Literatur Emailuak
203 zenbakia: 2005eko abenduaren 8an
Susa literatura argitaletxea 

Juan Mari Lekuonaren heriotza

2005eko abenduaren 5ean hil zen, 78 urte zituela, Juan Mari Lekuona. Poeta handia, literaturaren ikertzailea, literatur kritikaria, 200. Literatur Emailuan jarri genuen osorik Juan Mari Lekuonaren Poesia Kaiera. Bere ibilbide poetikoaren adierazle bezala balio dezake antologia hura gogora ekartzea.

Eta handik gutxira gaur

Ahots indartsuz plazaratu zen 2004ko udaberrian Eider Rodriguez. Eta handik gutxira gaur ipuin bildumarekin erakutsi zigun gure historiari, gure egunerokoari, bere barrenari leiho bat irekitzeko eta literatura bihurtzeko gaitasuna bazuela Rodriguezek, eta estilo ederrez egin ere. Osorik aurkezten dizuegu bere narrazio liburua.

Zortzi liburu gehiago Klasikoen Gordailuan

Klasikoen Gordailuak zortzi izenburu berrirekin aberastu nahi du gaurkoan bere erakusmahaia, zortziak, agerian da, gure literatur tradizioaren erakusgarri nabarmenak: Pedro Astarloaren  Urteko domeka gustijetarako berbaldiak (1818), Jose Kruz Etxeberriaren Ongi bizitzeko (1824), Jean Pierre Duvoisinen Liburu ederra (1856),  Jose Ignazio Aranaren  San Ignazio Loiolakoaren bizitza laburtua (1872), Andres Iturzaetaren Asteteren ikasbide kristinaukorraren azalduera laburrak (1899), Kandido Basaberen Andra-Mariaren ezkutua (1914), Federiko Belaustegigoitiaren Andoni Deunaren bizitza (1919) eta Polikarpo Iraizozen Yesu Kristo gure Yaunaren bizia(1934).


Efemerideak

1869 abenduak 8:  Juan Frantzisko Petrirena Xenpelar hil zen Errenterian.

1925 abenduak 8: Juan Manuel Lertxundi hil zen Tolosan.

1879 abenduak 9: Pedro Prudenzio Hualde Maio hil zen Bidankotzen.

1911 abenduak 9:  Jose Basterretxea Oskillaso jaio zen Madrilen.

1907 abenduak 10:
Gratien Adema Zaldubi hil zen Baionan.

1838 abenduak 11:
Damaso Legaz jaio zen Arizkunen.

1912 abenduak 11:
Martin Gilbeau hil zen Donibane Lohizunen.

1912 abenduak 11:
Sabin Muniategi jaio zen Gautegiz Arteagan.

1942 abenduak 12:
Kepa Enbeita Urretxindorra hil zen Muxikan.

1842 abenduak 13: Jose Manuel Etxeita jaio zen Mundakan.

1897 abenduak 13:
Joannes Oxalde hil zen Bidarrain.

1909 abenduak 13:
Estanislao Urruzola Uxola jaio zen Tolosan.

1949 abenduak 13:
Emiliano Mujika hil zen Tolosan.

Idazleak Susako postuan

Durangoko azokan idazleak eta bere irakurleak batzeko parada aproposa izaten da. Urtero bezala, aurten ere Susako standean egongo dira liburu berria kaleratu duten idazleak. Harkaitz Cano Neguko Zirkua liburuarekin izango da abenduaren 8an (osteguna) , Hasier Etxeberria  Mutuaren hitzak liburuaren egilea abenduaren 9an  (ostirala) eta abenduak 10 (larunbata) egongo da eta Lutxo Egiak Ezker hanka falta zuen abenduaren 9 (ostirala) , 10 (larunbata), eta 11n (igandea) egingo du txanda Susa literatura argitaletxearen postuan.




Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: