Literatur Emailuak
239 zenbakia: 2006ko abuztuaren 17an
Susa literatura argitaletxea 
 

Luis Berrizbeitiaren poemak

"Liburu miragarria honakoa, eta miragarriak bertako poemak". Horixe idatzi zuen Xabier Mendigurenek Argia aldizkarian 1988an Zoperna jenerala (Pamiela, 1987) poemarioari egindako kritikan. Eta segidan liburua aletzen zuen, poetaren berri ere emanez: Luis Berrizbeitia. Hainbat jende liluratu zuen Zoperna jeneralaren ostean, Elkarrekin 1992an Eremu karroinduak kaleratu zuen eta Susak XX. Mendeko Poesia Kaierak bilduman sartu zuen. Osorik irakur dezakezu bere poemen antologia, Kaieran bildutakoa.

Lizarraga Elkanokoaren idazlanak (II)

Abuztuaren sasoi honetan Joakin Lizarragaren beste idazlan luzaroan argitaragabe zenbaiti egokitu zaie sarea ezagutzea. Gaurtik aurrera, bada, Elkanoko abadearen hiru lan gehiago aurkitu ahal izango ditu irakurleak Klasikoen Gordailuan. Batetik, berrehun bat sermoik osatzen duten bilduma: Sermoiak (1771-1800: 2004); bestetik, beste horrenbeste himnoz, bertsoz eta kantuz osatutakoa:  Koplak (1793-1821: 1983). Eta, hirugarrenik, nonbait Lizarragak berak luzatutako “persona senziloak pensa brebe aisa ala” leloarekin bat egin nahian,  San Joanen ebanjelioaren itzulpena eta bi dotrina luze eransten dira Beste zenbait itzulpen (c. 1821: 2004) estekaren baitan.


Efemerideak

1775 abuztuak 17: Jose Paulo Ulibarri jaio zen Okendon.

1950 abuztuak 17: Paulo Zamarripa hil zen Sondikan.

1979 abuztuak 17: Iokin Zaitegi hil zen Arrasaten.

1845 abuztuak 18: Juan Ignazio Iztueta hil zen Zaldibian.

1855 abuztuak 20: Francisco Ignacio Lardizabal hil zen Zaldibian.

1888 abuztuak 20: Louis Dassance jaio zen Uztaritzen.

1906 abuztuak 20: Ramon Artola hil zen Donostian.

1915 abuztuak 20: Koldo Mitxelena jaio zen Errenterian.

1953 abuztuak 20: Errose Bustintza hil zen Mañarian.

1891 abuztuak 22:  Bernardo Maria Garro Otxolua jaio zen Mundakan.

1916 abuztuak 22: Jose Antonio Loidi Bizkarrondo jaio zen Errenterian.

1935 abuztuak 22: Eñaut Etxamendi jaio zen Ezterenzubin.

1749 abuztuak 23: Salvat Monho jaio zen Isturitzen.





Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean. 


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: