Literatur Emailuak
216 zenbakia: 2006ko martxoaren 10ean
Susa literatura argitaletxea 
 

Bakarkako isolamendua

Duela 50 urte, 1956ko martxoan, aldarrikatu zuen Marokok independentzia. Europara erbesteratutakoen arazoak, hala ere, urte gehiago ditu, eta ez du independentziarik lortu. Erbeste honen testigantza aparta eskaini zuen Tahar Ben Jelloun idazleak Bakarkako isolamendua lanean. "Erbestea, hori bilo luzeko eta begi beltz handitako estuasuna! Begi handi horietan zehar ibili naiz; horien ertzean bizi izan naiz, betile eta malkoaren artean. Bidaiak egin ditut begirada hutsetan (hustuetan) eta ustezkoak su hartu zuen egunean geratu nintzen. Luzea da esateko. Gogorra da kontatzeko.
Ez galdetu zergatik nagoen hemen lur irmo eta berriro suntsituan. Hartu nire eskua eta pasa ezazu zure titien gainetik, zure sabelaren gainetik, zure sexuaren azal epelaren gainetik. Nire herria esku honena da. Har itzazu atzamarrak ahoan eta dastatu nire lurraren gatza." Bego Montoriok euskaratua, Susa argitaletxeak kaleratu zuen 1990ean. Osorik eskaintzen dizugu orain.


Efemerideak

1533 martxoak 9: Esteban Garibai jaio zen Arrasaten.

1981 martxoak 9: Telesforo Monzon hil zen Donibane Lohizunen.

1908 martxoak 11:
Gabriel Lertxundi jaio zen Ziburun.

1619 martxoak 12:
Bernard Gazteluzar jaio zen Ziburun.

1898 martxoak 12:
Joseba Zubimendi jaio zen Donostian.

1906 martxoak 12:
Jose Artetxe jaio zen Azpeitian.

1933 martxoak 12:
Xabier Lizardi hil zen Tolosan.

Literatura eta 7 bekatu nagusiak 

Aurten ere literatura astea antolatu dute Huhezin martxoaren 16an (osteguna) hasi eta martxoaren 23a (osteguna) bitarte. Mahainguru bat eta hiru hitzaldi izango dira. Lehen mahainguruan, martxoaren 16an (osteguna) 19:00etan Arrasateko Monterron Jauregian  Bekatua eta haragikeria izango dituzte hizpide Aitzpea Goenagak, Iñigo Lamarcak eta Jabier Muguruzak. Ana Urkiza izango da moderatzailea.
Inbidia izango du hizpidek Kirmen Uribe idazleak martxoaren 20an (astelehena) 19:00etan Huheziko areto nagusian, Eskoriatzan. Jatunkeria Hasier Etxeberria idazlearen gaia izango da  martxoaren 21ean (asteartea) 19:00etan Huhezin. Handiustea gai moduan hartuko du Unai Elorriagak martxoaren 22an (asteazkena) 11:30etan, Huhezin. Eta azkenik,
Nagikeria profitatuko du Harkaitz Canok martxoaren 23an (osteguna) 19:00etan

Agenda

Bihotz Bakartien Klubak Arrakalak errezitala egingo du martxoaren 11n (larunbata) 19:30etan Lekeitioko kultur etxean.

Paul Austerren Brooklyngo erokeriak nobela berria martxoaren 14an (asteartea) egongo da liburudendetan. Euskaratzailea: Oskar Arana. Argitaldaria: Alberdania.

Joxemari Iturraldek Nafarroako artizarra nobelaren berrargitarapena aurkeztuko du martxoaren 16an (osteguna) 11:30etan Donostiako Bilintx liburudendan. Argitaldaria: Elkar.

Xabier Olarrak Estilo Ariketak liburua jendaurrean aurkeztuko du martxoaren 16an (osteguna) 20:00etan Iruñeko Planetarioan.




Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: