Literatur Emailuak
207 zenbakia: 2006ko urtarrilaren 5an
Susa literatura argitaletxea 

Joan Mari Irigoienen poemak 

Bere eleberrietako istorioek eta batez ere estiloak iradokitzen duten sentiberatasuna osotasunean ageri da Joan Mari Irigoienen poemetan. 2002an kaleratu zuen Letra txikiaz bada ere (Elkar), etenik izan ez duen poemagintza baten azken emaitza zena: Hutsetik esperantzara (GAK, 1975), Denborak ez zuen nora (Elkar, 1989), Hautsa eta maitemina (Elkar, 1998). Irakurgai jarri dugu Joan Mari Irigoienen XX. Mendeko Poesia Kaiera

Urte berri zaharrak berri

Zaharrak berri, edo zaharrak zahar. Berri zahar, Klasikoen Gordailuak urte berria libururik zaharrenetarikoekin ospatzeko aukera ematen dizu. Oraingoan XVII. mendeko bost liburu erreferentziazko dituzu eskuragarri: Etxeberri Ziburukoaren Manual debozionezkoa, Argaiñaratzen Deboten brebiarioa, Gazteluzarren Egia katholikak, Haranbururen Debozino eskuarra, eta Harizmendiren Ama birjinaren ofizioa. Horiez gain, kronologikoki hain zaharrak izan gabe ere, antzinako euskal ondarearen beste erakusgarri bi: Baraziarten Meditazione tipiak eta Intxausperen Maria birjinaren hilabetia.


Efemerideak

1894 urtarrilak 5: Manuel Antonio Anti hil zen Leitzan. 

1950 urtarrilak 5: Rosario Artola hil zen Donostian.

1983 urtarrilak 6: Juan Inazio Goikoetxea Gaztelu hil zen Donostian.

1782 urtarrilak 7: Martin Larralde Bordaxuri jaio zen Hazparnen.

1782 urtarrilak 7: Juan Etxamendi Bordel jaio zen Luzaiden.

1888 urtarrilak 8: Julene Azpeitia jaio zen Zumaian.

2001 urtarrilak 8: Mariano Izeta hil zen Elizondon.

1866 urtarrilak 9: Frantzisko Lopez Alen jaio zen Donostian.

1919 urtarrilak 9: Antonio Arruti hil zen Tolosan.

1927 urtarrilak 9: Ramon Illarramendi hil zen Errenterian.

1935 urtarrilak 9: Jean Etxepare Bidegorri hil zen Kanbon.

1886 urtarrilak 10: Jose Gontzalo Zulaika Aita Donostia jaio zen Donostian.

1890 urtarrilak 10: Klaudio Otaegi hil zen Hondarribian.

1905 urtarrilak 11: Iñaki Goenaga jaio zen Azpeitian.

1919 urtarrilak 11: Pedro Berrondo jaio zen Oiartzunen.

1988 urtarrilak 11: Piarres Larzabal hil zen Sokoan.


Agenda
 

FTI-Antzerkiola Imaginarioak Jon Gerediagaren Fitola balba karpuki tui poesia liburuan oinarritutako poesia emanaldi antzeztua egingo du urtarrilaren  5ean (osteguna) 20:00etan Lemoako gaztetxean.

Mikel Ayllonek Gerezi gorrien garaia kronika liburuari buruzko hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 6an (ostirala) 20:00etan Larrabetzuko gaztetxean.

Raymond Queneauren Estilo-ariketak liburua aurkeztuko du Xabier Olarrak urtarrilaren 12an (19:30etan) Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Argitaldaria: Igela. Irakurketa izango da Mireia Gabilondo eta Ramon Agirre aktoreekin.




Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: