Literatur Emailuak
221 zenbakia: 2006ko apirilaren 13an
Susa literatura argitaletxea 


Agosti Xahoren Kantutegia

Agosti Xahok Trilby aldizkarian (1844-09-11) idatzi zuen kantutegi bat argitaratzekotan zela: “Gure kantu nazionalen eta gure antzinako ahaireen naufragio handi hau eragozteko deliberatu gara argitalpen honen ateratzera, zernahiko zailtasunak ukan arren”. Ez dakigu zergatik, baina ez zuen zailtasunak arintzea lortu, eta liburua ez zen sekula inprimatua izan. Duela mende eta erdi Chants populaires de la Navarre et des Provinces Basques bilduman agertzekoak zituen kantu haiek eta, baita ere, Xahok Ariel aldizkarian eta bere liburuetan aipatu eta jasotakoak batu ditu orain Patri Urkizuk. Xahoren Kantutegia apirilaren 20an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan aurkeztuko du Patri Urkizuk, lagun duela Mikel Markez kantaria. Argitaldaria: Susa.

Jean Genet-en Zaindaritza zorrotza

Sabra eta Xatilako errefuxiatu kanpamenduetako sarraskia izan zelarik,  Lau orduz Xatilan testua idatzi zuen Jean Genetek, hain zuzen ere 1982ko irailean Beiruten zegoen idazleak. Palestinarren aurkako erasoaren 20. urteurrenean testua on-line jarri genuen, 36 zenbakiko Literatur Emailuan. Susa argitaletxeak 1988an argitaratu baitzuen, Mikel Antzak euskaratua, Lau orduz Xatilan, Zaindaritza zorrotza antzerki-lanarekin batera. Izan ere, Jean Geneten obraren zati inportante bat antzerki testuek osatzen dute: Les bonnes; Le balcon; Les négres; Les paravents. Orain, idazlearen heriotzaren 20. urteurrenean (1986ko apirilak 15), osorik eskaintzen dugu Zaindaritza zorrotza.

Efemerideak

1813 apirilak 13: Eusebio Maria Azkue jaio zen Lekeition.

1875 apirilak 13: Joxe Mari Lopetegi jaio zen Irunen.

1828 apirilak 14: Gratien Adema Zaldubi jaio zen Senperen.

1871 apirilak 14: Baleriano Mokoroa Tolosan jaio eta 1941eko apirilaren 16an hil zen.

1923 apirilak 14: Pedro Migel Urruzuno hil zen Mendaron.

1976 apirilak 14: Louis Dassance hil zen Uztaritzen.

1701 apirilak 15: Bernard Gazteluzar hil zen Pauen.

1855 apirilak 15: Jose Bizente Etxagarai hil zen Donostian.

1861 apirilak 16: Toribio Altzaga jaio zen Donostian.

1873 apirilak 16: Engrazio Aranzadi Kizkitza jaio zen Donostian.

1906 apirilak 16: Plazido Mujika jaio zen Urnietan.

1904 apirilak 17: Anizeto Zugasti jaio zen Altzan.

1913 apirilak 17: Jose Estornes Lasa jaio zen Izaban.

1957 apirilak 17: Pierre Lhande hil zen Atharratzen.

1896 apirilak 18: Xabier Lizardi jaio zen Zarautzen.

1940 apirilak 18: Fermin Iraolagoitia jaio zen Etxebarrin.

1943 apirilak 18: Jose Elizondo hil zen Donostian.

1968 apirilak 18: Toribio Etxebarria hil zen Caracasen.

1944 apirilak 19: Abelino Barriola hil zen Pauen.

1973 apirilak 19: Eustakio Mendizabal Txikia hil zuten Getxon.





Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: