Zure isiltasuna entzun nahi dut

 

Belar belarrian edo uretako lorean bezala

Zure isiltasuna entzun nahi dut, neskatoa.

 

Irribarrez guziz izarreztaturiko isiltasuna,

Zeinean zure begiak untzitxo ainguratu bi izango diren.

 

Neu bakarrik, marinela.

 

Alaitasun sakon bat bela zurietan, lehunak,

—oraindik ere liho lorearen antza gordetzen duten hitzak—

Goizaren esperoan,

Non eta ene portuak utzi eta itsurik untziratuko naizen

Zure begi beleroen kapitain.

 

(Eskai berdeak. 1947)