Literatur Emailuak
202 zenbakia: 2005eko abenduaren 1ean
Susa literatura argitaletxea 

 Irigarayren poemak   

Kutxarekin 1978an kaleratu zuen Jose Angel Irigarayk Kondairaren ihauterian poema liburua, eta haize freskoa ekarrin zion poesigintzari. Ahozko tradizioa, kantua, historia eta era berean molde berriak nahasten zituen poesia sujerente batean. Bizi minaren olerkia, Urdinkara eta orain gutxiko Joan-jinaren labirintoan liburuek sendotu egin du bide hori. Susa argitaletxearen XX. mendeko poesia bilduman argitaratu zuen Kaiera, eta hementxe dakarkizugu osorik.

Efemerideak

1904 abenduak 1: Telesforo Monzon jaio zen Bergaran.

1989 abenduak 1: Patxi Etxeberria hil zen Loiolan.

2000 abenduak 2: Luis Villasante hil zen Arantzazun.

1891 abenduak 4: Kepa Ormaetxea jaio zen Etxanon.

1748 abenduak 5: Pedro Antonio Añibarro jaio zen Ugaon.

1842 abenduak 5: Martin Lapeire jaio zen Azkainen.

1745 abenduak 6: Juan Antonio Mogel jaio zen Eibar.

1888 abenduak 6: Nikolas Ormaetxea Orixe jaio zen Orexan.

1953 abenduak 6: Andolin Eguzkitza jaio zen Santurtzin.

1888 abenduak 7: Joseba Altuna jaio zen Bilbon.

1888 abenduak 7: Juan Martin Pertika jaio zen Gernikan.

40.  Euskal liburu eta disko azoka Durangon

Abenduarekin, Euskal liburu eta disko azoka dugu Durangon. Nobedadeak, liburu berriak eta argitaletxe guztien feria da Durangokoa. Susak aurten Harkaitz Canoren Neguko Zirkua, Hasier Etxeberriaren  Mutuaren hitzak, Lutxo Egiaren Ezker hanka falta zuen eta Koldo Izagirreren Sua nahi, Mr. Churchil?
Azoka honetako sarrera hitzaldia Joan Mari Torrealdai idazleak egingo du Zentsura frankistaren irakurketa gaurkotua izenburupean, Zentsuraren aurtengo gaia izango baita azokan.  Torrealdarien Artaziak, euskal liburuak eta Francoren zentsura liburua osorik dago sarean irakurgai. 

Agenda

Bernardo Atxagak Lekuak liburua aurkeztuko du abenduaren 1ean (osteguna) 12:00etan Donostiako KM kulturunean. Arratsaldez, iluntzeko 19:30etan Iruñeko Maisonnave hotelean egingo dute jendaurreko aurkezpena. Argitaldaria: Pamiela.

Mikel Ayllonek eta Paul Asensiok Gerezi gorrien garaia kronika liburua aurkeztuko dute abenduaren 1ean (osteguna) 19:00etan Bilboko Kalderapeko kulturgunean. Argitaldaria: Txalaparta.

Bihotz Bakartien Klubak Ez zuten poeta fusilatu. Lauaxetaren azken egunak emanaldia eskainiko du abenduaren 2an (osteguna) 20:00etan Mungiako Mugire txokoan.

Hainbat idazlek idatzitako Adiskide maitea liburua aurkeztuko dute abenduaren 2an (ostirala) 10:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Bertan izango dira: Harkaitz Cano, Lutxo Egia, Lander Garro, Arantxa Iturbe, Anjel Lertxundi, Itziar Madina, Xabier Mendiguren, Pablo Sastre eta Iban Zaldua. Argitaldaria: Txalaparta.

Utriusquae Vasconiae argitaletxeak zenbait liburu aurkeztuko ditu abenduaren 2an (ostirala) 12:00etan Donostiako KM kulturunean. Belaunaldi literarioak auzitan -Ur Apalategi-, Baloreak Euskal Herrian eta beste gizarteetan -Txomin Peillen-, Autoitzulpengintza -Manu Lopez Gaseni-, Animalia disekatuak -Iban Zaldua-, Joseba Sarrionandiaren ipuingintza -Jon Kortazar-, Sentitu -Pello Jauregi-, eta Euskal idazleen belaunaldiaz -Asier Huegun-. Liburu sorta honen aurkezlea Paulo Iztueta izango da.

Jon Maiak Riomundo liburua aurkeztuko du abenduaren 5ean (astelehena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Aurkezleak: Andoni Egaña eta Diego Paredes. Argitaldaria: Txalaparta.

Joan Mari Torrealdaik Zentsura frankistaren irakurketa gaurkotua sarrera hitzaldia eskainiko du abenduaren 7an (asteazkena) 19:00 Durangoko Azokako aretoan.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: