Literatur Emailuak
218 zenbakia: 2006ko martxoaren 23an
Susa literatura argitaletxea 

Bake zibila

Bake zibila eta beste zazpi gerra ipuin liburu honetan hiru kontinente, Asia, Afrika eta Amerikako zortzi ipuin bildu ditugu. Lehenbizikotik ipuin bi, eta biak Vietnamekoak. Azkenekotik hiru, eta hirurak ertamerikarrak, Panama, Nikaragua eta El Salvadorrekoak. Afrikakoak berriz, Hegoafrika, Kenia eta Nigeriako dira.

Zerk batzen ditu ipuinok hemen? Ezezagun ohi zaizkigun errealitate batzuen ingurukoak izateak. Kolonialismoaren ondorioak bereziki nozitutako, erasoa eta borroka jasandako herrialdetakoak. Gerra ipuin dira: zapalkuntza eta errebeliozkoak. 1989an Susa argitaletxeak kaleratu zuen liburuaren aurkezpen testuak aurreratzen du gaurkotasunik galdu ez duen irakurgaia dela Bake Zibila, Irakeko inbasioa hasi zela martxoaren 20an hiru urte bete diren honetan. Zortzi dira idazleak, orain osorik eskaintzen dizuegun liburu honetan: Arturo Ambrogi, Pedro Rivera, Sergio Ramirez, Ngugi wa Thiong'o,  Chinua Achebe, Alex La Guma, Bui Hien eta Nguyen Sang.

Teatroaren Nazioarteko Eguna  

Datorren martxoaren 27an (astelehena) Teatroaren Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu osoan. Ekitaldiotan, mundu osoan komunikatu edo agiri bat irakurri ohi da, beti teatro munduko pertsona ezagunen batek idatzia. Aurtengoa Victor Hugo Rascon mexikarrak idatzi du Itxaropen zirrikitu bat izenburupean. Gurean, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek euskaratu dute nazioartekoa den testu hori.

Efemerideak

1849 martxoak 23: Augustin Etxeberri jaio zen Saran. XIX. mendeko poeta honen lanak basquepoetry.eus atarian.

1849 martxoak 23: Jose Manterola jaio zen Donostian. Donostiako euskaraz.net atariak Bilduma laburra digitalizatu zuen.

1920 martxoak 23: Fidel Sarriegi jaio zen Azkoitian.

1930 martxoak 23:  Juan Garbizu Zubigar hil zen Errenterian.

1933 martxoak 23:  Juan Arana Loramendi hil zen Donostian. Klasikoen Gordailuan irakurriko dituzu Loramendiren Olerkiak.

1909 martxoak 24: Santi Onaindia jaio zen Amoroton. Bere poemak basquepoetry.eus atarian.

2004 martxoak 24: Andolin Eguzkitza hil zen Bilbon. Poetaren lanak euskal poesiaren atarian dituzu.

1884 martxoak 25: Erramun Maruri jaio zen Marurin. Zenbait poema irakurgai dituzu sarean.

1910 martxoak 25: Pierre Narbaitz jaio zen Azkaraten.

1903 martxoak 26: Antonio Arrue jaio zen Asteasun.

1847 martxoaren 28an jaio eta  1904 martxoak 26an hil zen Ramos Azkarate  Tolosan. Galtzaundi eta beste bertso asko Klasikoen Gordailuan.

1915 martxoak 27: Anastasio Albisu jaio zen Lazkaon.

1920 martxoak 27: Yon Etxaide jaio zen Donostian.

1933 martxoak 27: Joxe Mari Aranalde jaio zen Gaztelun.

1937 martxoak 27: Lourdes Iriondo jaio zen Donostian.

2003 martxoak 27: Jose Mari Satrustegi hil zen.

1899 martxoak 28: Juan Iruretagoiena jaio zen Zarautzen.


Agenda


Alberto Ladronek Arotzaren eskuak liburua aurkeztuko du martxoaren 23an (osteguna) 12:00etan Iruñeako Xalbador liburudendan. Aurkezlea: Patxi Larrion. Argitaldaria: Elkar.

Jon Maiak Ni bi mundutakoa naiz hitzaldia eskainiko du martxoaren 23an (osteguna) 18:00etan Manu Robles Arangiz institutoan (Barrainkua 13) Bilbon.

Eta azkenik, Nagikeria profitatuko du Harkaitz Canok martxoaren 23an (osteguna) 19:00etan Eskoriatzako HUHEZIren fakultatean.

Bihotz Bakartien Klubak Arrakalak errezitala egingo du martxoaren 23an (osteguna) 20:30etan Bilboko San Inazioko Kabian.  Martxoaren 27an (astelehena) 20:00etan Igorreko institutoan errezitaldi bera eskainiko dute.
 
Eider Rodriguezek Eta handik gutxira gaur ipuin liburuaz jardungo du martxoaren 24an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Luzien Etxezaharretak Ipar Euskal Herriko idazleen ekarpena euskal literaturari izango du aztergai martxoaren 28an (asteartea) 18:30etan Uztaritzeko Hitzak mintzo gaualdien baitan. Ostean Kattalin Totorikak eta Miren Aranburuk bertako egileen testuak irakurriko dituzte.

Castillo Suarezek Bala hutsak poesia liburua aurkeztuko du martxoaren 30ean  (osteguana) 11:30etan Donostiako Bilintx liburudendan.

Primo Leviren Sistema periodikoa (Alberdania) izango dute hizpide martxoaren 30ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurle Klubean.

Koldo Izagirrek Greenwichekoa ez da meriadiano bakarra solasaldia eskainiko du apirilaren 6an (osteguna ) 20:00etan Larrabetzuko kultur etxean.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: