Negua ene hirian
Amaraunezko zeru fina
Perla hautsa.
Oilar bat kantuz,
Sua elurraren gainean.
Harresiak lotan,
Borobilak eta bigunak.
Herriaren lokarria hautsirik
Akara lorezko almohadetan
Erortzen dira abotsak.
Burdinik gabeko orduak.
Irinezko erlojua:
Elurra.
Hilargia irtengo da,
Meloi atal hotz
Eta gozoaren gisan.
(Airearen itzala belarretan. 1959)