak iduri du ibaia, batzuetan emeki, bertzetan zalu; orai zabal-zabala lokartua, sarri mendietako euriaz hanturik, zalapartan errotua. «Oro aldatzen dira, eta deus ez da hala-hala egoiten», zion Eraklite Efeziakoak. Atzoko uhainak urrun, biharkoak ez etorriak. «Behin-ere ez da ibai berean bi aldiz mainatzen». Gauaren ondotik heldu eguna, idorraren ondotik bustia, loaren ondotik atzarria, biziaren ondotik herioa. Bainan ez hats berean. «Nola haunditu hizan, puttil! Ez duk urtea galdu». Edo: «Aurten hein berean egon haiz. Batzu berant haunditzen dituk. Eginen haiz hi ere». Adinak gaizki izartzen bizia.

        Hemeretzigarren mendea, mende luzea. Sortua zen, hemezortzigarren mendea hil gabe, orduko Enziklopedizta jakintsunen lanetarik. Oraino bizi zen mila bederatzi-ehun eta hogoi eta bederatzian, hogoigarren mendea ttarrotua zelarik. Orduko jendea jakitateaz lilluratua. Hamalaueko gerlak eman zion ustekeria horri aizkora-ukaldi bat gaitza, bainan ez moztu lepoa.

        Hemeretzigarren mendean jauzi gaitzak egin dituzte fizikak, ximiak, biologiak, hots! bizi gaben eta bizidunen ezagutzak. Orduko gizonak iduri, Nietzsche aleman gogolariaren arabera, Promete zigantea. Hau sartu beldurrik gabe zeruetan barna; ebatsi Jainkosoeri sua; bainan izan, gaztiguz, harroka bati estekatua, arrano batek beti hazkorrokatzen ziolarik mokoarekin, beti buztantzen zitzaion gibela. «Scientisme» edo jakintizmoa, orduko erlijione gabekoen erlijionea, Jaungoikoaren alderako sineste zaharra garraitu behar zuen sineste berria.

        Bixtan da ez ditakela izan artekarik Jaungoiko erakaspenaren eta gizon jakitatearen artean. Jaungoikoa da alabainan baten eta bertzearen iturria. Jaungoikoak eman du gizonari bere gogotik xortila bat, berak egin munduaren ulertzeko. Ez balitz gizonaren gogoa Jaungoikoaren gogotik jalgia, gizona egon litake ixilik, ez jakin zer aipa, mundua ez ezagutzea gatik. Leibniz-ek zion: «Jaungoiko gabea izan ditake geometra; ez daki zer den geometria». Oiharzun itzultzen dio Einstein-ek: «Ezin ulertgarriena, mundua ulertgarri izaitea». Einstein mintzo da Jaungoikoan sinesterik ez duenaz.

        Bigarren gerla haundia bururatzearekin, ahuldua zer jakintizmoa. Beharrena baitzen elizaren landatzea langilen artean, agertu dira apezlangileak. Lehen gerla haundiaren ondotik, azkar baitzen oraino jakintiz moa, eta eliza jakitatearen erdian eraiki behar, egiten ginen asko, apezerakasle. Oraiko apez langilea, orduko apez erakaslea. Orduko apez erakaslea, oraiko apez langilea.

        Durquet kalonje eta kapitainak zeraukan 1914 gerlako apez soldadoa izan zela kenka hartako apez langilea.

        Gaztearen ametsa, gizonaren urratsa. Gizonaren urratsetik ageri gaztearen ametsa. Hamar urteren buruan, gerlarat abiatzeko bezperan, etxetik jalgi aitzin idatzi nuen ene azker nahia. Galdatu izan zadin itxu ra baten gibelean emana, eta ene ikasle adixkide laguneri banakatua:

        «Notre génération a cherché d'abord le royaume de la terre, et la terre nous est devenue inhabitable. FranQais et Allemands mourront parce qu'ils ont voulu —dans la facilité ou l'orgueil— établir le royaume de l'Homme.

        J'offre ma vie pour qu'une Jeunesse Nouvelle bátisse un Monde Nouveau. Pour que vivent dans la justice et l'amitié les hommes parmi lesquels sera descendu le régne de leur Pére qui est dans le ciel.

        A tous ceux que j'ai connus, je rappelle, en signe d'un dévouement qui voudrait leur faire quelque bien, cette devise, clé de bonheur: «Dieu premier servi». Que le Seigneur nous garde de le trahir. Que la Vierge fidéle veille sur nous, ses enfants.

        J'ai beaucoup aimé mon Pays Basque, ma famille, ma patrie; j'ai vibré devant toutes les configurations du beau, celles éparpillées dans la nature, et plus encore celles réalisées par les hommes, imitant dans la joie le geste du Dieu créateur; j'ai cru, presque immodérément, á la grandeur de l'intelligence lucide; toutes mes forces, je les ai consacrées á l'éducation des jeunes, sans aucune réserve, car il me semblait que la jeunesse chrétienne devait étre la plus instruite, tellement confiarte dans son intelligence que, d'une part, elle prenne les postes de pilotage qui lui sont assignés par Dieu, et que, d'autre part, elle fút certaine que la raison, de par soi, consolide la piété, et conduit á l'amour. J'ai voulu lui éviter deux formes d'un méme mensonge: le complexe d'infériorité du chrétien; la peur que le raisonnement ne contrecarre la révélation.

        J'ai aimé tous mes éléves; á tous je me suis intéressé, content de leurs succés, déçu de leurs échecs... Mais, d'une affection particuliére j'ai aimé les séminaristes, leur vocation, Pimmense générosité que repré sente de nos jours Pacquiescement á la générosité du Maitre. J'ai cru qu'épanouir leur intelligence, Paffiner, revétir un futur prétre du prestige et de la forte que confére le savoir, c'était bien servir PEglise; qu'il fallait excluye le péché d'ignorance qui est un péché contre PEsprit.

        Je regarde avec émerveillement tous les bienfaits reçus; tous les hasards dans lesquels, moi qui aurais pu périr, j'ai été sauvé. Nous sommes tous des miraculés de la gráce. O mor Dieu, je vous nomme du nom qui est le vótre: Mon Pére.

        Fiat voluntas tua, que votre volonté soit faite. Je vous confie ma personne, ma famille qui pleure, la France qui tremble, le monde qui saigne. Je livre mon éternité á vous qui la voulez heureuse avec infi niment plus de passion que moi-méme. Toute ma réponse de toute ma vie tient dans ce mot de France: Merci; ou dans ce terme pareil que chantent les anges: Amen».

        Fait á Garra le 2 Septembre 1939

        Theas jaunak galde egin zautan hea Erromarat joan nahi nuenez teologiaren barnatzerat. Nik ezetz, ene xedea litakela filozofiaren barnatzea Tolosan. Galdatua ukan nuen. Ez baitzen orduan ardura. Bazen Baionako apez multzo bat Tolosan. Normand eta Biscar frantsesa ikasle, ni filozofia ikasle, heietarat bildu ginen, ttuku-ttuku, hiruak gogotik.

        Karrika oker Fonderie-ako edo Urtzerako-karrika, han omen, ez dakit noiz, urtuak izan baitziren kanoiak. Oker «Institut Catholique» ikastegi giristinoko murru-pareta. Batek eta bertzeak dariote erromeseria, eta erromeseriak berekilan derauzkan hotza eta latza. Hego-guneko Frantzia, hitzez, geroaren aldekoa eta gorria. Egitez zaharreriaren kidekoa eta ez gorria, ez xuria, bainan zuhail-gorail histua. Parisen besta egilen marraskak, auzilarien merrekak, margolari eta idazlen marrumak errebela zezaketen gogoa. Ez hego-guneko Frantziak. Tolosa hego-guneko hiri nagusiari Baiona hirixkak xapelgoa eremaiten. Goizetan Uniberzitaterakoan ez lasterka ibil. Goait. Badira nun-nahi ungarri-poziak. Eta ez zakurrek utziak. Aski zitaken hego-guneko Frantziari behatzea, ohartzeko buruz beheiti bazoala Frantzia. Beharria aski zitaken lurrari emaitea entzuteko urrunean aleman burdin-karroen burrunba... Horien ez aditzeko, giristino hiza, ez hiza giristino, auzika ari Frantsesak, enkel eta enterk eginak.

        Kanpotik zena, zen ere barnetik, Ikastegi katolikoa. Ilun barnebideak, ilun eskaler edo mailaldiak, ttiki eta ilun gelak. Eneak murru baten kopeta zuen aintzineko. Ez zen berotzekorik geletan. Neguko ezartzen ginituen sutegi beltz bateu. Hazten, emanez ikatz eta zerrazahiz egin mukuluak. Bazuten bere ongia: su eman eta ez ziren endurtu arte hiltzen. Bere gaizkia ere, laster zirelakotz endurtzen. Oren bat baizik ordu ez ginuelarik, artzen ginen lanean, gaineko lodi batez inguraturik, negu min garratzean.

        Ez da uzkur gaztea. Eta holako eskaseriaz futitzen. Hobeki izartzen du bere zorion paregabea: gelaren ukaitea, ixiltasunez, lanez eta beren orenetan otoitzez bete etxean. Josta-gune bazterretik bazoan zangoen puntan, puntaren puntan, lanetik gure ez makurtzeko, Garonne ibaiaren urnetto bat.

        Dena den, gaitzeko artzain makilak bezala landatuak, iragaiten ziren zeru urdinean, arrosaren koloreko eliza-dorreak. Saint Sernin, heietarik gorena.

        Egia erran, oraiko soineko zilatuetan ilun bezain izana zen soineko berritan Tolosa aspaldi, erregen denboran, lerden eta xotil. Udan, iguzkiak kentzen ziolarik gizon hilo gabetu sudur mehearen begitarte horaila, itzultzen zitzaion ohiko gaztearen arpegi irriz betea. Orduan zorionak hartzen zuen Tolosaren bihotza; elasturi kantariak Tolosatiarren ezpainak.

        Izana zen osoki giristinoa Tolosako hiri desgiristinotua. Dourisboure apezak zerautan, haren arbaso medikuak, Tolosatik ezkontzaz Senpertar eginak, bazituela amak igorri lerroak: «Haurra, hor kokatua haiz hain giristino epel diren Euskaldunen artean. Begiaa-zak hire Tolosano xedea».

        Michelet jaun apez erakasleak matelak gorrail, begiak eta biloak beltz, mintzoa laño, Ez du buruko ortzadarra baizik eskas murru margoduretako saindu baketiarren eite ukaiteko. Errotik erakaslea, badaki gauza adigaitzen solas adi-errexetan aipatzen; gauza nahastekatuak solas nahastegabeak egilen. Descartes-ek elgarretaratu zituen algebra eta geometria. Michelet jaunak uztartu filozofiako iduripenak eta taula beltzean gisu-makilarekin egin zirri-marrak. Egoiten nintzan mirestua zoin zen xugun erakuts-molde hori. Ez daukigu bakarrik erakutsi filozofia, bainan erakutsi nola erakuts filozofia.

        Osoki bertzelakoa zen Gorce jaun dominikano gaztea. Begiak xuhail, matelak xuhail, dominikano jauntzi xuritan zelarik eman zezaken Afrikako bolian zizelastatua. Bazuen ere Afrikako iguzkiaren su bortitza bihotzean. Hitzak jalgitzen zitzaizkon ahotik lasterka, ezin atxikiak. Haren gogoa bazoan eskuin-ezker, bide xuxena ezin kausituz, kexatua. Bertzetan adituak zituen orduan errepikatzen. Egoiten ahal zinen beharria ezazol. Bet-beten ezin egonak harturik erdi motel egina mintzo zen, hitzetako zangoak makur, lurretik airatua iduri. Minuta baliosak. Ez dut behin-ere aberatsagorik jastatu.

        Uniberzitatean erakasle Thouverez jauna. Aleman jakintsunak zauzkan bere jainkoso. Bazuen heien eite, muztatxa, ikatz eta elur, hortzetaraino jautsia. Heiek bezala, Pic de la Mirandole Renaissance, edo Berriz-Sortzeko Italianoa iduri, baitzazkien «guziak eta bertze zerbeit gehiago». Harritzekoa zen haren jakitatearen zabala. Haren mintza-ekeia egun Spinoza, bihar Xinako porzelanak, etzi oraiko fizika.

        Errotik giristinoa zen. Nik egin ez dutana, askotan, bukatzen. Erakats aintzin, Dalbade-eko elizan, otoitz egiterat sartzen. Bainan osoki orduko erakaslea. Aita mintzo, haurrak ixil. Hartua nuen mintzaldi ekei gisa, ene aldian, «De la contingence des lois de la nature», Emile Boutroux-ren liburuxka. Thouverez jaunaren josteta ohartzea zoin liburu gintuen irakurtuak harek gehienak ezagutzea gatik. Ene solasean ez zuen bihi bat kausitzen, Boutroux-ren liburua bainuen azpikoz gota, hiru-lau aldiz iraulia.

        Ez dakit zer galderi, ihardesten diot: «Liburu hori gaizki idatzia da, hemen laburregi, han luzegi. Azken solasa du miresgarria». U... U... U... Gorri-beltz bilakatzen da Tbouverez jauna. «Nor zira zu, hola Bou troux bezalako gogolariaz mintzatzeko?». Eta hasten dela barazuza uharra! Hogoi eta hamar bat ikasle ginen, gazte guziak bezala elgarri atxikiak. Jalgitzean jiten zaizkit: «Ikusi duzuia nola ibili zituen! Ederki mintzatu zira. Goresmenak!». Errient batekin arras adixkide nintzan: «Ibiliko zaitugu ospatzeko bizkarrean!».

        Devolve jauna. Begi pare bat dantzan ari, gaua bezain ilun, barnetik heldu kaldatik dena su-pindar. Gero ohartzen zinen aspaldiko pergaminoak bezain berde zuela begitartea. Gero hautemaiten emeki, pirka-pirka jalgitzen zitzaizkola hitzak, barneko haree-ziloan luzaz haztatuak. Haren solasa bihurdikatua zen, kurubilkatua. Bainan funtsezkoa. Halako bildutasuna bazen mahi biribilen artean, nun ez baigintuen aditzen, ala barneko ulien firrista, ala karrikako beribilen farrasta. Lehen urtekoek egiten zituzten idazki guziak. Lehen urtea iraganek erraiten: «Jaz guri, aurten zueri zoriona, edo zorigaitza; jaz guri, aurten zueri azotea!». Bainan gogolari zorrotz gisa, mendi kasko baten gainerat ginaukan hupatua. Gaztearen bihotza, goresmenez bete eliza.

        Panpindua, bi aldiz ez jauntzi beretan emana, Dide sendagilea. Mintzo zaikigun Braqueville eritegiko erroez, eri-jakintzaren erakasle. Arranguraxka bat baginuen haren kontra. Iduri zaukigun erakasle ba tentzat sobera artarekin zela emana. Soineko hautaren hauta, gaztearentzat eder, adinekoarentzat alfer. Gazteak apaindura haizu kanporat, adinetakoak behar barnerat. Zuhurtzia adinekoaren jauntzia. Begote gazteak gazte eta adinekoak adineko. Orobat bere hitzaldian ari zen aizkora haundiarekin bezela jostetan. Solasa hemendik jo, handik motz... Molde ona gogoaren atzar-arazteko.

        Uniberzitateko urteak urte xoragarriak. Gazte, iduri luke zu zabilzala munduari buruz, mundua dabilala zuri buruz. Emaiten ditutzu besoak munduko beso zabaletan, munduari bihurtzeko apezak apezari meza denboran bezala, bakezko agurra. Ez gintazken ikastetik geldi. Beti gose. Beti egarri. Beti aiduru. Beti barrandan. Urte bururatzean ardiesten ditut lizanzaren lau pozietarik bi. Bakantza edo lan gabetik lekora ardiesten ezkolaztikako lizantza osoa.

        Adinetakoak, gezurti gira diogularik luzatu behar direla ikas-urteak gaztea jalgitzeko oraiko mendeak nahi duen bezain jakintsun. Ez gira mintzo heien onetan, bainan gure onetan. Nausigoa guretzat atxiki nahi. Ez heieri utzi nahi. Hogoi eta hamar urtetako oraiko jakintsunak jalgi dira jakintsun eta Nobel xapelgoaren xapeldun. Iker-urteen luzatzeak ez du jakintsunen lerroa luzatuko.

        Berdin gezurti, diogularik heldu girela, gure lerrorat, irriz eta farrez, azkarki bermatu gabe; pottoka mendiari goiti bezala, azkarki izertu gabe. Izerdia, jakitatearen erdia. Uko egiten duenak lanari, uko egiten du jakitateari. Lana uzten duen gizamendea eroriko da jakitatetik jakitate gaberat, askatasunetik askatasun gaberat, gainetik azpirat. Hegel gogolariak izendatu daukigu lege hori, «Nagusiaren eta esklaboaren arteko borroka». Azkarragoak ahulagoa gerlan lurrerat botatu. Bera nagusi jarri, lurreratua esklabo ezarri. Nagusiak lana utzi. Esklaboa bortxaz bada bortxaz lanari jarraiki. Nagusia ahuldu, esklaboa azkartu. Nagusia egin esklabo, esklaboa egin nagusi.

        Gehientsuek hiru urte emaiten ohi zituzten Tolosan. Nik ere hiru urte eman gogo. Ene ametsa hau zen: burura lizantza Tolosan bi urtez eta urte bat Parisen eman, on zaitan jakitatean alba, gostu zaitan erakasleak hauta. Galde egin nion aitari. Eta hunek baietz Pariseko urtea pagatuko zautala. Aski apezpikuaren baimena. Bainan hura behar. Urtatseko lan gabetan iragaiten ditut Apezpikutegiko mailak. Xalapartaren zura ez da azkarkiago inarrosten mailuaren pean, ezin-ez eta ene bihotza, apezpiku lan-gelarat hurbiltzean. Biak jar. Nik aipa. Eta hak motzmotza: «Ez. Badira bideak ororentzat eginak. Ez da heietarik baztertu behar». Ene zorigaitza! Ametsa arbola bat, mila xori kantuz haren abarretan. Eta huna nun dagon orai arbola luze-luzaa lurrean, xori guziak ihes joanak. Goxoki mintzatu zitzaitan orduan apezpikua. Bainan nik ezin ihardets, iduri motel bilakatua.

        Segitu ninduen ateraino. Banituen urte berriko deiak, ehunetan gogoan erabiliak. Ene baitan bi mintzo borrokan: «Errazkik, zor diuk orori urte berriko ongi-etorria. Ez, ez litakek zuzen. Nork du hoin ga rrazki ihardesten? Ba, ez. Ba, ez». Sobera luzaz ari izana nintzan solasa apain eta irets. Batere ohartu gabe iragaiten zait zintzurretik mihirat, mihitik hortzetarat, hortzetarik ezpainetarat, eta handik blai kanporat. Eskerrak bihurtzen dauzkit apezpikuak. Deiak apailatzen. Lan-gelako ateak egin du bere ttankakoa. Hetsi. Orduan hartzen nu irri-karkailak. Agindu banio herioa, eta Galtxa-gorrik bere furxinaren puntan mendeak ibiltzea, ez nukeen begitarte deseginagorik ukanen. Mailaldia jaustearekin, ohartzen naiz sakelan ahantzi dutala, betiko ameslari giza-gaizoa, «rabat» deitu kokots-peko oihalttoa. Guk Tolosan ez ibiltzen, erakusteko geroari buruz doatzin oldartsuetarik ginela. Apezpikua oihal beltx xuriz baztertuari itsutuki atxikia...

        «Hago! hatxemanen hut zangotik!» nion ene baitan. («Jaungoikoaren zangoa ere zuek hunki zinezakete!» derasa amak, sobera ausart duelarik bere haurra.) «Egonen nuk hiru urte ni ere Tolosan bertzeak bezala». Bainan Mathieu Uztaritzeko buruzagia sartu zen apezpikuaren laguntzaile nagusi, Garat Hazparne-Lordako apeza sartu Uztaritzeko buruzagi. Ttottoa ene beha zagon. Bururatu nuen urtekari lizantza. Sartu Uztaritzeko Semenario ttipian. 1931 zuen orduko urteak bere lerroa. Nahi nuela izan erakasle. Geroztik erakasle egon naiz. Ezin jalgi Jaungoikoak ez duela aditu ene deia. Elkor izan dela Nagusia. Agur lanean hasteko egun berria! Agur lanean emaiteko aspaldian asmatu alor berezia! Goizean goizik jeiki ereilearen zorionak betetzen du erakasle gaztearen bihotza. Zorionak, eta tenore berean herabeak.

        Jatsuko bizkar hegitik beha. Zolan pentze eta hesi, heien artetik lerratzen baita, harat-hunat bihurtuz, Errobi ibai izpia. Aintzineko mendixkaren mazelan, Semenario ttipiak zabaltzen ditu, xuri eta gorri, bere bi besoak. Erdian zilo bat bezala. Haren gibeletik iragaiten du elizak bere dorrea. Haren aintzinean untzitto baten puntan Xabierreko San Frantses xutik dago, harrizko tailu egina. Gota dauka esku eskuinarekin kurutzea. Haizeak hantzen dio soinekoa, gibelerat itzul-arazteko bezala. Belauna kunkur, gorputza aintzinerat emana, ez da lotsatzekotan. Badu Zamotrazeko bitoriaren eite. Berdin alegrantzia, berdin ausartzia. Gogorrago nahia, beti haste baita ilunbearen, gaizkiaren eta zozokeriaren kontrako gudua... Eskuinetik Uztaritzeko etxeen lerroa. Ezkerretik, urrun, Baigura eta Urtsuiako mendien itzal urdina.

        San Frantsesek ez du bakarrik egiten keinu Afrikako eta Aziako misionest-geieri; Euskal-herriko apez eta buruzagi geieri. Mintzo da Euskal-herriari. Mintzo da eni: «Abia; has; kaiarakilako lokarriak motz; aurrera!».

        Urratsa egin aintzin, idatzia nuen, egiari bere bidea utzi behar, filozofia erakasle andana bati. Gehienek guti ihardetsi. Bainan batek, Fourest Nay-eko jaun apezak, agertu lañoki nola bera ari zen. Balios izan zitzaizkitan haren xehetasunak. Peto egin beldur, erakasle berria. Erakasle gaztea orroitzen da gain-gainetik ukan duen erakasle zaharraz. Harek ideki xendra hartzen, ez bizkitartean xuxendu gabe xendra hortako makurrak, ez delarik ohartzen bertze makur batzu utziko dituela berak bere xendran. Bertzen gaizkia guk ongiratu, gure ongia guhaurek gaizkiratu, gure ondokoek dezaten gaizki hori ongirat bihurtu.

        Xileko erakasle batek galde egin daut: «Langileak direa mutikoak zure eskualdean?». Eta nik: «Langileak, nahi dut. Bainan hautua dutelarik pilotaren eta filozofiaren artean, eza itzultzen filozofiari, baia jalgitzen pilotari». Irriz hasten zait erakaslea «Hola-holakoak ditugu Xilen»... Eta iduri zait bertzetan. Holakoak gu. Holakoak, atzo, egun eta bihar gazteak.

        Gizonak baditu bi begi eta bi beharri buruan kokatuak. Bainan baditu ere begi bat eta beharri bat bihotzean idekiak. Norat baitaude bihotzeko begi-beharriak, harat zirurikatzen laster buruko beharribegiak.

        Mintzatzen hasi orduko, ahantzia du erakasleak mutiko-nexkatoek dauzkatela hari buruz kanpoko begi-beharriak, bainan barneko begi-beharriak atxik ditzazketela barnerat itzuliak, pilota, ihizia, borroka, eta zertako ez, nexkatxa edo mutiko baten begitartea, ikusgarri miresgarri.

        1939-1945-eko gerla ondoa zen. Ni ari Kant-en iduripena ezin aski garbiki azalkatuz. Aintzinean mutiko bat geldi-geldia, begiak pinpalet. Sobera geldi. Sobera pinpalet. Galde bat egiten diot. Botoila hutsak ere ttartt, ttartt, bi arno-xorta eman ditiro. Gure mutikoak solas xorta bat ere ezin atera. Gaizkitzen dut. Berriz hasten. Berriz gure mutikoa zilin eta malin, ardura zelarik arin eta kokin. Berriz galde. Berriz hitzik ez. Agortua gizona. Behin-ere ukan dutan kexu gaixtoena. Hasten naiz oihuka. Aski ernea gure mutikoa. Ez higitu. Beharrik. Jalgi-eta erraiten diot: «Ez haiz kantitu. Milesker. Doi-doia bihurtu bahintz, jausten ninduan eta emaiten nauzkan bi mazelako. Ukanen nian urriki. Bainan berantxko. Emanak emanak». Eta hunek beretik, mutil xuxena baitzen. «Ez zitzaiztan zoriontsu izanen. Haatik ez nintuela ebatsiak, hori aitortu behar!».

        Hogoi bat urteren buruan aurkitzen dut aspaldiko gure putikoa. Jaun haundi egina. Arrunt feiriestua. Banko baten buruzagi iragana. Trufatzen dut doi bat bere hiritartzeaz, eta erraiten:

        «— Aipatuko deat Uztaritzeko goiti-beheitia?

        — Has zite, bururatuko dut».

        Hasten naiz. Ez zuen ahantzia. Eta harek:

        «— Badakizu itsutuki maite nuela ihizia?

        — Orroit nuk: azkarra hintzan, hez-gaitza, eta arno ona egiten den tokiko Garaztarra.

        — Zu ari eta ari, eta ni zuk ikus ez zinezaken urtxo lerroari beha eta beha».

        Molde guziek badituzte bere on-gaixtoak, bere xuxen makurrak. Erakaslea erakasle da bere jite osoarekin. Ez dezake utz bere jitea, erakuts barneko atean, oinekoak uzten diren bezala mahometano elizen alazean. Beti uste ukan dut haurraren lanetan, erakasleak behar duela agerian ezarri huts-eginarekin kausitua; huts egina asko gaizkitu, gehiago kausitua gorestu.

        Biak erakasle, biak ikasle, erakasleak zor dio ospe ikasleari, eta ikasleak erakasleaki. Erakasleak begietan badu ikaslea, edo ikasleak erakaslea, alda ikas-etxez, ala ikaslea, ala erakaslea. Ez dira ikasleak eginak ikas-etxentzat, bainan ikas-etxeak ikasleentzat. «Ez diot ongirik egiten ahal, ez nu maite», zion Zokratek. Batetarat hel litake, aitortzen balu; «Ez dut maite».

        Pilotari bat ari zen partida irabaziak aipa eta aipa. «Ez duzuia bihi bat galdu?...». egiten dio bazterretik aditzaileak. Eta hunek: «Ba, bainan horiek bertzek dituzte kondatzen». Zonbat aldiz kausitu duen bere lana, zonbat aldiz huts egin, ez daki erakasleak. Idekitzen du ildoa ildoaren ondotik eta bet-beran ohartzen alor-peza gaitza duela itzuli.

        1939-1945-eko gerla aintzinean ezin sinetsia zen Uztaritzeko semenarioaren erle-kofoin bizi suharra. Nihun ez zen jinaztika erakaspenik. Baziren Uztaritzen haundienek ttipiener josta-aldietan emanak. Urte guziz baziren bestak ikaslek eta erakaslek burasoentzat muntatuak. Bazirena bozak herrietan? Bi lerrotan emaiten ziren haundienak, eta jostaldiak mintzaldiez betetzen. Nork zuen oihua eginen gorago, nork igorriko zirtoa xorrotxago. Garaztarrak Ybarnegaray deputatua bezala mintzo. Aipatu zirena Olinpiako kirolak munduan? Heien bihia Uztaritzeko mendixka altzoan sortu. Jalgi zirena elekari taldeak Alemanian eta Rusian? Piarres Lafitte-ek Larresoro-Bel-loke-Uztaritzez jantegiko barne zabalean bat ederra muntatu.

        Baziren xapelgoak frailen zuzenen begiratzeko, Frantzia bere buruaz alegeratsu baizik eta hartan dagola askatasunaren eremua, bainan Frantzia aiher bere mugetarik frailen haizatzerat, hainbertze frailek beren odola ixuria zutelarik baten salbatzeko. Frantzian beti bizi, beti zail «sorginen ihizia». Mintzaldi horiek egiten ziren jateko-tokian. Ikaslek eta erakaslek hautatua bazoan Bordelerat. Lehen minixtroak egiten zuelarik mintzaldi bat herriari, bi posta ezarriak ziren jateko tokian, haren orok aditzeko moldean. Argazki eta lerroaldi, huts ala kausi, igortzen gintuen, andanaka, egunkari guzietarat eta zenbeit zenbeitetan agertzen. Gaztea hats gabetzen da ez badu aditzen urrunean bere mintzoaren arramantza. Eta ez bakarrik gaztea. Motz solasari hegala, eta mozturen diozu lepoa. Euskaldunak botatzen du irrintzina mendian, ihardesten baitio menditik oiharzunak. Ordu xoragarria. Urrezko ordua. Erakasleak oro desberdinak ginen. Eta guziak eskuz-esku ari, Garat kalonjea, osoki otoitzeko gizona, denen itzain eta behar orduan denen akulatzaile. Bazakien behatu gabe ikusten, eta kkusi gabe behatzen...

        Jendeak ari ziren jorran Uztaritzeko ikastegiaren itxura bitxiaz, eta Hiriart haren eraikitzalearen funts gabeaz. Ikastegiak ez jarri behar luzean luze, hala nola San Ftantses, bainan ordu arte bezala, lau kantoin, baratzexka bat erdian. Aditzearen bortxaz nik ere sinetsi. Goiz batez banago josta-tenorearen haiduru. Haize hegoa. Argitsu zerua. Ikastegiak eman lezake zamari pikarta, pentze ferdean etzana, burua xut. Oihu bat jalgitzen zait bihotzetik: «Zoin ederra hizan!». Zamariak aditu duke. Hainbertze zirto zoroez izan da zaurtua. Xutitu da jauzian. Ene inguruan dabila irrintzinaka mirets dezadan haren hautaren hauta. Ari zait ahurrari musuika, arto axala banu bezala ahurrean. Aski zinkurina. Aipatzen dut ene mirestea, deus zurikeria gabe lehengo ikaslen aldizkarian. Bere eskerrak hel-arazten dauzkit Hiriart jaunak. Haren semeak bururatuko du etxea, altxatuz eliza bat propia.

        Ene apez sinestea eta ene erakasle solasa ados ziren haparka mikorik gabe elgarren artean. Jaungoikoa egiaren eta maitasunaren leize zola gabea. Egia guziak Jaungoikoaren lekuko. Maitasun guziak berdin. Ba, heien ahoko hitza. Ez, idor eta samin lore daukatenak ezpainetan, heiek ere nolazpait ba aitortzen bere zalapartetan. Nork duke hobeki aitortu Jesus Jaunaren Jainkotasuna, ala Beronikak xahutu duelarik belauniko haren begitartea, ala Farisauak gain-beheiti botatu diolarik bere tua? Deus ez denari, ez da tuka emaiten. Tuaren froga, ez da frogetarik txarrena. Bere sinestea aitortzen duena mintzo da sinesteaz, behar den ordu eta tokian. Bere sineste gabea goraipatzen duena, mintzo da atertu gabe, ordu eta toki guzietan.

        Egiari, erraileari, gazteari, bere buruari, erakasleak zor diote nortasun bera. Bertzen solasak behar ditu diren bezala agertu, iduri zaion bezala bihurtu. «Ez area beldur hogoigarren mendeko gogolari fede ga bekoez, bataiatu Jesus Jaunaren haurrari, mintzatzea? Ez zirea beldur heien fede argia, iluntzeko, galtzeko irriskuan emaitea?». Beldur ba, gizonak bere urrats guzietaz behar bailuke haurraren aintzinean beldur. Herabe, ez den gutienik, xitoak bere arroltze kuxkutik bezala behar baitu haurrak bere jakin eskasaren kuxkutik ateratu. Bertzalde, ebanjelioaren altxagarria ari baita emeki-emeki lanean, iduri zait hogoigarren mendeko gogolari fede gabeak, hamar edo hamabigarren mendeko gogolari fededunak baino hurbilagotik ondoratzen zaizkiola ebanjelioko solasari, frangotan.

        Har-azu Marx. Haren solas sasian galduko zira ez bazira orroitzen ehun eta berrogoi eta hamar urtez haren arbasoak izan direla apez judu. Judu profetetarik du daukan zuzentasunaren alderako oldarra, jende xehearen zaintzeko duen kopeta. Bainan desegin baitu zuen Jaungoikoaren alderako sinestea, egin du bere burutik Jainkoso bat. Bilakatu Faraon Egiptoko errege Jainkoso. Egiptoko esklaboak bazuen parte xume bat Faraon erregearen Jainkotasunean. Marx-en gizonak nihundik ez. Faraonen gizona txar, bainan norbeit. Marx-en gizona ahaltsu, bainan zerbeit. Ikaragarri Faraonen luzatu erhia. Ikaragarrian ikaragarri Marx-en eta haren seme Lenine, Staline, Mao Tse-tung-en ukumilo bildua! Musi ditut gazteak marxista egiten zuzentasunari bide idekitzeko. Bainan ikusi ditut ere gazteak marxista egiten, ahurrerat biltzeko nagusitasun neurri gabea. Mokor idorra. Jendea kali dezaken esku-harri mokorra.

        Freud-ek erakutsi daukigu nehork ez bezala badirela gure bainan jaidura guhaurek ez ezagutuak. Moldatu dauzkigu hitzaldi eta gramatika bat ez ezagutuaren ezagutuarekin aipatzeko. Descartes izan dena gogo ezagutuari, Freud izan da gogo ez ezagutuari. Freud-ek, Descartes-en argi mailetik jauts-arazten ilun zilorat. Descartes-ek, Freud-en ilun zilotik altxa-razten argi mailerat. Ilunbe eta argi gizona. Bere buruaren jabe eta ez jabe. Argia eta jabegoa irabazi behar. Ez da gizona argi eta askatu sortzen, bainan egiten.

        Freud-ek ez du Jaungoikoan sinesterik. Ongia eta gaizkia ez badira gu baino gorago itzatuak, gogor egiteko orde lohikeriari, zendako ez zabal-zabala idek haren uhainari gogo-bihotzeko ateak? Gure mende aberatsa, etzanik eman da lizunkeriaren ohean, Freud-en erakaspena estakuru. Ikustearekin bere ondoko ba-ba-ba erraile, eledun ñarroak, Marx-ek jalgi badu «Ez naiz marxista» iduri zait ikustearekin bere alderako agurkari lepo zaluak jalgi lezakela Freud-ek, hasarre; «ez naiz freudizta».

        Aberats zonbeitño ziren lehenago aiserian, eta laxoan, bizi. Orai ainitz doi bat aberats baitira, aberatsen arroilarat ainitz lerratzen. Lohikeria goihendura sakelan baitago, biharko lohikeria izanen da droga. Bihar hori, egun hasia. Egun barreatua.

        Nago pzikanalizia, izaiteko orde bere heinean ospatua, balinbada bere izaritik gorago hanpatua, ez denez aberatsak gal ditzan bere aberats arrangurak. «Setsua errege», diote asko freudiztek erramuak eskuetan. Ez ahantz haatik aratze urrea dutela bertze ainitzek bezala, azpiko astoño.

        Heguaiko nagusiak erran zion aitari irriz: «Holako apezari joan ditake kofesatzerat. Aise emaiten omen du seigarren hortaz atsoluzionea». Eta aitak berdin irriz: «Gure adinean kasu egin behar dugu, ez seigarrenari, bainan zazpigarrenari».

        Gauza bertsuak erran ditazke Nietszche-n gainean Alemanian, Sartre-n gainean Frantzian. Behar zen aspaldidanik giristino izan holako fidantziaren ukaiteko gizonean. Erraiteko gizonari: «Haia, jeiki, akula, jo, zanpa. Ez duk hala beharra hire jabe. Hi haiz hala beharraren itzain eta nagusi!». Bainan galdu dute haur denborako sinestea. Uste dute desegin dela heien sinestearekin Jaungoikoaren izaitea, jaungoikoa hil, eta zenbait uztar ostiko eman-eta gizona hilen, jainkoa hil, gizona hil, biak hobi berean etzanen, lur hilaren zilo hilean. Jalgiko dira bortizkeria sorjesak ez-izaitearen sineste hortarik. Gizonak gizona hilen erakusteko gizon dela. Baduela izaite, baduenaz geroz egite.

        Hemeretzigarren mendean, urguluak galdu duke Europatiar gizona. Egin ditu aurkitze miresgarriak. Bere aztaparpean atxiki Azia eta Afrika. Bainan, hogoigarren mendean, zikindu ditu eskuak, zikindu jakintza, jakintzari esker erre baititu gerlan hiriak, zakur errabiatuak bezala gerlan kalitu jendetzeak. Azia, Afrika, jarri dira beren gain. Koxkor Europako gizona Rusiako, Ameriketako, Xinako gizonaren aldean. Kinka gaixtoan dela Jaungoikoaren alderako sinestea Europan, aitortu egia. Kinka gaixtoan dela Jaungoikoaren alderako gizon sineste-gabea Europan, ez aitortu hein bereko egia.

        Pedrito Choribit, Hazparneko margolari haundia, egona zen Xilen, han baitzuen egina haren aitak ontasun. Mutiko polita, zaldizko ona, dirua tole, bizi zen aberatsen taldean. Ezin bi nagusi zerbitza. Baten gorestea, bertzearen gutiestea. Bati lotzea, bertzetik deslotzea. Haren adixkidek utzia zuten sinestea, eta harek utz zezan nahi. Artzen zitzaizkon materializmoaren arrazoinak ekar eta ekar. Eta hunek:

        «To, izigarriko alferra ninduan, filozofiako mailean. Bainan zuek aipatu guziak adituak ditiat ene erakasle apez batek erranik. Eta nola ez nau gaizkitu ez nintuelakotz ikasten!

        — Bainan zer zuen ihardokitzen?

        — Ez nuk orroit, erran deat alferra nintzala. Galde egiten zautan:

        — Zoin zatitan dira aditu horiek kokatuak?

        — Bainan ez haiza orroit Ribot eta Behaviorisme anglesaren erranez?

        — Ez, bainan bertzek aipa arau, xixt heldu zitzaizkitan gogorat.

        Igandekari, banindoan kofesatzerat eta predikatzerat, Uztaritze, Heleta, Kanbo, Donibane, Miarritze, Urruñarat... Laket zitzaitan egun bat edo bizpahiru egun, osoki eta bakarrik apez izaitea. Ene lehen kofesioak Heletan. Gazteak bezala heldu ziren adinetakoak, zaharrak berdin. Halakoa zen heien fedea, nun ez baitzuten ene apezgoa baizik ikusten. Funtserat-eta mutiko tzar bat nintzan heien aintzinean. Garrako Etien. Eta zer aitortze hunkigarriak! Denetaz orroit. Jaungoikoaren alderako hutsak, gizonen alderako hutsak baino gehiago ez ahanzten. Otoitzen egiteaz eta ez egiteaz orroit. Iduri zitzaitan bildurik hegalak, ixil-ixila zagola heien ondoan xutik, heien aingeru begiralea. Xito baten gainetik auzoarekin samurtzen ahal. Bainan, behar orduan, gostarik gosta, zernahi eginen auzoaren laguntzeko. Inta dela gizonaren bihotza? Nahi dut eta ez nahi. Ura eta lohia nahasteka. Bainan ez intan bezala; ez Freud-ek uste zuen bezala, ura gainean, lohia azpian. Aldiz, intan ez bezala, lohia gainean, ur garbia zolan, gizonaren arima sortua baita Jaungoikoaren musu batetik, Aitaren haurra betikotz.

        Kofesioan bildua dut gizon xehearen alderako ospea. Edozoin gizona gizon, bainan gizona ez gizon edozoin, Ihauteriaz bezala, maska eskoil bat dauka gizonak begitartean. Ken maska. Zoin pollit ez da ageri gizonaren begitartea! Urre maska guti, begitartearen larru meheari behatu-eta, zain urdinez apaindua.

        Hunkigarri Greziako zahar argitu, zuhurtziaz beteak. Hunkigarri Euskal-Herriko zahar, laborari edo artzain xehe, zuhurtziaz argituak. Diote aho haundi batzuek, lehen giristino kartsu eta orai giristino hustu diren Frantziako gune batzuez, baizik-eta ez direla behin-ere axalez baizik izan giristino. Euskal Herria, zorigaitzez, izurrite berak hartzen balu, jin diazke gizonak eta aise itxura ditazke heien begitarte mintuak, jalgitzeko Euskal-Herria ez dela mamiraino behin-ere bilakatu giristino. Kopetaren gainez-gain lerratu zitzaiola betidanik bataioko ur-xurrupita. Holakoak, balaki xuxen zer dion, ez luke urka-soka ebatsia. Ez baitaki xuxen, eman bakarrik bi ostiko ipurdian. Bainan onak! Izan dadin ala laiko, ala apez. Eta eskalapoin mutur luzekin. Ez da holako gezurrik bere arbasoez jalgitzen, hek beltzatuz, bere buruaren xuritzeko.

        Hiru irakurtze egin ditazke gizonaren jiteaz. Hiru mailen arabera irakur ditake gizonaren jitea. Ixtorio egileak irakurtzen ditu kanpoko obrak, gerlak, auziak, haundi-maundien zalapartak eta aberekeriak. Pzi kologia egileak irakurtzen ditu barneko xedeak, ikusten borroka ari ongia eta gaizkia, erakusten gerlari basa bezperan egona dela haur eriaren ohe-aitzinean, gau guzia, egiazko aita. Teologia egileak irakurtzen du Jaungoikoaren amodioa dela gizonaren erroa. Gero jin da bekatua. Gero iturria nahasi. Hiru irakurtze, hiru mail, hiru begi. Eta hargatik hiru solas. Ez dira berdinak ixtorio egilearen, pzikologia egilearen eta teologia egilearen irakurtzeak, mailak eta begiak. Ez dira berdinak ixtorioko, pzikologiako, teologiako solasak. Hiru mailetan irakurtzen ahal da gizon euskalduna. Badira hiru solas gizon euskaldunaz. Ez dute batek bertzea ordaintzen bainan batek bertzea lauzkatzen.

        Erakustegian heldu zitzaizkitan solasak, ardura Henri Bergson-en solasak. Henri Bergson izan da ene gaztetasunaren iguzkia. «Denak aldatzen dira», Efeziako Eraklitek zion gisan, bainan denak gelditzen, Eleako Parmenidek derasan bezala. Gizonaren gogoa orroitzapen zaharrez betea, ez zaharkerietan egoiteko, bainan zaharkeriatik zerbeit berriren asmatzeko. Beti ikerka, beti ikuska gizona, beti gorago upatua, beti olerkari. Haurrek zioten ene zaldiak izena zuela «Bergson» baitzakiten zaldiz ibiltzeari, Bergson-en irakurtzeari bezala, nintzala atxikia.

        Astoaren ukaitekoa ez ginuen irabazten. Bainan aita eta ama, eta aitatxi eta amatxi, ni baino lehen ziren beharrik sortuak. Laket zitzaitan herritik jalgitzea. Hongrian ikasten dut Frantzia zela hobendun Otrixia Hongria-ren puskatzean, eta Frantsesen artean André Tardieu eskuindar aipatua. Nahi bide Benes Txekozloviako President eta framazonen aita sainduaren benedizionea Pariseko lehen alkirat heltzeko. Madrilen naiz Errepublika sort-aintzineko astean. Bestak eta nahasmenduak elgarren eite ukanki. Enetako besta, Puerta del Sol plazatik lasterka jalgitzea, guardia bat zaldiz gibeletik labrokan. Genéve-eko urgeldiaren inguruan nago, Legion armadako soldado zahar arraintzale batekin eleketan, gerla hasten delarik Espainian. Madrileko ahideak dauzkat bihotz gaineko opil gaixto. 1935-ean Bruxelles-en naiz. Bada «Exposition» edo Munduko Erakusketa, eta haren karietarat, bertzeak bertze, erakaslen biltzar eta biologizten biltzar. Etorria nintzan guziz erakaslen biltzarrean parte hartzerat, xede hartarat ibilia nintzan bezala Fribourg, Suisako biltzarrean. Aldatzen ari zen erakaskuntza. Jauzi orroitgarriak egin ditu tenore hetan. Zion ez zela haurrari ahotik sakatu behar jakitatea, bainan berari bil-arazi, irets dezan eta egin haragi. «John-ni erakusteko gramatika, behar da John ezagutu». Hitz hortaz zangoen puntan ezarri du Chesterton idazleak ordu arte kaskoaren gainean emanik zagon erakaskuntza.

        Bruxelles-en hunek ninduen harritu. Biologiztek, medikuek ageri Hitler-en erakaspenetarik ez zirela urrun. Diruak ez zirela xahutu behar debaldetan ezin sendotu erientzat, bainan bai baliatu jende azkar eta ede rrentzat. Huts eginak utz, eta berdin desegiterat lagun. Ongi eginak ez utz eta gain-gainetik lagunt oso-egiterat. Horiek oro hitz-erdiz erranak. Aita Charles Jesuistak goraipatu zuen gizona ez zela zerria, burutik beheiti, eritu-eta, emaiteko. Erran bazuen erran! Buruzagiak itzuli zion, samin-samina, jakintsunen artean zela, eta jakintsunen artean garrasia ez zela sori. Ez da oilarrik gabe sortu xitoa, Hitler, ilunbetako jauna!

        Parisen, 1937-an ikusi ditut Munduko Erakustekari, buruz-buru Rusia komunixtaren eta Alemania naziztaren jauregiak. Ezar-arazi nuen ikasleeri egin-arazten nintioten taula marrazkitu batean, landatuak munduan, erdian kurutzea, ezkerretik igitei-marteilua, eskuinetik lau pozitako kurutzea. Ene sinestea, gizonaren salbamendua badoala kurutzearen bidetik; ezker, igitei-marteilutik, eskuin lau pozitako kurutzetik bide hartzea dela galtzea. Jesus Jauna kurutzefikaturik dago hogoigarren munduaren bururatzean, bi ohoinen artean, bi ohoin berdin okaztagarriak.

        Badakigu zer jasan duen gizonak lau pozitako kurutzearen pean, gerla galdu baitu lau pozitako kurutzeak. Ez dakigu zer duen jasaiten igitei-marteiluaren pean, igitei-marteiluak irabazi baitu gerla. Ene zoriona orduan J.O.C. giristino gazteen biltzarra Parisen. Heien otoitz, kantu, kirolak. Heien oihuak berebiletarik gauerdiko ilunbean: «Kristo gure batean, Kristo denetan!».

 

 

        Sutan Espainia. Hango suak erna-razten doi bat ni baitan kasik hila zagon euskaldungoa. Euskal-Herriaren seme, ez nakien Euskaldun nintzala. Frantziak utzia zautan euskaldun mihia: etxean ikasirik, banakien euskara. Bainan bere ikas-etxe, liburu eta mila kiski-kaska gorderekin, jalgia zitzaitan euskaldun gogoa, euskaldungoa. Ez nuen behinere begi-ukaldi bat emanik «Eskualduna» orduko euskarazko astekariari. Euskalzaleak koka zitazken ahur batean. Eta Euskalzaleak ez ziren oraino abertzaleak. Aintzinago badabilanak badu bertzeek ez duten bitxi bat. Bitxia delakotz, heltzen aintzinago. Aintzinago heldua delakotz, emaiten bitxiago. Aspaldiko Talez, izarreri beha zagolarik, erori zen zipurat. Eta Traziako neskatoak irri zapart egin. Baginuen Euskal-Herrian orok Traziako neskatoen eite.

        Zer nakien Etchepare Lekorneko sendatzaileaz? Idazle miresgarri bat zela? Ez, bainan zaldiz ibiltzen ez zakiela... Beti ari zela uhala tinka eta tinka, itzuli bat egin beldur. Patarrak oinez jausten zituela, eta egun batez iragaiteko tenorean ohartu zela behorrak etxerat ihes egina ziola, hura ohartu gabe, hainbertze zelakotz bere asmuen hausmarrian galdua. Zer nakien Oxobi apezaz? Gizon hoberena zela, gazteen laguntzerat gaingainetik ekarria, ukan dugun olerkarietarik behar ba-da haundiena? Ez, bainan ihiztaria zela, arraintzalea, eta nun bateziren urtxoak, nun amurrainak eta han behar zela, eta ez etxean, kenka tzarrean bilatu...

        Gerla... Nork duke Gernika hiri saindua, soldadorik gabeko biri jendetsua basaki suntsitu? Xuriek diote, gorriek berek dutela lehertu. Hunek ezagutzen du aintzindari xuri bat. Salatu dio airekoak galdu direla, urrunago soldadoen jotzeko igorriak... Bernanos, Mauriac, Maritain, idazle giristinoek jalgitzen dute, gaitzeru petik argia. Argi lazgarria. Picasso-ren margola zuri eta beltz, su eta ke ezarriko duen argia; izari gabeko gaizkiaren, betiereko gaizkitzale. Muga gainean bertzalde anarkiztek sutan ezarriko dute Irun hiria.

        Gerla. Espainiako azken joan-jinean ikusi nintuen kaputxinak. Gogorat jin leloa:

 

                Jaun kaputxin bizar haundi

                Jesusen ganat etorri.

                Astoak jan zion bizarra

                Ustez-eta zen belarra.

 

        Lagunek jalgi zautaten kaputxinak zirela doi bat beldurgarri, bizarra baitzaioten egina gorri. Gorri ala xuri, apezak, serorak, giristino zintzoak tirokatuak dira. Zer da bere harrizko murru geldiekin eliza? Bere burua zaint ez dezaken haurño xumea. Hainbertze eliza, lanean trebe diren eskuak, jende xehearen izerdiak, Jaungoikoari buruz amodiorekin altxatuak... sutan... Baditakea? Iduri dute su emailek Herodes, harek hil-arazi baitzituen, bere kexu tzarrean, bi urtez peko haurrak, betetzen zuelarik Jeremiaz profetaren hitza: «Raxel ari da bere haurren gatik nigarrez eta ez du ele onik jasaiten, hilak direlakotz».

        Baxenabartarra, ene bihotza zagon Nabarrari lotua, eta tenore berean, Alaba-Bizkaia-Gipuzkoari atxikia. 1938-an Eskualzaleen-Biltzarrak gomitatzen nu Hazparnen egin gogo duen bestakari elizatik mintzatzerat. Hautatzen dut geia: «Zer da Euskaldun izaitea? Euskaldun izaitea da Euskal lur, mintzaira, fedearen, bihotz guziz maitatzea». Bururatzean, aipatzen dut: «Badakit badela gure baitan halako ezin aitortuzko galde bat. Euskaldun garbiak Nafarroan, Euskaldun garbiak Bizkaian; hala ere, batzu bertzeekin oldar izigarrian... eta (zendako gorde?) orok, ala batzuen, ala bertzeen alde, hautatu dugu jartzea. Ba, arrunt bi alderdi, erditik da Euskal-Herria».

        Hortaz nigar egin ez duenak, ez du gizon bihotzik, ezen, erran baditake: «Quam bonum et quam jucundum fratres habitare in unum, zoin den gozo, airos ere, anaiak anaiekin egoitea», erran behar da: «Zoin den hits eta lazgarri anaiak anaien kontra bultatuak izaitea!». Bainan, hortan girenaz geroz, orai zer da Euskaldun izaitea?

        Dazkigunak eta nahi ditugunak bazterrerat utzirik, adi ditzagun Jesu-Kristoren hitzak: hek dira Euskal-Herri giristinoaren hitzak eta errebelatuko ez gituen argia. Erran dauku Jesu-Kristok: «Auzoarekin (beraz anaiarekin) samur zirelarik, lehenik akort zaite, gero eman otoitzean. Barkatzen ez dutna ez da sartuko zeruko lorian... Bigarren manamendua, lehenaren neurrikoa: Maita zazu zure laguna (eta nor da zure laguna, ez bada zure anaia?) maita zure laguna, zuhaur bezenbat, diliges proximum tuum, sicut te ipsum».

        Amodiorik gabe, ez ditake sar zeruan: amodiorik gabe ez ditake bizi etxean. Egonez herra bihotzean, malezia begietan, noiz eskuak ordain eman beha, ez gira giristino, eta Euskal-Herria betikotz trenkatua, hautsia da eta jadanik haren gainean pizurik dago hobi harria!

        A, zer den Euskaldun izaitea? Hain behar eta ez dugun karitatearen Jainko karitate iturritik ardiestea! Giristino maiteak, deus ahalgerik gabe bihotzaren erditik galde egiten dautzuet apezarekin meza denboran otoitz egin dezazuen. Lehenago lanjerrean zirelarik, Euskaldunek botatzen baitzuten irrintzina-oihua, guk ere berdin xut, gorago, Jainkoaren oinetaraino, hel-araz dezagun gure ezinbertzearen garrasia:

 

                Etxe barneko mendekioak

                denetarik direlakotz bortitzenak...

                Jauna, urrikal zakizkigu.

                Azkarrak ez baitiro barka, baduelakotz indar besoetan;

                gutiago, ez nahiz aitortu lurrean dela, ba erran ahulenak.

                Jauna, urrikal zakizkigu.

                Bazter guziak su, odol eta nigar direlakotz,

                Jauna, urrikal zakizkigu.

                Gure eta zure saindu haundien izenean,

                Jauna, urrikal zakizkigu.

                Gure jendeak, haurrak aita bezenbat, zu maitatu zituelakotz,

                Jauna, urrikal zakizkigu.

                Bai, giristino maiteak, anaia maiteak, otoitz egin dezagun.

 

        Jauna, meza denboran, arno eta ogi, bi pusketan bezala dago Jesus aldare gainean. Berdin xehatua, zure aitzinean, gure herria. Jesu-Kristori bezala guri ere so egiguzu, barkatuz gure bekatuak eman, anaien lo tzeko eta bakean sar-arazteko, behar dugun amodioa, Euskal-Herria, egungo egun izigarriak ahantzirik, atzo zena, izan dadin bihar, eta beti».

        Goretsi ninduten, Hego-IHerritik ihes etorri Euskaldunek; goretsi Oxobi apezak egin baitzuen ostatuan ateraldi bat pitzgarria: «Begote gureak gure!».

        Bilbao erori zelarik Frankotiarren eskuetarat, «burdinezko gerrikoa» malapartaturik, senditu nuen lehen aldikotz zerbait higika ari odolean. Hola hunkia ditake emaztekia ohartzen delarik ezagutzen ez duen haurra bizi duela sabelean. Ez nuen gau guzia lo xortarik egin. Aipatu haurreri ez nuela begirik hetsi. Ordu berean ohartu nintzan zoin okaztagarri gintazken gu, soldado frantsesak Alemanian, eta soldado espainolak Euskadin. Lehen oharpenak bigarrena argitu. Bigarren oharpenak lehena piztu. Biek elgarren begitartea zorroztu. 1937-ko erainaren 19-a. Sapa. Ttirrittak kexaturik «ttirritt-ttirritt» ari itzalpean. Ttirrittak ere ba ote daki heiagora?

        Espainiako gerlak jauzi egin zezaken mendien gainetik hunat. Batzu eta bertzeak ari ziren Frantzian gerlari buruz tresnatzen. Betiko koska, demendrenik ez enterka, lehenik gogorat jin hari lotua, oraiko jite ikertzaleen arabera, «lehenkari, hunkikari, ez-eginkari», erosi nuen errebolbera bat... Ez bertzeeri jazartzeko, bainan nere buruaren zaintzeko. Gizonak behar omen liuzke hiru begi: biga, ala irriz, ala nigarrez artzeko. Hirugarrena, begi irriz edo nigarrez ari denari behatzeko. Badut hirugarren begi hori. Bainan idekitzen zait berant, eta batzuetan berantxko... Egun hartan ez nintzan jarraiki San Joseperi, are gutiago Jondoni Ixteberi, bainan utzirik ene patroinak, Jondoni Petriri. Eta ni bakarrik, Uztaritzeko ikastegian. Ez zaitan hitzik Jesus Jaunak bihurtu, bainan utzi herdoil zadin ene errebolbera, mahi-zolan.

        Erosi nuen ere motoa eta eroriko bat gaitza egin-eta, beribila aitari galdatuz: «Berdin gobernamenduak janen dauzkitzu zure sosak oro. Hobe duzu jan dietzatzun zure semeak». Eta hunek: «Eros-ak, lagunduko hut!».

        Diote Léon Blum, orduko lehen minixtroak, igorri ziola Isaak, bere ondokoa, Jean Verdier Pariseko apezpikuari erraiterat: «Milesker. Ez bazine zu izan Pariseko apezpiku, eta ni Frantziako lehen minixtro, Frantzia uzkailiko zen barneko gerlaren odol zipurat». Aise sinets nezake. Oraiko ara ongi ikusia, Léon Blum-ez gaizki mintzatzea. Kalipurik ez omen. Muztatzak luze, labur nahia; hitzaldia azkar, ahul ukareia. Ez dut batere uste. Ez du utzi erditik egiterat Frantzia. Hura gabe, Hitler sartuko zen, kantuz eta xixtuz, batzuen alde, bertzeen kontra, agertu gabe errotik ororen etsai. Hunki ninduen Léon Blumek zartain zahar mintzo erkatsarekin jalgi zuelarik: «Orai arte gizon alderdikaria nintzan. Nitan sortuko dea ote gizon ororenkaria? Hori ene arrangura».

        Hego-aldetik ez gerla etorri, bainan jin Ipar-aldetik. Behar litazke irakurtu orduko egunkariak. Orai, guziek diote aditzen zutela heldu zeru-gibeletik haren burdin barazuzaren aintzineko ortzi-arramantza. Ge zurra. Gehienek uste zuten Hitler-ek ez zuela iraganen bakearen eta gerlaren arteko leizea. Ez zela menturatuko. Uste zuten, erraiten, eta usteerranaren arabera egiten. Asko erakaslek, eza ihardetsi zioten minixtroari, hunek manatu-eta haur ttipieri erakuts zezaten arroiletan gordetzeko etzaten. Munich-eko akordioaren ondotik diote Hazparneko nagusiek igorri ziotela Daladier jaunari kesa bat Bordeleko arno: omenaren arabera ez zukeen arno gorria hastio, eta Miarritzeko hiriak eskaini ziola Chamberlain jaunari, etxe ttarro bat lan gabeko egunak gostuan eremaiteko. Léon Blum-ek aitortu zuen, Munich-en ordotik, jastatu bihotz-gabeko nagikeri-ulikeria. Gogo berean zauden egunkari gehienak, aldizkari gehienak, heien artean «Esprit» argituena.

        1936. Agorrila. Friburg Uniberzitateko giristino erakasleen biltzarra. Galde egiten diot aleman apez bati: «Bazoazia, haztatzeko zer gizona den, Hitler-en aditzerat?». Eta hunek kaskoa zut, kokotsa zorrotz, begiak pinpalet: «Ni?... Ez...». Harentzat Hitler doi-doia irakurtzen dakien orrolaria, Hitler-ek ez ditu bildu xeheak larrieri esker, bainan xeheri esker ditu larriak hersatu, larriek xeheen alderat sobera usu daukaten haundi beharrari esker.

        Zer den gazte izaitea. Ari ginen ikas-orenean auzika, eta etran nezake gogo-borrokan, ikasleak, herriko oiharzun, Munich-en alde, ni erakaslea, Munich-en kontta. Behar omen da ari izan kilikili amurrainaren papoari lerratuz eskua baratxe, eta, jak, buru gibelari hurbiltzearekin lotu, idor behatzak... Dena dela, iduri zaitan ez zuela Hitler-ek arraintzale erneari zorrik. «Krupp» Alemaniako gerla-lantegiak, gehiago «Skoda» Txekozloviako gerla-lantegiak eta lehertuak dira «Creusot» Frantziako gerla-lantegiak. Irakurtzen niozkaten de Ketillis, «Figaro» egunkariako idazlearen lerroak, «Journal Officiel-ean», de Gaulle-n aboa zen Paul Reynaud-k jalgi solasak. Apalago mintza nintake orain, ikasi baitut ene gostuz, eta zer gostuz, gerlako tresna debru fitsik ez zuela Frantziak orduan.

        Gogo-borrokak aise ereman ginitzazken. Apez-gaiak bilduak ziren Semenario haundirat. Elizak ez bide fidantziarik ukaiten ahal Semenario ttipietako erakasletan, horiek omen-amen, razionalismoaz joak izaiteagatik. Ahurtaraño bat ziren ikasleak. Noiz nola, edo heiek edo nik jalgitzen ginuen oihu: «Hea, lot gaiten filozofiari!».

        Erakaslearen xedea, gogoaren bere troxetarik jalgitzea, filozofiari esker ikaslea egin dadin bera, guti edo aski, filozofo. Erakaslearen xedea, ikaslea bere askatasunaren eskuetan emaitea, berak bere nahitarat gorets dezan Jaungoikoa. Hortan ditake Jaungoikoaren nahia eta gizonaren neurri gabeko haundia. Oihua oihutei, gazteak guti fidantzia du bere baitan. Eta ardura ez aski. Adinetakoak fidantzia lodi. Eta frangotan sobera. Adinetakoaki da hala sinestea gaztea baitan, nun baten sinesteak ordainduko baitu hunen sineste gabea. Frantzian asko langile edo laborari-haurrek karrika egiten badute ikastetan, hori ez dute egiten burua gogor ukaitea gatik edo familia guti argitua, bainan hori Frantzian gutietsia baita langilea eta gehiago oraino laboraria.

        Urte bururatzean ederki ereman zituzten ene putikoek ikerketak. Gogo-borrokan azkartzen adimendua. Eta mendi-kaskorat heltzeko bide zabala baino hobe zango-sagar ona.

 

 

© Etienne Salaberri

 

 

"Etienne Salaberri" orrialde nagusia


www.susa-literatura.eus