Literatur Emailuak
201 zenbakia: 2005eko azaroaren 24an
Susa literatura argitaletxea 

 Mikel Lasaren poemak   

1961ean Egan aldizkarian lehen poemak argitaratua, 1967an kaleratutako lehen   poema liburuak, Tamariza eta pikondoa izenekoak, baieztatu egin zuen kolore bereziko poesia zela Mikel Lasarena. Eta jarraitu du, kopuruz handi ez bada ere, sentsibilidade aparteko poesia lantzen. Egin dituen itzulpenei ere —Schwob, Sartre, Strindberg eta, batez ere, Rimbaud— badarien sentsibilitatea. Bere partikulartasunean, erreferentzia da Mikel Lasarena XX. mendeko poesigintzan, eta halaxe irakur daiteke Susak plazaratu zuen Poesia Kaieran. Hona hemen.

Zazpi liburu berri Klasikoen Gordailuan

Klasikoen Gordailuak oraingoan sareratu duen liburu sortan Estebe Materre lehen idazle euskaldun berriak Saran ikasitako mintzaira txukunean eskainitako Dotrina kristiana (1623) datorkigu lehendabizi. Voltoire-n Dialogoak (1620), eguneroko gai premiatsuenen (eta, behingoz, ez erlijiosoen) inguruko elkarrizketak jasotzen dituena (Zer ari zara konpai, lo egiten duzu ala geldirik zaude?) dator ondoren. XVII. mendeko uholde ipartarraren azken zitu gisa, Arnauld François Maitie-ren Otoitzak (1676: 1874).

Horiekin batera, beste lau idazlan interesgarri ere agertu ditu Gordailuak: Martin Duhalderen Meditazioneak (1809), B. Joanategiren Sainduen Bizitzea (1890), Charles Bordesek Üskal Noelen Lilia (1897) liburuxka bildutako zubererazko abestiak,  eta Joanes Haranederren Gudu izpirituala (1750: 1827), azken hau Scupoliren obra ospetsuaren itzulpena.

Efemerideak

1870 azaroak 24: Juan Manuel Lertxundi jaio zen Tolosan.

1911 azaroak 24:
Jon Oñatibia jaio zen Oiartzunen.

1903 azaroak 25:
Sabino Arana Goiri hil zen Sukarrietan.

1866 azaroak 26:
Jean Martin Hiribarren hil zen Baionan.

1900 azaroak 27: Sorne Unzueta Utarsus jaio zen Bilbon. Bere poemak, irakurgai dituzu basquepoetry.eus euskal poesiaren atarian.

1913 azaroak 27:
Inazio Eizmendi Basarri jaio zen Errezilen.

1875 azaroak 28: Juan Bautista Eguzkitza jaio zen Lemoan.

1983 azaroak 28:
Aingeru Irigaray Apat-Etxebarne hil zen Donostian.

1767 azaroak 29: Juan Ignazio Iztueta jaio zen Zaldibian.

1947 azaroak 29:
  Ramon Intzagarai Elurmendi hil zen Donostian.

1881 azaroak 30: Andres Amonarriz jaio zen Tolosan.

Agenda

Graham Greene idazlearen Giza faktorea liburua izango dute hizpide azaroaren 24an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurle klubean.

Arrakalak ikuskizuna eskainiko du Bihotz Bakartien Klubak azaroaren 24an (osteguna) 21:00etan Durangoko Plateruena kafe antzokian.

Aingeru Epaltzak Lasto sua ipuin liburua aurkeztuko du azaroaren 24an (osteguna) 12:00etan Iruñeko Auzolan liburudendan. Argitaldaria: Alberdania.

Jon Arretxek Kleopatra aurkeztuko du azaroaren 25ean  (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar liburudendan.

Uxue Apaolazak Umeek gezurra esaten dutenetik eta Eduardo Mataukok Roberte Walser egilearen Jakon von Gunten aurkeztuko dituzte azaroaren 25ean (ostirala) 12:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Aurkezle: Ibon Egaña. Argitaldaria: Erein.

Castillo Suarez eta Kirmen Uribe Poetika&Poemak liburuaren gaineko literatur solasaldian izango dira azoaroaren 28an (astelehena) 19:30etan Donostiako Udal Liburutegiko ekitaldi aretoan. Gidaria: Harkaitz Cano.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: