Oihana

 

Zer axola zaizkizu orduak?

Zure kanpaien soinua

Hurrin erori zen bidean.

Itzal zakua aldean

Zoaz zu. Lantzean behin

Aizkoraren dirdirak ikaratzen zaitu.

Gaua dakarten

Xoriño handiek inguratzen zaituzte.

Gaua gainean dago oraindik ere.

Ez zaitez errime mintzo.

Ez zaitu inork laguntzen.

Laster galduko zara

Itzal berdinen artean.

Zuhaitz bakoitza bere itzalarekin.

Zure etxearen aurrean etxe bat dago

Adiskide eta bakartia.

Baina hau itzal bertikal

Etengabeen oihana da.

Iadanik ez dituzu ikusten zeure eskuak.

Oso hurbil eta oso hurrin dago zure etxea.

 

(Airearen itzala belarretan. 1959)