Literatur Emailuak
226 zenbakia: 2006ko maiatzaren 18an
Susa literatura argitaletxea 


 Juan Luis Zabala Inon izatekotan

Juan Luis Zabalaren koaderno literarioa da Inon izatekotan liburu berria, 1985etik 2006ra bitartean idatzitako gogoetak, oharrak, artikuluak, poemak, ipuinak biltzen dituena. Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan aurkeztuko du maiatzaren 23an (asteartea) 12:00etan, Jon Benito lagun duela. Liburuko ipuinak eskaintzen dizkizugu aurrerapen gisa. Zabalak, bestalde, liburuari emandako izenburu berarekin blog bat abiatu du joan den astean.

Xabi Bordaren Birika zatiak

2004an plazaratu zen Xabi Borda idazlea Birika zatiak liburuarekin, Susa argitaletxean. Poemario sotila, hainbatetan zatiak zirujau labanaz moztuak izan direla ematen du. Indar handiko espresio txikietan aritu zen Xabi Borda. Osorik irakur dezakezu.

Agustin Kardaberazen idazlanak osatzen

Autoreen idazlan guztiak sareratzeko ahaleginekin jarraituz, Agustin Kardaberazi dagokio oraingoan sortu-itzuli-moldatutako guztia agertzen hastea. Ildo horretatik, hernaniarrak Klasikoen Gordailuan zituen obra ospetsuen zerrenda, argitaratu eta argitaratu gabe utzi zituenekin aberastuko da gaurko eta hurrengo emanaldiotan. Bihoaz, bada, lehen labealdi honetan bost lan esanguratsu: Kristabaren bizitza-1 (1744), Kristabaren bizitza-2 (1760), Aita S. Ignazio Loiolakoaren ejerzizioak (1761), San Ignazioren ejerzizioen laugarren partea (1765) eta Kristauaren doktrina (c.1762).
.

Efemerideak

1872 maiatzak 18: Belzuntze bizkondea hil zen Bordelen.

2004 maiatzak 19:
Anastasio Arrinda hil zen Deban.

1871 maiatzak 20:
Paskual Bernardino Biguria jaio zen Elizondon.

1873 maiatzak 20:
Manex Etxamendi jaio zen Ezterenzubin.

1906 maiatzak 20:
Balendin Enbeita jaio zen Muxikan.

1901 maiatzak 21:
Piarres Lafitte jaio zen Luhuson.

1957 maiatzak 21:
Alejandro Tapia Perurena hil zen Iruñean.

1811 maiatzak 22:
Gregorio Arrue jaio zen Hernanin.

1883 maiatzak 24:
Robustiano Ortuzar jaio zen Bermeon.

1888 maiatzak 24:
Tene Mujika jaio zen Deban.

Agenda

Bihotz Bakartien Klubak Arrakalak emankizuna egingo du maiatzaren 18an (osteguna) 21:00etan Bilboko Kalderapeko tabernan. Maiatzaren 19an (ostirala) 22:00etan Ondarroako gaztetxean eta maiatzaren 24an (asteazkena) 20:00etan Bilbon, Sarrikoko fakultatean.

Gasteizko Irakurle klubean Jaroslaw Iwaszkiewicz-en Wilkoko andereñoak liburua izango dute hizpide maiatzaren 23an (asteartea) 20:00etan Hikaateneoan.

Castillo Suarez poetak Bala hutsak liburua aurkeztuko du maiatzaren 24an (asteazkena) 20:00etan Iruñeako Kalaska gunean.

Txikitasunetik unibertsaltasunera. hitzaldia eskainiko dute Jose Luis Otamendik eta Antton Lukuk maiatzaren 27an (larunbata) 11:00etan Izurako Haize Berri kultur etxean. Aurkezlea: Iñigo Aranbarri. Antolatzailea: Literatura Eskola.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean. 


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: