Arratoiak

 

Galizan, herri zahar, oinaztargi eta

Mamu izugarriek zurunduriko haritz horretan

Duela mendeak ari dira gizonak

Arratoiekin burrukan.

Zutabe eta ezkutarriak erori direneko

Gaztelu abandonatuetan,

Sarraila herdoilduen kexuan aditzen den legez.

Duela mendeak ari dira Galizian

Gizonak arratoiekin burrukan.

Beti irabazten dute arratoiek.

Harik eta dena

Gaztelu hondatu

Eta aldarerik eta errito

Oroitzapenik gabe geratu,

Saguzarrez eta fantasmez

Bakarrik inguratua.

Huntzez eta belez betea.

Arratoien bizilekua bakarrik.

Arratoiena bakarrik.

 

(Orbainak. Buenos Aires, 1959)