Ene andere zuriaren bakardadeak

 

Entzuten didazu, ene andere maitea, ene bularreko erlategia sutan dagoenean

Edo zure atzean ene ametsaren itzalak

Zurea itsuki besarkatzen eta mosukatzen duenean?

 

Oi zer gozoa zure gorputzaren pisua ene gogoan etzuna!

Ene amaiera gabeko noraezaren ibaian,

Zein da gauean nabegatzen ez duzun untzi suak hartua?

 

—Zergatik du bihotz honek hainbeste lore zimeltzen,

Zergatik ez da hiltzen hainbesteko sutan errautsa,

Zergatik naiz oraindik ere hainbeste hitzen ahoa?

 

Ene andere zuria, gorputz argala:

Oihan hau azkenengo denborakoa da,

Eta hainbeste aide xirulatzen duen zozo hori

Argitzen den egunero bersortzen eta ari da xistuan.

Amorantea, egarriak abesten du oraindik ene edalontzian.

 

Zure gorputzetik, amodioa, gauarekin

Ene begi gailurretaraino hazten den hilargi elurtu hori!

 

Utzi egidazu pindatzen, gerizen arrimuan,

Egunsenti zurumurtsua zure begien irlatan.

Lokartu zaitezen ene aldamenean, eguna larratxorien

Kantari lotsatien teilatu baten azpian hausten den artean.

 

—Barrutik doan eta ezari ezarian

Ene aurpegira agertzen den amets hori!

Zaldi gorri bat behar da otean

Ala hegal hilkor eta hotz suzko mihi honetatik lekora saltatzeko.

 

(Andere gorputz argala. 1950)