Pinu hilak

 

Gurdien xirrinka zorrotzak

Oskorri beilegia zauritzen.

Hilargia mendian gora igotzen da

Hiletari adio emateko.

 

Izarrak lerrorik lerro

Estarta argitzen;

Oihan desorraztua

Isiltasun lutoz dago.

 

Berdez umelduriko begiradarekin doaz

Laborarien idiak

Lehen atautean

Pinu hilak eramanaz.

 

Ilunabar konkabo eta sakonak

Itsaso aldetik bustitzen ditu

Zeruko kanpaiak tartekatzen dituen

Ezkila hots eroen oihartzunak.

 

Negarrez geratu zen lanean

Haize erraldoi eta alarguna

Haien bila haztamurka

Eremu humezurtzean.

 

(O Galo. 1928)