Literatur Emailuak
212 zenbakia: 2006ko otsailaren 9an
Susa literatura argitaletxea 

Rafa Egigurenen poemak

Bi poema libururen bitartez tokia erdietsia du Rafa Egigurenek euskal poemagintzaren alorrean. 1981ean Ustelak kaleratu zuen Txipiroiren bat edo beste, zehaztasun handiz zorroztutako lumaren emaitza. Mugarrien garraioan izan zen hurrena, Susarekin 1986an plazaratua, aurreko poema liburuko ahotsa sendotzen zuena. Horixe poesiaren eremuan argitara emandakoa. Geroztik, Ilargia putzuan ageri eleberria kaleratu zuen (Erein, 1990), eta 2003an Mandarin dotore disko-liburua, poema txinatarren itzulpena dakarrena, Egigurenek egina. 2002an Susa argitaletxeak Rafa Egigurenen Poesia Kaiera kaleratu zuen, orain osorik aurkezten dizueguna.

Efemerideak

1894 otsailak 9: Manuel Lekuona jaio zen Oiartzunen.

1895 otsailak 10: Jazinto Karraskedo jaio zen Billabonan.

1927 otsailak 11: Jean Hiriart Urruti jaio zen Hazparnen.

1832 otsailak 12: Mariano Mendigatxa jaio zen Bidankotzen.

1912 otsailak 12:
Andres Iturzaeta hil zen Otxandion.

1937 otsailak 12: 
Engrazio Aranzadi Kizkitza hil zen Bilbon.

1962 otsailak 12:
  Leon Leon Berrizarte hil zen Uztaritzen.
 
1910 otsailak 14:  Fernando Artola Bordari jaio zen Hondarribian.

1916 otsailak 14:
  Martin Ugarte Saletxe jaio zen Legazpin.

1586 otsailak 15: Jacques Bela jaio zen Maulen.

1838 otsailak 15:
Piarres Ibarrart jaio zen Jatsun.



Agenda

Bihotz Bakartien Klubak Arrakalak errezitaldia egingo du otsailaren 11n (larunbata) 19:30etan Lekeitioko Kultur Etxean.

Xabier Olarrak Estilo ariketak liburua aurkeztuko du otsailaren 16an (osteguna) 20:00etan Bilboko Likiniano liburudendan. Aurkezpenaren ostean, Mireia Gabilondo, Eneko Olasagasti eta Carlos Zabala aktoreek irakurketa egingo dute. Antolatzaile: eremulauak.com

Jon Maiak Riomundo liburuari buruz berba egingo du otsailaren 16an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko kultur etxean.





Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: