Literatur Emailuak
206 zenbakia: 2005eko abenduaren 29an
Susa literatura argitaletxea 

Arantxa Urretabizkaiaren poemak 

XX. mendeko literaturan erreferentzia, Arantxa Urretabizkaiaren poemek leiho berri bat zabaldu zuten euskal letren panoraman, bakarka poesia liburu bakarra plazaratu bazuen ere: Maitasunaren magalean (GAK, 1982). Ordurako Zergatik panpox (Hordago, 1979) kaleratua, bere jardunak segida izan du narratibaren arloan. Bere poemen bilduma bat dakar XX. mendeko Poesia Kaierak, hemen osorik eskaintzen dizueguna.


Efemerideak

2005 abenduak 27: Lourdes Iriondo hil zen Donostian.

1703 abenduak 29: Agustin Kardaberaz jaio zen Hernanin.

1889 abenduak 29:
Jose Agerre Gurbindo jaio zen Iruñean.

1995 abenduak 29:
Jean Baptiste Lertxundi Gabriel Lertxundi hil zen Ahurtin.

1922 abenduak 30:
  Nikolas Alzola Bitaño jaio zen Izurtzan.

1902 urtarrilak 1:
Manuel Ziarsolo Abeletxe jaio zen Bilbon.

1936 urtarrilak 1:
Imanol Elias jaio zen Azpeitian.

1664 urtarrilak 2:
Pierre Urte jaio zen Donibane Lohizunen.

1891 urtarrilak 2:
Jean Baptiste Elizanburu hil zen Saran.

2000 urtarrilak 2:
Salbador Zapirain Ataño hil zen Hondarribian.

1810 urtarrilak 3:
Anton Abbadia jaio zen Dublinen.

1845 urtarrilak 3:
Antero Apaolaza jaio zen Urretxun.

1867 urtarrilak 3:
Juan Kruz Zapirain jaio zen Errenterian.

1895 urtarrilak 3:
Mixel Elizanburu hil zen Hazparnen.

1926 urtarrilak 3:
Emile Larre jaio zen Baigorrin.

1740 urtarrilak 4:
Jose Ignazio Gerriko jaio zen Seguran.

1864 urtarrilak 4:
Pepe Artola jaio zen Donostian.

1920 urtarrilak 4:
Jean Diharce Xabier Iratzeder jaio zen Donibane Lohizunen.


Agenda
 

Ander Lipus eta FTI-Antzerkiola Imaginarioak Fitola balba karpuki tui poesia emanaldi antzeztua egingo dute abenduaren 30ean (ostirala) 22:00etan Larrabetzuko gaztetxean.

Juanma Sarasolak Ametsek ez dute kartzelarik poesia liburua aurkeztuko du urtarrilaren 4an (asteazkena) 11:00etann Hondarribiako Zuloaga etxean. Argitaldaria: Maiatz. 

 




Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: