ViCTOR HUGO
iDi ORGAREN KARRANKA
Euskal Herrian gaindi, 1843
|
Victor Hugok idatzi ez zuen liburu bat da Victor Hugoren "Idi orgaren karranka (Euskal Herrian gaindi, 1843)" liburua, Koldo Izagirrek artoski apailatua: Hugoren bidaietako oharretan eta idazkietan zein amoranteari igorritako gutunetan arakatu ondoren euskaraz emana. Victor Hugoren jaiotzaren mendeurrena 2002. urtean izan dela-eta, Elkar argitaletxeak plazaratu du (Joxe Azurmendiren hitzaurre batekin). Hemen eskaintzen dizkizugu liburuko kroniketatik sei, Izagirrek itzuli eta onduak. |
|