Gauaren bestaldean

 

Izar argi buru ebakiak

Itsasoko urrez odolustutzen

 

    Gure aldamenean

                Hilargiak

Joritasunik gabeko lorratzak eginez

 

    Uhain handiak lo dauden artean

Beren liburuko orriak begiratuz doa

 

Salbaziorik gabeko oihalteria akituak

    Gurutzetik zintzilik egotera etsituak

 

    Izar ikontzienteek

Tik tak larria mekanizatzen dute

 

    Itsasoetako ura

Malko batetan bildu zen

 

    Eta egun berriko zapi zuriak

Zeruaren begiak lehortuko ditu.

 

(Lauetatik lauetara, untziko egunkari baten orriak. 1928)