Arribada

 

Gure ametsen almanaketik

Aldegindako orriak

Aurkituko ditugu kaian

 

    Betiko karrika berriek

Anderegai inedito berberen

Eskaparateak erakutsiko

 

    Erdeinuzko pipetan fumatuko ditugu

Etsaigo mutu

Iragankor guztiak

 

    Beste portuan hasitako basoa

Hemen amaituko dugu taberna berberean

    Marinel ezezagun baten alboan

    Nahinongo irribarre

Berbera errepikatzen digula

 

Burdeletan badakite

Gure sosak

Aurpegi aldea urrezkoa duela

Eta atzekaldea sendimentala

 

    Gure kanta sonanbuloen

Ustegabeko oihartzunek

Itzaliko dituzte goizaldeko argiak

 

    Bihar egun honen

Hurrintzean esnatuko gara

    Saihestu egin zen

Egunkari isurberako orri bat

 

    Espektadoreak ginen

Ordu artifizialeko

Esku jokoan.

 

(Lauetatik lauetara, untziko egunkari baten orriak. 1928)