Literatur Emailuak
208 zenbakia: 2006ko urtarrilaren 12an
Susa literatura argitaletxea 

Raymond Queneauren Estilo ariketak

Literaturan toki berezia irabazia dauka Raymond Queneau idazleak, eta toki benetan bitxia Exercices de style bere liburuak. «Zergatik sortzen du halako zalaparta Exercices de style itzultzeak? Hain zuzen ere, itzulgarria ote den eztabaidan jarri izan delako» diosku Xabier Olarrak. Itzulgarria da, bai noski, eta euskaraz ere badugu, Olarrak berak euskaratua eta Igela argitaletxeak kaleratua. Liburuaren aurkezpena dela-eta, testua hurbilarazi nahi izan dugu eta hemen dauzkazue hala Xabier Olarrak liburuaz idatzitakoak nola liburua osatzen duten 100 ariketetarik batzuk.

Arrese Beitiaren mendeurrena

Urtarrilaren 16an 100 urte beteko dira Felipe Arrese Beitia hil zela jaioterrian bertan, Otxandion. Klasikoen Gordailuan aurrez bazen haren Ama euskeriaren liburu kantaria (1900), argitaratu zuen lehen bilduma mardula. Oraingoan, Asti-orduetako bertsozko lanak (1902), eta Aldizkarietan argitaratuak eta beste ere eskura dauzkazu eta, horrenbestez, Arrese Beitiaren hitz neurtuzko lan guztiak sarean dira: 400etik gora olerki eta bertso sail, 30.000 bertso lerro inguru. Zalantzarik gabe, euskal literaturak ezagutu duen poetarik jorienetakoa.


Efemerideak

1835 urtarrilak 12:  Juan Frantzisko Petrirena Xenpelar jaio zen Errenterian.

1898 urtarrilak 12:
Antonio Maria Labaien jaio zen Tolosan.

1785 urtarrilak 13:  Franzisko Xabier Munibe Peñafloridako kondea hil zen Bergaran.

1948 urtarrilak 13:
Mario Onaindia jaio zen Lekeition.

2005 urtarrilak 13: 
Sorne Unzueta Utarsus hil zen Urdulizen.

1920 urtarrilak 14: Domingo Agirre hil zen Zumaian.

1931 urtarrilak 15: Roger Idiart jaio zen Azkainen.

1949 urtarrilak 15: Kepa Ormaetxea hil zen Villa del Mar, Txilen.

1906 urtarrilak 16: Felipe Arrese Beitia hil zen Otxandion.

1916 urtarrilak 16:
Juan Bautista Bilbao Batxi hil zen itsasoan, mina batek jota.

1862 urtarrilak 17:  Pierre Topet Etxahun hil zen Barkoxen.

1915 urtarrilak 17: 
Antonio Valverde Ayalde jaio zen Errenterian.

1917 urtarrilak 17:
Bixente Barandiaran jaio zen Itsasondon.

1919 urtarrilak 18: Salbatore Mitxelena jaio zen Zarautzen.

1968 urtarrilak 18:
Pierre Duhour hil zen Hazparnen.


Literatur egunak Ataunen

Torto Ataungo gazte asanbladak literaturaren inguruko ekitaldi sorta antolatu du urtarrilaren 12tik  (osteguna), urtarrilaren 26ra (osteguna) bitarte.  Harkaitz Canok Arraroa da idazten ez duena hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 12an (osteguna) 20:30etan Oargi elkartean. Juan Luis Zabalak Galdu arte liburuaren inguruko hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 13an (ostirala) 20:30etan. Goierriko kastak poesia irakurraldia eskainiko du urtarrilaren 20an (ostirala) 22:00etan Aiako Aitzarri elkartean. Bertan herriko idazle gazteek ere testuak irakurtzen parte hartuko dute. Jon Maia urtarrilaren 25ean (asteazkena) 20:30etan Riomundo liburuari buruz arituko da eta azkenik urtarrilaren 26an (osteguna) 20:30etan Uxue Apaolaza Umeek gezurra esaten dutenetik liburuari buruz arituko da.

Agenda

Raymond Queneauren Estilo-ariketak liburua aurkeztuko du Xabier Olarrak urtarrilaren 12an (19:30etan) Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Irakurketa izango da Mireia Gabilondo eta Ramon Agirre aktoreekin. Argitaldaria: Igela.

Sorgintxuloko lagunek Ametsen baratza liburuan oinarritutako errezitaldia eskainiko dute urtarrilaren 13an (ostirala) 20:00etan Larrabetzuko gaztetxean.

Koldo Izagirrek Sua nahi, Mr. Churchill? liburuari buruz berba egingo du urtarrilaren 25ean (asteazkena) 20:00etan Santutxuko AEKn.

C. K. Chesterton egilearen Ostegun izan zen gizona liburuari buruz arituko dira urtarrilaren 26an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurle Klubean.

Paddy Rekalderen Bilbo dub kronikak poema liburuan oinarritutako irakurraldi musikatua izango da urtarilaren 27an (ostirala) 22:00etan Durangoko Plateruena kafe antzokian. Bilbo dub jukebox ekitaldian Ander Garaizabal izango da dj lanetan, Peru Magdalena eta Gotzon Garaizabal margoetan, eta Paddy Rekalde mikroan.

Gotzon Barandiaranek Arrakalak poesia errezitaldia eskainiko du urtarrilaren 28an (larunbata) 22:00etan Markinako kulturgunean.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: