Gure amari hitzak

 

Orain diotsut guzti hau, ama,

Haur nintzela

Zure ezpainetatik ikasi nituen

Hitz eztiak bezain dultzeak

Itzuli nahi dizkizudalako.

 

Ez daukat, ama, zure samurtasuna!

 

Nik, poeta izaten

Ahalegintzen naizen arren,

Ez daukat

Hitz gozorik,

Errazik,

Gardenik,

Amoltsurik,

Zuk, ama laztana,

Obatu ninduzuneko

Hitzak bezalakorik.

 

Eromena da agian

Amodiozko hitzak gatibatzeko eta

Zuretzat kantu bat moldatzeko ahalegin hau.

 

Bizitako

Bizitza pobreak agian

Lehortu dit samurtasunaren iturria

Eta horregatik dira hitz hauk

Sukarria bezain lehorrak.

 

Begiratu:

Ez daukat hitzik,

Baina bular osoa betetzen didan

Zotina daukat.

 

(Itsaso Handia. 1963)