Literatur Emailuak
205 zenbakia: 2005eko abenduaren 22an
Susa literatura argitaletxea 

 Joxe Austin Arrietaren poemak 

Narratibaren alorrean ezagutu genuen Joxe Austin Arrieta, Bidaia / Termitosti (Ustela, 1978) eta Abuztuaren 15eko bazkalondoa (GAK, 1979), baina 80ko hamarkadan poesia bereziki landu zuen: Arrotzarena neurtitz neurgabeak (GAK, 1983), Bertso-paper printzatuak (Elkar, 1986), Mintzoen mintzak (Elkar, 1989). Hizkuntzaren lanketa, erritmo eta neurrien jokoa, Susa argitaletxeak XX. Mendeko Poesia Kaierak bilduman kaleratu zuen Joxe Austin Arrietaren poemen antologia.

Urtea klasikoen artean amaitzeko

Ohikoegiak ditugun gai idorretatik urrunduz, eta adin guztietako irakurleak gogoan harturik, Klasikoen Gordailuak literatur lan goxo zenbait eskaintzen bukatu nahi du aurtengo jarduna. Eta neguko arrats elurtsu luzez hornituta datorkigun urte amaierari aurre egiteko, zer egokiago eta dibertigarriago gaztetxoentzat Nemesio Etxanizen Arraldea ipui zarra (1923), Bitor Garitaonandiaren Ipuin laburrak (1922) edota Otxoluaren Bertolda eta Bertoldin ospetsua (1932) sutondoan irakurtzea baino? Eta klasikozale adinekoontzat, zer gogoangarriago Jean Martin Hiribarrenen Montebideoko berriak (1853) baino? Zer literarioago, zer barnekoiago Xabier Lizardiren Euskera andiki soiñekoz artikulu-bilduma (1922-1933) baino?


Efemerideak

1907 abenduak 22: Paben Loidi jaio zen Añorgan.

1882 abenduak 24: Gregorio Mujika jaio zen Ormaiztegin.

1914 abenduak 24: Imanol Berriatua jaio zen Elantxoben.

1956 abenduak 24: Bonifazio Etxegarai hil zen Durangon.

1982 abenduak 24: Juan Iruretagoiena hil zen Zarautzen.

1690 abenduak 25: Manuel Larramendi jaio zen Andoainen.

1915 abenduak 26: Sebastian Salaberria jaio zen Oiartzunen.

1860 abenduak 27: Juan Carlos Guerra jaio zen Donostian.

1917 abenduak 27: Luis Egia jaio zen Donostian.

2002 abenduak 27: Pedro Berrondo hil zen Donostian.

1965 abenduak 28: Salbatore Mitxelena hil zen Chaux de Fondx, Suitzan.

1972 abenduak 28: Jon Mirande hil zen Parisen.


Agenda
 

Ander Lipus eta FTI-Antzerkiola Imaginarioak Fitola balba karpuki tui poesia emanaldi antzeztua egingo dute abenduaren 30ean (ostirala) 20:00etan Larrabetzuko gaztetxean.

Juanma Sarasolak Ametsek ez dute kartzelarik poesia liburua aurkeztuko du urtarrilaren 4an (asteazkena) 11:00etann Hondarribiako Zuloaga etxean. Argitaldaria: Maiatz. 

 




Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: