Literatur Emailuak
204 zenbakia: 2005eko abenduaren 15ean
Susa literatura argitaletxea 

Friedrich Dürrenmatt euskaraz 

1990eko abenduaren 14an, orain 15 urte, hil zen Friedrich Dürrenmatt idazle alemana. Suitzan 1921ean jaioa, bere antzerki-lanek egin dute ezagun, eta izaera existentzialistako bere polizi-eleberriek. Justizia, errua, heriotza, behin eta berriro bere lanetan ageri diren gaiak dira. Euskarara Antonio M. Labaienek ekarri zuen lehenbiziko, 1963an, Egan aldizkarian argitaratu zuen Gizona eta Kidea antzezlan laburrarekin. 1992an Ereinek argitaratu zuen, Bartleby bilduman, Matxura narrazioa, Xabier Mendigurenek euskaratua, Andres Urrutiaren hitzaurrea duena. 1999an, azkenik, Labayru institutuak euskaratu zuen Hizketaldia gauez antzezlan laburra Zubizabal aldizkarirako. Osorik irakur ditzakezu.

Amaia Lasaren poemak 

Sentsibilidade berria ekarri zuen Amaia Lasaren poemagintzak 60etako urte haietan. Poesia sozialaren eta bestelako ereduen erdian, argi propioa piztu zuten ahots haren emakumezkotasunak, eta era berean izaera lirikoak. Poema bilduma, Hitz nahastuak eta Paradisuetan poemarioak argitaratu zituen 70eko hamarkadan, eta Susa argitaletxeak XX. Mendeko Poesia Kaierak bilduman kaleratu zuen haren lanen antologia bat. Hementxe duzu osorik.


Efemerideak

1927 abenduak 16: Manuel Lasarte jaio zen

1979 abenduak 16: Manuel Sota hil zen Bilbon.

1996 abenduak 16:
Alfontso Irigoien hil zen Bilbon.

1934 abenduak 17: Xipri Arbelbide jaio zen Heletan.

1884 abenduak 19:
Juan Bautista Gesalaga Zaldubi jaio zen Zarautzen.

1896 abenduak 19:
Jose Inazio Arana hil zen Oñan.

1899 abenduak 19:
Nemesio Etxaniz jaio zen Azkoitian.

1906 abenduak 19:
Txomin Jakakortajarena jaio zen Berastegin.

1943 abenduak 20: Enrike Zubiri Manezaundi hil zen Iruñean.

1768 abenduak 21: Frai Bartolome de Santa Teresa jaio zen Etxebarrin.

1908 abenduak 21:
Antero Apaolaza hil zen Antzuolan.




Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: