Erriberetan barrena

 

Erriberetan barrena, irrikaz,

Neu, neskatotxoa.

 

Non untzi eta loreak?

 

Ibaiak iada ez doaz inora.

Ez dago hurrintasunik ez itsasorik.

Bazterrean dago guzia eta garden.

 

Ordua, ainguratua,

Xoririk eta haizerik gabeko irla eremua.

 

Ametsaren iturriak

Hautsez beterik daude,

Eta begiak nekaturik eta zaharkiturik.

 

Baina gaua heldu behar da.

Urbazango mendietan galdu zena,

Bere desira lorratzaren alaitasunekin.

 

Eta orduan bela guziak altzatuko ditut

Ordu ainguratu, pobre,

Eremu, xoririk eta haizerik gabeko hauetarik.

 

(Eskai berdeak. 1947)