Gau altuan

 

Isiltasunaren silio luzatua

Kale bustien luzetasunean galtzen da;

Bere hari doratuak ilunbeak zulatzen ditu

Edo soka triste bat luzatzen die oroimenei.

 

Hutsaren ordua da, ametsen ordua,

Non eta ariman kurubilkaturiko hitzak

Loak hartzen bait ditu pentsamenduaren usategian

Beren mokoa hegalen azpian bilduaz.

 

Itsaso zirrara une hauetan

Lanbrotzen ari da ene bihotz gautua

Eta itsasbelar lako zure adatsaren

Laztan bigun eta garratza oroitzen dut.

 

Ortzemugaren lorratzean dirdiran dago

Egunsentiek beren ahoa zorrozten duteneko labea,

Eta zotinean hartzen da gaua

Goiztiria altzatuz datorren artean.

 

(Proel. 1927)