Literatur Emailuak
215 zenbakia: 2006ko martxoaren 2an
Susa literatura argitaletxea 

Marguerite Durasen Maitalea

Duela hamar urte, 1996ko martxoaren 3an hil zen Marguerite Duras. Frantziako literaturgintzako izen esanguratsuenetako bat, Indotxina, II. Mundu Gerra, erresistentzia, Les Temps Modernes... XX. mendeko Frantziako hainbat "sinbolori" lotua ageri zaigu Marguerite Duras. Bere bizitza idatzietara eramana, eleberri askoren egilea, 1984an Goncourt saria jaso zuen Maitalea lanak, eta hain zuzen eleberri hauxe ekarri zuen euskarara Mikel Garmendiak, eta Ibaizabalek argitaratu Literatura Unibertsala bilduman, 1996an. Lehenago, haatik, Imanol Txabarrik Korridorean jarririko gizona narrazioa argitaratua zuen Maiatz aldizkarian, 1989an, eta 1987an, Maiatzen ere, Aurelia Arkotxak testu labur bat itzulia zuen. Osorik eskaintzen dizkizugu denak.

R.M. Azkueren literatur lanak

Resurreccion Maria Azkue lekeitiarraren (1864-1951) lau literatur lanez hornitzera dator gaurko Klasikoen Gordailua. Eta lehendik ere gipuzkera osotuaren eredu izan nahi zuen Ardi galdua nobela eta bi ipuin ospetsu (Bein da betiko eta Batxi Guzur) jarriak baziren sarean, aste honetan poligrafo haren nobela luzaroan argitaratu gabea izango du sare-ibiltariak irakurgai, hots,  Latsibi izenekoa (1920an edo idatzia eta 1989an argitaratua) . Aldi berean, genero dramatikoaren esparruko hiru lan interesgarri ere eskainzen dira osagarri gisa: Vizcaytik Bizkaira (1895), Ortzuri (1909-1910) eta Urlo (1911-1912).

Efemerideak

1869 martxoak 3: Emeterio Arrese jaio zen Tolosan.

1916 martxoak 3: Salbador Barandiaran jaio zen Oñatin.

1896 martxoak 5: Odon Apraiz jaio zen Gasteizen.

1876 martxoak 6: Bitor Garitaonandia jaio zen Zaldibarren.

1933 martxoak 6:
Mikel Zarate jaio zen Lezaman.

1923 martxoak 8: Sabin Irizar jaio zen Deban.


Agenda

Emakume idazleak literatura txinatarrean hitzaldia egingo dute martxoaren 2an (osteguna) 19:00etan Iurretako Udal Liburutegian.

Leire Bilbaok Ezkatak poema liburua aurkeztuko du martxoaren 8an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Hizlaria: Iñigo Aranbarri. Argitaldaria: Susa.

Joxemari Iturraldek Nafarroako artizarra nobelaren berrargitarapena aurkeztuko du martxoaren 9an (osteguna) 11:30etan Donostiako Bilintx liburudendan. Argitaldaria: Elkar.

Unai Elorriagak Vredaman izango du hizpide martxoaren 9an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko kultur etxean.

Bihotz Bakartien Klubak Arrakalak errezitala egingo du martxoaren 11n (larunbata) 19:30etan Lekeitioko kultur etxean.

Xabier Olarrak Estilo Ariketak liburua jendaurrean aurkeztuko du martxoaren 16an (osteguna) 20:00etan Iruñeko Planetarioan.




Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: