Literatur Emailuak
200 zenbakia: 2005eko azaroaren 17an
Susa literatura argitaletxea 

Koldo Izagirreren narrazio berriak   

Koldo Izagirreren Sua nahi, Mr. Churchill? liburu berria argitaratuko du Susak Durangoko Azokaren bezperan. Hamazazpi ipuin, errealismo poetikoan kontatuak. Portua dute geografia, eta protagonistak: garabilariak, argizainak, estekariak, zamaketariak, pilotuak, arrantzaleak. Sua nahi, Mr. Churchill? inprimatzen hasi aurretik, liburuko lehen bi ipuinak eskaintzen dizkizugu aurrerapen gisa 200. Literatur Emailu honetan. Hemen ontziratu zen Lafayette du izenburua lehenak, eta Idazlea bigarrenak.

Juan Mari Lekuonaren poemak

XX. mendeko euskal literaturako ahots berezi eta indartsua da Juan Mari Lekuonarena. 1966ko Mindura gaur eta 1973ko Muga beroak liburuek bide pertsonala jorratzen zihoan poeta erakutsi ziguten. Bide propio hori unibertso poetiko baten eraikitzea bihurtu zen Ilargiaren eskolan (Erein, 1983) eta Mimodramak eta ikonoak (Erein, 1990) poemarioekin. Lekuonaren poemekin osatutako XX. Mendeko Poesia Kaierak bildumako koadernoa osorik dakarkizuegu.

Efemerideak

1881 azaroak 17: Jose Ramon Astibia jaio zen Errenterian.

1902 azaroak 17:
Damaso Legaz hil zen Iruñean.

1932 azaroak 17: Txomin Peillen jaio zen Parisen.

1761 azaroak 18: Agustin Basterretxea hil zen Lekeition; jaio, 1700ko azaroaren 22 jaio zen Izpazterren.

1611 azaroak 19:
Rafael Mikoleta jaio zen Bilbon.

1909 azaroak 19:
Mariano Estornes Lasa jaio zen Izaban.

1913 azaroak 19:
Rodolfo Bozas jaio zen Donostian.

1921 azaroak 19:
Piarres Xarriton Xabier Gasteiz jaio zen Hazparnen.

1963 azaroak 19:
Katalina Eleizegi hil zen Lizarran.

1891 azaroak 20: Augustin Anabitarte jaio zen Donostian.

1986 azaroak 20:
Balendin Enbeita hil zen Muxikan.

1878 azaroak 21:  Ramon Intzagarai Elurmendi jaio zen Donostian.

1993 azaroak 21: Andoni Urrestarazu Umandi hil zen Gasteizen.

1915 azaroak 22:
Andre Ospital jaio zen Alduden.

1883 azaroak 23: Jon Kurutz Ibargutxi jaio zen Ubidean.

1929 azaroak 23:
Robustiano Ortuzar hil zen Bermeon.

1932 azaroak 23:
Begoña Bilbao jaio zen Bermeon.

1971 azaroak 23:
Klaudio Sagarzazu Satarka hil zen Hondarribian.

Agenda

Xabier Mendiguren Elizegik Euskal literatura esportagarria da? hitzaldia egingo du azaroaren 17an (osteguna) 19:30etan Altsasuko Iortia kultur gunean. Antolatzailea: Kima euskara taldea.

Unai Elorriaga
k Vredaman nobela aurkeztuko du azaroaren 18an (ostirala) 12:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Argitaldaria: Elkar.

Xabier Mendiguren Elizegik Egunen harian liburua aurkeztuko du azaroaren 18an (ostirala) gauez, Eibarko Bomba soziedadean. Eibarnauten afaria. Argitaldaria: Elea.

Fito Rodriguez
ek Jeu de Paume liburua aurkeztuko du azaroaren 23an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Aurkezlea: Koldo Almandoz. Argitaldaria: Txalaparta.

Sorgintxulo gaztetxekoek Ametsen Baratza egile ezberdinen lanekin osatutako liburua aurkeztuko dute azaroaren 23an (asteazkena) 11:00 Santutxuko Karmelo plazan. Argitaldaria: Elea.

Graham Greene idazlearen Giza faktorea liburua izango dute hizpide azaroaren 24an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurle klubean.

Arrakalak ikuskizuna eskainiko du Bihotz Bakartien Klubak azaroaren 24an (osteguna) 21:00etan Durangoko Plateruena kafe antzokian.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: