Literatur Emailuak
223 zenbakia: 2006ko apirilaren 27an
Susa literatura argitaletxea 


Koldo Izagirreren 6 kantu alemanez

Koldo Izagirreren Teilatuko lizarra argitaratu berriko sei kantu alemanez ekarri dizkigu Gabriele Schwab-ek. Lehen ere Schwabek alemanez emanak zituen Izagirreren Non dago Basques’ Harbour liburuko bost. Baina baita ere ia 100 euskal poema basquepoetry.eus gunean: Etxepare, Oihenarte, Etxahun, Iparragirre, Otaño, Orixe, Lizardi, Lauaxeta, Mirande, Gandiaga, Aresti, Urretabizkaia, Sarrionandia, Borda, Aranbarri...

Ipuin berdeak

Txernobilgo zentral nuklearreko istripuaren 20. urteurrena bete den honetan, apirilaren 26an, sarera ekarri nahi izan ditugu 1997an eta 1998an Eguzki taldeak ingurumena eta literatura uztartuz kaleratutako bi ipuin liburu: Ipuin berdeak eta Ipuin berde berriak. Hainbat autoreren narrazioak biltzen dira: Harkaitz Cano, Koldo Ameztoi, Juan Luis Zabala, Itxaro Borda, Pako Aristi, Amaia Lasa, Joxean Agirre, Patxi Zabaleta, Xabier Amuriza, Edorta Jimenez, Xabier Arzelus, Rafael Castellano, Joxemari Carrere, Antxon Gomez.

Efemerideak

1848 apirilak 27: Marzelino Soroa jaio zen Donostian.

1887 apirilak 27:
Toribio Etxebarria jaio zen Eibarren.

1773 apirilak 28: Joan Batista Gamiz hil zen Bolonian.

1960 apirilak 28:
Manex Etxamendi hil zen Ezterenzubin.

1844 apirilak 29:
Pedro Migel Urruzuno jaio zen Elgoibarren.

1911 apirilak 29:
 Jose Antonio Arkotxa Atxukale jaio zen Mutrikun.

1984 apirilak 29:
Manex Erdozaintzi-Etxart hil zen Okzitaniako Tolosan.

1831 apirilak 30: Indalezio Bizkarrondo Bilintx jaio zen Donostian.

1915 maiatzak 1: Jose Manuel Etxeita hil zen Mundakan.

1915 maiatzak 3: Gurutz Sarasola Lotsati jaio zen Itsasondon.

1941 maiatzak 3:
Xabier Amuriza jaio zen Etxanon.

Agenda

Erloju lehorrak ikuskizuna aurkeztuko dute Mikelazulokoek apirilaren 27an (osteguna) 18:00etan Arrasateko Monterron kultur etxean.

Hamar mezu eta dei bat ikuskizuna eskainiko du Patxi Zubizarretak apirilaren 27an (osteguna) 19:30etan Andoaingo Bastero kulturgunean. Musikariak: Txema Garces eta Josetxo Goia-Aribe.

Bilbo Dub Jukebox
eskainiko dute Paddy Rekalde eta lagunek apirilaren 27an (osteguna) 19:30etan Donostiako Amararako Ernest Lluch kultur etxean.

Bihotz Bakartien Klubak Arrakalak errezitaldia eskainiko du apirilaren 27an (osteguna) 20:30etan Lasarteko Jalgi kafe antzokian. Antolatzailea: Ttakun euskara elkartea.

Mikelazulokoek Kontrola lana eskainiko dute
apirilaren 28an (ostirala) 20:00etan Bartzelonako Euskal Etxean.

S. Zweig-k idatzi eta Eduardo Mataukok euskaratutako Emakume ezezagun baten gutuna izango dute hizpide apirilaren 28an  (ostirala) 20:00etan Irakurriz Libertitzen Gara ekimenekoak. Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Castillo Suarez poetak Bala hutsak liburua aurkeztuko du maiatzaren 4an (osteguna) 20:00etan Bartzelonako Euskal Etxean.

Juan Ramon Makusok Hiri gorazarre poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 10ean (asteazkena) 12:00etan Donostiako KM kulturunean. Argitaldaria: Elea.

Edu Zelaietak Mugaldekoak emankizuna eskainiko du maiatzaren 12an (ostirala) 20:00etan Universitat de Barcelonako kaperan. Emanaldia euskaraz eta katalanez izango da.




Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: