Literatur Emailuak
240 zenbakia: 2006ko abuztuaren 24an
Susa literatura argitaletxea 
 

Iñigo Aranbarriren poemak

XX. Mendeko Poesia Kaierak bilduman jaso zen Iñigo Aranbarriren poemen antologia. Jonas Poisson (Susa, 1986) eta Dordokak eta Elurrak (Susa, 1989) poemarioekin hasitako bidearen sendotzea ekarri zuen Harrien lauhazka (Susa / Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa, 1998) lanak. Euskal poesiaren alorrean erreferentzia, beste hainbat jenerotan ere jarduna da (eleberria, kronika, saiakera). Hemen daukazu Iñigo Aranbarriren Kaiera osorik.


Efemerideak

 1916 abuztuak 24: Kaietano Sanchez Irure hil zen Donostian, 1856ko abuztuaren 30an jaioa.

1984 abuztuak 26: Luis Egia hil zen Tolosan.

1949 abuztuak 27: Ander Arzelus Luzear hil zen Baionan.

1963 abuztuak 27:
Sebero Altube hil zen Gernikan.

1982 abuztuak 27:
Plazido Mujika hil zen Loiolan.

1796 abuztuak 28:
Belzuntze bizkondea jaio zen.

1956 abuztuak 30:
Jose Gontzalo Zulaika Aita Donostia hil zen Donostian.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean. 


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: