Literatur Emailuak
209 zenbakia: 2006ko urtarrilaren 19an
Susa literatura argitaletxea 


Klasikoen Gordailuko liburuen PDFak

2005ean aurkeztu genuen Klasikoen Gordailua, non euskal letretako hainbat testu eta liburu klasiko jarriak genituen on-line: 171 liburu, zehazki esateko, aurkeztu genuenean. 2005eko irailetik abendura bitarte handitzen joan gara kopuru hori, bi astean behin erantsitako liburuekin, eta honenbestez 325 dira Klasikoen Gordailuan kontsultagai dauden liburuak. Baina horretaz gain, estreina jarritako 171 liburuen fotokonposizio gutxieneko bat ere egin dugu, liburuetako edukia antolatuz, inprimatu nahi duenak irakurgai antolatua izan dezan. Dagoeneko Klasikoen Gordailuan jarri ditugu bertsio horiek, PDF formatuan, jendearen eskueran.

Gure zinemaren historia petrala

Koldo Izagirreren Gure zinemaren historia petrala (Susa, 1996) duzu asteon osorik emana. Man Ray zinegile eta artistaren Emak bakia filmari erreferentzia eginez abiatzen du Izagirrek liburua. Hain zuzen ere aurten 80 urte dira Man Rayk filma errodatu zuela, zati batzuk Parisen eta beste batzuk Miarritzen (Arthur Wheeler aberatsaren etxean). Emak bakia Miarritzeko landetxe baten izena duzu, Rayk adierazi zuenez: "C'était tout simplement le nom d'une villa en Pays Basque où j'avais tourné quelques extérieurs".


Efemerideak

1835 urtarrilak 20: Joakin Lizarraga hil zen Elkanon.

1897 urtarrilak 22: Txomin Arruti Mendi-Lauta jaio zen Zarautzen.

1928 urtarrilak 23: Antonio Zabala jaio zen Tolosan.

1948 urtarrilak: Jose Eizagirre hil zen Donibane Lohizunen.

1847 urtarrilak 24: Alfonso Maria Zabala jaio zen Ezkion.

1869 urtarrilak 25: Pablo Fermin Irigarai Larreko jaio zen Auritzen.


Agenda


Koldo Izagirrek Sua nahi, Mr. Churchill? liburuari buruz berba egingo du urtarrilaren 25ean (asteazkena) 20:00etan Santutxuko AEKn.

Jon Maia Riomundo liburuari buruz arituko da urtarrilaren 25ean (asteazkena) 20:30etan Ataunen.  Literatur Egunak.

G. K. Chesterton egilearen Ostegun izan zen gizona liburuari buruz arituko dira urtarrilaren 26an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurle Klubean.

Uxue Apaolaza Umeek gezurra esaten dutenetik liburua izango du hizpide urtarrilaren 26an (osteguna) 20:30etan Ataunen. Literatur Egunak.

Paddy Rekalderen Bilbo dub kronikak poema liburuan oinarritutako irakurraldi musikatua izango da urtarrilaren 27an (ostirala) 22:00etan Durangoko Plateruena kafe antzokian. Bilbo dub jukebox ekitaldian Ander Garaizabal izango da dj lanetan, Peru Magdalena eta Gotzon Garaizabal margoetan, eta Paddy Rekalde mikroan.

Bihotz Barkatien Klubak Arrakalak poesia errezitaldia eskainiko du urtarrilaren 28an (larunbata) 22:00etan Markinako kulturgunean.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: