12

 

Haitzetako habia berrian

Uso doratu bat dago,

Ene laguna!

Nork du maiteminduko!

 

Hilargitan eta egunsentian ari da kantuz

Olibondo ferdezko xirulaz,

Nork du maiteminduko!

Ene laguna!

 

Lore berriaren aideak ditu,

Ezkonberriaren gauzak,

Ene laguna!

Nork du maiteminduko!

 

Itzal itzala ere badu

Eta erreka ibilera estrainekoa,

Nork du maiteminduko!

Ene laguna!

 

(Erribera izeneko kantore berria. 1933)