Literatur Emailuak
237 zenbakia: 2006ko abuztuaren 3an
Susa literatura argitaletxea 
 

Iokin Zaitegiren mendeurrena

1906ko uztailaren 26an jaio zen Iokin Zaitegi. Idazle, itzultzaile eta kultur ekintzaile nekagaitza, asko dira arrasatearrak jorratu zituen eremuak. Itzultzaile gisa egindako lanak azpimarragarriak dira, batez ere klasikoak euskaratzen egindakoa: Sofokles, Euripides, Platon, J. Benaventeren Abereen indarra, Ebanjeliñe... Euzko-Gogoa aldizkariaren sortzaile eta sustatzaile nagusia izan zen, Guatemalan lehenbizi eta Miarritzen gero. Eta sortzaile ere izan zen. Hitz lauz idatzitako Bidalien eginak lanaz gain, olerkari izan zen Iokin Zaitegi. Aldizkarietan plazaratu zituen poema asko, eta bi liburuetan bildu zituen: Goldaketan (Mexiko, 1946) eta Berriz ere Goldaketan (Guatemala, 1962). Osorik eskaintzen dizkizugu biak.


Lizarraga Elkanokoaren idazlanak

Elkanoko apaiz izan zen Joakin Lizarragaren unea iritsirik, bi labealditan eskainiko ditu Klasikoen Gordailuak haren idazlan garrantzitsuenak. Eta oraingo honetan hagiografiaren ildokoei eman bazaie lehentasuna, hurrengoan sermoigintzarekin eta liturgiarekin zerikusirik dutenak sareratuko dira. Hori horrela, bada, honako hauek dira gaurkoan gordailuratuak: Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak (c. 1793: 1994) izenekoa, ehun eta laurogei bat sainduren bizitza jasotzen dituen Sanduen bizitzak (c. 1793, 1994)  eta, azkenik, beste saindu mordo baten bizitzak biltzen dituen Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak (1793-1813, 1994).


Efemerideak

1910 uztailak 27: Frantzisko Lopez Alen hil zen Donostian.

1971 uztailak 27: Joseba Altuna hil zen Bilbon.

1971 uztailak 27: Juan Martin Pertika hil zen Donostian.

1973 uztailak 27: Frantzisko Atutxa hil zen Liman, Perun.

1887 uztailak 28: Maddi Ariztia jaio zen Saran.

1970 uztailak 28:
Dominique Soubelet hil zen Hiriburun.

1897 uztailak 29: Manuel Sota jaio zen Areetan.

1906 uztailak 30: Ramon Murua jaio zen Ordizian.

1987 uztailak 30:
Manuel Lekuona hil zen Oiartzunen.

1918 uztailak 31: Jaime Kerexeta jaio zen Elorrion. 

1839 abuztuak 3: Martin Gilbeau jaio zen Urruñan.

1905 abuztuak 3: Estepan Urkiaga Lauaxeta jaio zen Laukizen.

1929 abuztuak 3: Bitor Garitaonandia hil zen Donostian.

1864 abuztuak 5: Resurreccion Maria Azkue jaio zen Lekeition.

1900 abuztuak 5: Justo Garate jaio zen Bergaran.

1592 abuztuak 7 : Arnaud Oihenart jaio zen Maulen.

1971 abuztuak 7: Bingen Aizkibel hil zen Buenos Airesen.

1882 abuztuak 8: Emiliano Mujika jaio zen Albizturren.

1961 abuztuak 9: Nikolas Ormaetxea Orixe hil zen Añorgan.





Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean. 


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: