Literatur Emailuak
238 zenbakia: 2006ko abuztuaren 10ean
Susa literatura argitaletxea 
 

Jon Alonsoren Camembert helburu

Saiakera fikzioz margotua? Narrazio saiakeraz hornitua? Saioa eta eleberria maisuki uztartu zituen Jon Alonsok Camembert helburu liburuan. Euskalgintza Elkarlanean Fundazioak eta Susa argitaletxeak 1998an kaleratua, Toulouse-Lautrec pintorearen bizitzaz eta lanaz azterketa zorrotz bat egiteaz gain, haren margolan baten inguruko eleberri bikaina josi zuen Jon Alonsok. Dena liburu berean, osorik irakur dezakezuna.


Toribio Altzagaren bost antzezlan gehiago sarean

Toribio Altzaga Anabitarte (1861-1941), Donostiako idazlearen, beste bost antzezlan jarri ditu sarean euskaraz.netek:  Arpuxa kalian eta Txingurri bakarrizketak, txotxongilo ikuskizunerako eratutako Kaskagogorra, Biyak bat elkarrizketa eta Osaba, hiru ekitalditan banatutako antzezlana. Aurreko lauak testu labur eta arinak dira, garaiko euskaldunen gozamenerako idatziak; Osaba antzezlana, berriz, asmo handixeagokoa da, umorea eta Altzagak hain bereak dituen elkarrizketa biziak alde batera uzten ez baditu ere.


Efemerideak

1897 abuztuak 10: Dominique Soubelet jaio zen Hazparnen.

1901 abuztuak 10:
Charles Bernadou hil zen Baionan.

1961 abuztuak 10:
Jean Etxepare Landerretxe hil zen Hazparnen.

1999 abuztuak 10:
Bernardo Estornes Lasa hil zen Donostian.

1899 abuztuak 11:
Alejandro Tapia Perurena jaio zen Iruñean.

1919 abuztuak 11:
Alfonso Maria Zabala hil zen Hernanin.

1924 abuztuak 12:
Xabier Gereño jaio zen Bilbon.

1939 abuztuak 12:
Juan Bautista Eguzkitza hil zen Lemoan.

1820 abuztuak 13:
Jose Mari Iparragirre jaio zen Urretxun.

1828 abuztuak 14:
Jean Baptiste Elizanburu jaio zen Saran.

1860 abuztuak 14:
  Jose Manuel Lujanbio Txirrita jaio zen Ereñozun. Txirritaren bertso jarriak batuta daude sarean.

1898 abuztuak 15:
  Ander Arzelus Luzear jaio zen Donostian.

1984 abuztuak 16:
Pierre Narbaitz hil zen Kanbon.

2003 abuztuak 16:
Sebastian Salaberria hil zen Hernanin.





Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean. 


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: