ViCTOR HUGO

kronologia laburra

 

1802: Victor Hugo otsailaren 26an jaio zen Besançon-en. Aita militarra zuen, 1809an jeneral izendatua.

1811: Victor Hugoren aita Espainiara bidali zuen Napoleonek eta Madrilgo gobernadore izan zen. Sasoi hartan ezagutu zuen Victorrek lehendabizikoz Euskal Herria.

1819: Conservateur littéraire aldizkariaren sortzailea izan zen (1821eko martxora arte iraun zuen).

1822: Odes et Poésies diverses argitaratu zuen, Odes et Ballades liburuko zati bat izango zena 1826an.

1823: Lehen nobela: Han d'Islande.

1827: Cromwell argitaratu zuen.

1829: Orientales argitaratu zuen, eta baita ere Dernier jour d'un condamné.

1830: Hernani obraren estreinaldiak hautsak harrotu zituen.

1831: Notre-Dame de Paris idatzi zuen, eta baita ere Les Feuilles d'automne.

1838: Ruy Blas idatzi zuen.

1841: Akademia Frantseseko kide izendatu zuten.

1843: Victor Hugo Euskal Herrian gaindi ibili zen.

1845: Les Misérables idazten hasi zen.

1848: Errepublikako lehendakaritzarako hauteskundeetan Louis-Napoléon Bonaparteren alde agertu zen; baina 1851ko abenduan haren kontra antolatu zelako, deserrira joan behar izan zuen 1852ko urtarrilean (Belgikara).

1856: Contemplations argitaratu zuen.

1859: Napoléon III.ak amnistia eman zuen, baina Victor Hugok errefusatu egin zuen.

1861: Les Misérables idaztea amaitu zuen.

1868: L'Homme qui rit idatzi zuen.

1870: irailaren 5ean Hugo berriro Parisen.

1871: otsailaren 8an Assemblée National-eko diputatu izendatu zuten; dimititu egin zuen martxoaren 8an.

1872: L'Année terrible argitaratu zuen.

1873: Quatre-vingt-treize idatzi zuen.

1876: Senatari izendatu zuten, eta bere lehen hitzaldietako batean amnistia eskatu zuen communardentzat; lau urtez jardun zuen aministiaren aldeko ahaleginetan.

1877: L'Art d'être Grand-père argitaratu zuen.

1885: maiatzaren 22an hil zen Victor Hugo, biriketako gaitzez. Ekainaren lehenean egin ziren hiletak.

 

 

"Victor Hugo / Idi orgaren karranka" orrialde nagusia


www.susa-literatura.eus