Literatur Emailuak
230 zenbakia: 2006ko ekainaren 15ean
Susa literatura argitaletxea 


Rikardo Arregi Diaz de Herediaren poemak

Unibertso poetiko indartsua aurkeztu zuen Rikardo Arregi Diaz de Herediak 1993an, Erein etxearekin Hari hauskorrak plazaratu zuenean. Eta ahotsaren indarra berretsi bost urte geroago, Kartografia (Alberdania) lanarekin. 2002an Susak kaleratutako XX. Mendeko Poesia Kaierak bilduman bere poemen antologia argitaratu zen, orain osorik dakarkizueguna.

Arrakalak ikuskizuna sarean

Urte bitan ia 30 emanaldi eskaini ostean, Bihotz Bakartien Klubaren Arrakalak ikuskizuna azkenburura dator. Ekainaren 15ean (osteguna) hondarrekoa izango da Zaldibarreko eskolan, iluntzeko 20:00etatik aurrera. CDa ere grabatu dute ibilbide luzearen ospakizun, eta berorren edukia dasta dezakezu orain Interneten. Audioaz gain, animaziozko laburmetraiak eta beste zenbait testu osagarri topatuko dituzu orrialde horretan.

Efemerideak

1952 ekainak 15: Andres Amonarriz hil zen Berrobin.

1828 ekainak 16: Wentworth Webster jaio zen Erresuma Batuan.

1990 ekainak 17: Sabin Muniategi hil zen Errenterian.

1675 ekainak 19: Martin Arzadun jaio zen Durangon.

1920 ekainak 19:  Fernando Aire Xalbador jaio zen Urepelen.

1890 ekainak 20: Pierre Duhour jaio zen Beskoitzen.

1896 ekainak 20: Juan Ithurri hil zen Saran.

1896 ekainak 21: Luis Jauregi Jautarkol jaio zen Errenterian.

Agenda


Mikelazulokoek Erloju lehorrak ikuskizuna eskainiko dute ekainaren 15ean (osteguna) 20:30etan Lasarteko Jalgi antzokian.

Bobby Sandsen Egun bat nire bizitzan aurkeztuko dute Brendan Mc Ferlan eta Mitxel Sarasketak ekainaren 16an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Txalaparta.

Juan Luis Zabalaren Inon izatekotan liburua hizpide izango dute ekainaren 28an (asteazkena) 20:00etan Txurdinagako AEK euskaltegian. Antolatzailea: Asapala Euskara Elkartea.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean. 


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: