Literatur Emailuak
229 zenbakia: 2006ko ekainaren 8an
Susa literatura argitaletxea 


Borgesen Ipuin hautatuak

1986ko ekainaren 14an hil zen, duela 20 urte, Jorge Luis Borges. XX. mendeko literaturgintzan erreferente handia, poesia, saiakera eta, batez ere, ipuingintza izan zituen lan eremu idazle argentinarrak. Ficciones, El Aleph, El libro de Arena, El hacedor... hainbat narrazio-liburu gogoangarri idatzi zituen. Literatur aldizkarietan, Maiatz-en 1985ean —Beste buruz-buruko gudua— eta Txistu & Tambolin-en 1992an —Deutsches requiem—ekarri ziren euskarara haren ipuin bi. Eta 1998an, Literatura Unibertsala bildumaren barruan, Juan Garziak bere ipuinen antologia bat euskaratu zuen, Ipuin hautatuak. Hementxe irakur ditzakezu.

Hizkuntzaren sukaldean

Jean Baptiste Arxuren heriotzaren 125. urteurrena dela eta, hark Luis Luziano Bonaparteren engarguz itzulitako testu zenbait aurki ditzake irakurleak Klasikoen Gordailuan Itzulpenak izeneko estekan. Era berean, zuberotarraren hiru garaikide ospetsuren itzulpenak erantsi dira ondoren, guztiak L.L. Bonaparteren aginduz burutuak eta A. Iturriagaren Jolasak oinarritzat hartuz: J. Duvoisinen Iturriagaren Solastaldiak lapurteraz, E. Intxausperen Iturriagaren Elhestaldiak zubereraz eta J.A. Uriarteren Iturriagaren Berbaldijak bizkaieraz.
Autore ezagunik gabekoen artean, azkenik, sukaldaritzaren arloko ale bat, Eskualdun kozinera (1864), eta irakaskuntzaren inguruko bitxikeria, Irakasdearen eskugarria (c. 1868, 2004).

Efemerideak

1903 ekainak 8: Maria Dolores Agirre jaio zen Errezilen.

1969 ekainak 8:
Jose Olaizola hil zen Donostian.

1983 ekainak 8:
Manuel Olaizola Uztapide hil zen Ergoienen.

1878 ekainak 9: Luis Eleizalde jaio zen Bergaran.

1881 ekainak 9:
Jean Baptiste Arxu hil zen La Réolen, Frantzian.

1884 ekainak 9:
Jon Andoni Irazusta jaio zen Tolosan.

1916 ekainak 10: Jose Ramon Astibia hil zen Tuteran.

1968 ekainak 10:
Pedro Sarriegi hil zen Hernanin.

1901 ekainak 13: Manuel Mari Apalategi jaio zen Ataunen.

1984 ekainak 13:
Iñaki Begiristain hil zen Alegian.





Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean. 


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: