Literatur Emailuak
234 zenbakia: 2006ko uztailaren 13an
Susa literatura argitaletxea 


Non dago Basques' Harbour

1989an Balizko erroten erresuma kaleratu eta zortzi urtera publikatu zuen Koldo Izagirrek bere hurrengo poema-liburua, Non dago Basques' Harbour (Susa, 1997). Eta beste mugarri bat ezarri bere literaturgintzan, pauso bat areago emanez bere hizkuntza poetikoan, estiloan, unibertso literarioaren eraikuntzan. Lehendik bagenekiena berretsi baizik ez zuen egin: euskal poesiaren ahotsik garrantzitsuenetakoa dela berea. Osorik dauzkazu irakurgai -eta entzungai gainera, batzuk- Basques' Harbour-eko poemak.

Efemerideak

1782 uztailak 14: Sebastian Mendiburu hil zen Bolonian, Italia.

1915 uztailak 14: Mariano Izeta jaio zen Elizondon.

1934 uztailak 15: Manex Erdozaintzi-Etxart jaio zen Oztibarren.

1902 uztailak 16: Andoni Urrestarazu Umandi jaio zen Araian.

1912 uztailak 16: Serafin Baroja hil zen Beran.

1935 uztailak 18: Julen Kaltzada  jaio zen Busturian.

1996 uztailak 18:  Martin Ugarte Saletxe hil zen.

Letren terrazak Getxon

Uda ere irakurtzeko garai aproposa delako, liburutegiak kalera aterako dituzte uztaila eta abuztuan Getxon. Irakurzaletasuna bultzatzeko xedearekin, 2.000 liburu kalera aterako dituzte liburutegietako arduradunek. Modu berean, haur eta gazteentzako joko, tailer eta beste jarduera batzuk prestatu dituzte. Handik gertu, Uribe Kostako hondartzetan, irakurtzeko karpa bereziak atondu dituzte hondartzetan ere. Egunero zabalik daude.

Agenda
 
Ixiar Rozas Erroman uztailaren 18tik (asteartea) uztailaren 22ra (larunbata) burutuko den Mediterranea jaialdira gonbidatu dute. Bertan Negutegia eta Gau bakar bat liburuetako pasarteak irakurri eta poemak errezitatuko ditu.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean. 


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: