Literatur Emailuak
210 zenbakia: 2006ko urtarrilaren 26an
Susa literatura argitaletxea 

Martzelino Soroaren 5 antzerki lan  

Martzelino Soroa Donostiako antzerkigile ezagunaren beste bost antzerki lan eskaini ditu euskaraz.netek osorik: Alkate berria; Baina zein naiz ni?; Barrenean harra; Hauek istiluak; Urrutiko intxaurrak. Era honetan euskal antzerki modernoaren sortzaile jotzen den egilearen 11 antzerki lan eta Baratzan izeneko elkarrizketa liburua jarri ditu dagoeneko irakurleen eskura.

Andima Ibinagabeitiaren mendeurrena

1906ko urtarrilaren 26an jaio zen Elantxoben Andima Ibinagabeitia. Euskal kultur eta literaturaren langile handia, Jokin Zaitegirekin batera Euzko Gogoa aldizkariarekin egindako lana azpimarratzekoa da. Beste hainbat lanetan jardun zuen, dena den. Sustatzaile eta langile moduan ezaguna, idatzi ere idazten zuen.
Susa argitaletxeak  Ibinagabeitia Proiektua deitu zion literatur aldizkariak sarean jartzeko bere ekinaldiari, eta Patri Urkizuk prestatutako edizioan Andima Ibinagabeitiaren gutunak argitaratu (Erbestetik barne-minez, Susa 2000).
1967an zendutako idazleari buruzko artikulua Pako Sudupek kaleratu zuen 1999ko maiatz-ekaineko Jakin aldizkarian, 112. zenbakian, eta urte berean liburua prestatu zuen, Elkarlanean etxeak plazaratua, Andimaren idazlan hautatuak  izenekoa. Obran, Ibinagabeitiak idatzitako artikuluen antologia bikain batetaz gain, hark idatzitako artikulu guztien erreferentzia dakar. Andima Ibinagabeitiaren lanen erakusle, haren jaiotzaren mendeurrenean osorik eskaintzen dizugu liburua.


Efemerideak

1857 urtarrilak 26: Pedro Mari Otaño jaio zen Zizurkilen.

1865 urtarrilak 26: Sabino Arana Goiri jaio zen Abandon.

1906 urtarrilak 26: Andima Ibinagabeitia jaio zen Elantxoben.

1922 urtarrilak 26: Jean Baptiste Constantin hil zen Atharratzen.

1883 urtarrilak 27: Jose Olaizola jaio zen Hernanin.

1907 urtarrilak 27: Juan Arana Loramendi jaio zen Bedoñan.

1940 urtarrilak 27: Gorgonio Renteria hil zen Baionan.

1982 urtarrilak 27: Nemesio Etxaniz hil zen Donostian.

1766 urtarrilak 29: Manuel Larramendi hil zen Loiolan.

1930 urtarrilak 29: Martin Landerretxe hil zen Ezpeletan.

1859 urtarrilak 30: Jean Hiriart Urruti jaio zen Hazparnen.

1891 urtarrilak 30: Jean Pierre Duvoisin hil zen Ziburun.

1778 urtarrilak 31: Agustin Paskual Iturriaga jaio zen Hernanin.

1897 urtarrilak 31: Polikarpo Iraizozkoa jaio zen, Iraizotzen noski.

1929 urtarrilak 31: Ebaristo Bustintza Kirikiño hil zen Mañarian.

1914 otsailak 1: Iñaki Isasmendi jaio zen Azkoitian.

Agenda


Kirmen Uribek literaturari buruzko solasaldia eskainiko du Antzuolan urtarrilaren 26an (osteguna) 19:00etan
Olaranen.

G. K. Chesterton egilearen Ostegun izan zen gizona liburuari buruz arituko dira urtarrilaren 26an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurle klubean.

Uxue Apaolaza Umeek gezurra esaten dutenetik liburua izango du hizpide urtarrilaren 26an (osteguna) 20:30etan Ataunen. Literatur Egunak.

Paddy Rekalderen Bilbo dub kronikak poema liburuan oinarritutako irakurraldi musikatua izango da urtarrilaren 27an (ostirala) 22:00etan Durangoko Plateruena kafe antzokian. Bilbo dub jukebox ekitaldian Ander Garaizabal izango da dj lanetan, Peru Magdalena eta Gotzon Garaizabal margoetan, eta Paddy Rekalde mikroan.

Bihotz Barkatien Klubak Arrakalak poesia errezitaldia eskainiko du urtarrilaren 28an (larunbata) 22:00etan Markinako kulturgunean.

Koldo Izagirre Sua nahi, Mr Churchill? liburuaren gaineko solasaldian izango da urtarrilaren 30ean (astelehena) 19:30etan Donostiako San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan. Gidatzailea: Harkaitz Cano.




Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: