Izar ezezaguna

 

Beti ikusten zintudan zure ukondoak

Leiho haretan

                      —hain hurrin!

    Konstelazio batetatik zintzilik

 

Egunsentiak egunero erauzten zuen

    Zuretzat

    Bela bateko almanake orria

 

Baina ez zen sekula

Zeruko mapen sare faltsuan endregatu

Zure birxinitate horaila

 

            Konplizea gaua

            Marinelen sestantea kaiolatzen zuen

            Lizunkeria bakun katalogatuak

 

    Marinelek itotzen diren bakoitzean

Errepikatzen dituzten

Hogei urte guzien alargun errepikatua

    Sekula ere ez zuten jakin gorputz noragabeek

Zuk beztitzen zenituela zeure begiradaz

 

Gauerdian hartu genuen branka

    Gure eguneroko bidearen haizabean

Izar bat doa beti mastarik gabea

    Bere itzal esponxaz

    Betirako borratu zuen zure isla mutua

 

    Egunsenti berriak ustekabean harrapatu ninduen

Izar argien artean

Galdu zitzaidan adio baten bila.

 

(Lauetatik Lauetara, untziko egunkari baten orriak. 1928)