Literatur Emailuak
214 zenbakia: 2006ko otsailaren 23an
Susa literatura argitaletxea 

Euskal Prentsaren Lanak

Euskal Prentsaren Lanak izeneko webgunea jarri du abian Susa literatur argitaletxeak hemeroketa.eus. Euskal Herriko egunerokoetan (erdal egunkarietako osagarri gisa) eta aldizkako agerkarietan (astekari, hilabetekari eta abarretan) XIX. mendetik aurrera, euskal prentsaren bokazioaz azaldu den euskarazko edukiak jarri nahi ditu erabiltzaile guztien eskumenean, corpus hori ezagutu eta nahi bezala lantzeko aukera egon dadin. Euskal prentsa historikoaren errekuperazio eta berrargitalpenerako gune, lau publikaziorekin abiatu da: Euzkadi eta El Día egunkarien euskal orria (1931-1936), Eskualdun Ona agerkaria (1904-1907) eta Argia asterokoa. Osorik jarria dago Argia asterokoa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskariz egindako lana, eta beraz 1921etik 1936ra bitartean agerkari garrantzitsu honen emaitzak ezagutu daitezke. Lan honen bitartez, oraingoz 8.700etik gora orrialde jarri dira on-line.

Joxean Agirreren Elgeta

1906ko otsailaren 10ean jaio zen, mendea bete du, Jazinto Rivas Elgeta trikitilaria. XX. mendeko trikitilarien eta trikitilarietan maisu, bere bizitzak izan zuen osagarririk literaturaren bidez kontatua izateko, eta halaxe egin zuen Joxean Agirre idazleak. 1995ean Gipuzkoa Donostia Kutxaren saria irabazi zuen eleberria idatzi zuen, Elgeta, 1996an argitaratua. Trikitilariaren bizitza barik haren bizitzako azken uneak abiapuntu hartutako fikzioa eraiki zuen Agirrek, gaur osorik dakarkizueguna.

Efemerideak

1824 otsailak 23: Jose Ignazio Gerriko hil zen Mutiloan.

1898 otsailak 24: Tomas Agirre Barrensoro jaio zen Errezilen.

1948 otsailak 24:
Frantzisko Apalategi hil zen Loiolan.

1977 otsailak 27: Ixaka Lopez Mendizabal hil zen Tolosan.

1884 otsailak 29:
Jose Manterola hil zen Donostian.

1899 martxoak 1:
Aingeru Irigaray Apat-Etxebarne jaio zen Beran.

1915 martxoak 1: Anjel Goenaga jaio zen Zegaman.


Agenda

Eider Rodriguezen Eta handik gutxira gaur izango dute hizpide otsailaren 23an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurle klubean.

Bertol Arrietak Txikira beti hordago liburuaren gaineko ekitaldia eskainiko du otsailaren 23an (osteguna) 21:30etan Zarauzko Euskalduna Tabernan. Musikari laguntzaileak: Xabier Etxabe (kitarra) eta Iñaki Oliden (soinua).

Danio Kalisen Hildakoen Entziklopedia eta Doroty Parkerrek idatzitako Hona hemen gu biok liburuak aurkeztuko dituzte otsailaren 24an (ostirala) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaldariak: Elkar eta Alberdania. Euskaratzaileak: Monika Etxebarria eta Mirentxu Larrañaga.

Kirmen Uribek poesia errezitala egingo du otsailaren 24an (ostirala) 20:00etan Bermeko udal liburutegian.

Bihotz Bakartien Klubak Arrakalak errezitala egingo du martxoaren 11n (larunbata) 19:30etan Lekeitioko kultur etxean.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: