Literatur Emailuak
198 zenbakia: 2005eko azaroaren 3an
Susa literatura argitaletxea 

Lutxo Egiaren bigarren nobela

Lutxo Egiak datorren astean aurkeztuko du bere bigarren nobela: Ezker hanka falta zuen. Aurrerapen gisa eskaintzen dizugu liburuaren hastapena. Hiru neska-mutilek Iñaki Gerenaren bitartez ezagutu zituzten taberna, portu eta ontziolak: Bizkaiko Ezkerraldeko industriaren arrakalatze sasoia. Gerenak Sestaoko River futbol taldearen kronikak idazten zituen, eta ezker hanka falta zuen.

Joseba Sarrionandiaren Gartzelako poemak  

Izuen gordelekuetan barrena (BAK, 1981) eta Marinel zaharrak (Elkar, 1987) poemarioen ondoren, 1991n Susa argitaletxearekin kaleratutako Gartzelako poemak liburuan beste jauzi bat eman zuen Sarrionandiak. Izenburuak berak adierazten digunez, espetxean egindako poemak dira, baina ez espetxekoak soilik, borrokakoak, bizitzakoak, sorterrikoak... Hementxe daukazu osorik.

 Mintzategi handi eta zabal baten aldeko poemak   

Presoen aldeko poesia irakurraldia burutu zen iragan urriaren 28an Donostiako Lugaritz kultur etxean. Bertan bildutako kulturgileek, azken urteetan espetxean sortutako testuak irakurri zituzten jendaurrean. Hona batu ditugu ekitaldiko testu guztiak, irakurri ziren ordenean emanak.


Efemerideak

1967 azaroak 2: Andima Ibinagabeitia hil zen Caracasen, Venezuelan. 

1912 azaroak 3: Balentin Aurre-Apraiz jaio zen Gernikan.

1914 azaroak 3: Augustin Zubikarai jaio zen Ondarroan.

1915 azaroak 4:
Jean Hiriart Urruti hil zen Hazparnen.

1925 azaroak 4:
Karmelo Etxegarai hil zen Gernikan.

1999 azaroak 4:
Inazio Eizmendi Basarri hil zen Zarautzen.

1940 azaroak 5: Imanol Irigoien jaio zen Altzan.

1692 azaroak 7:
Nikolas Zubia hil zen Durangon.

1710 azaroak 7:
Joseph Mikelestorena jaio zen Lesakan.

1906 azaroak 7:
Juan Benanzio Arakistain hil zen Tolosan.

1924 azaroak 7:
Patrizio Antonio Orkaiztegi hil zen Tolosan.

1976 azaroak 7:
Fernando Aire Xalbador hil zen Urepelen.

1990 azaroak 7:
Justo Mokoroa hil zen Bilbon.

1815 azaroak 8:
Emmanuel Intxauspe jaio zen Atharratzen.

1879 azaroak 8:
Sebero Altube jaio zen Arrasaten.

1906 azaroak 8:
Klaudio Gallastegi jaio zen Elorrion.

1826 azaroak 9:
Andre Baraziart hil zen Ustaritzen.

1838 azaroak 9:
Andres Iturzaeta jaio zen Otxandion.

1951 azaroak 9:
Resurreccion Maria Azkue hil zen Bilbon.

Agenda

Juan Kruz Igerabidek Hauts bihurtu zineten nobela aurkeztuko du azaroaren 3an  (osteguna) 12:00etan Donostiako KMn. Argitaldaria: Alberdania.

Joxemiel Bidadorrek Nafarroako literatura ofizialetik ezabatuak: bost mendeko idazle euskaldunak hitzaldia eskainiko du azaroaren 3an (osteguna) 19:30etan Altsasuko Iortia kulturgunean. Antolatzaile. Kima euskara elkartea.

Gotzon Barandiaranek Arrakalak poesia errezitaldia eskainiko du azaroaren 5ean  (larunbata) 23:00etan Zarauzko Arrano elkartean.

Edu Zelaietak Mugaldekoak: poemes i cançons de frontera errezitala egingo du azaroaren 8an  (asteartea) 20:00etan Lleidako Institut d'Estudis Catalans erakundearen egoitzan, Joan Coromines hizkuntzalari eta euskalariaren mendeurrenaren karietara. Laguntzaile izango ditugu Beñardo Goietxe eta Raul Garcia musikari lanetan eta Jordi Serra katalanezko itzulpenak irakurtzen.

Koldo Izagirrek Greenwicheko meridianoa ez da meridiano bakarra hitzaldia egingo du azaroaren 9an (asteazkena) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Lutxo Egiak Ezker hanka falta zuen nobela berria aurkeztuko du azaroaren 10ean (osteguna) 11:30etan Bilboko Likiniano kultur elkartean. Argitaldaria: Susa.

Edu Zelaietak Mugaldekoak errezitala egingo du azaroaren 10ean  (osteguna) 19:30etan Donostiako Campusean.

Harkaitz Canok Neguko Zirkua izango du hizpide azaroaren 10ean (osteguna) 19:30etan Larrabetzuko kultur etxean.

Pentsamendu eta Literaturari burzko I. jardunadldiak egingo dituzte azaroaren 14tik  (astelehena) 18ra (ostirala) bitarte Donostiako KM kulturunean. Thomas Hobbes, Zizeron eta Ernest Renan izango dituzte hizpide Unai Elorriagazk, Carlos Rojas eta Patxi Ezkiagak. Testuen irakurraldiak egingo dituzte berriz, Asier Sota, Nagore Aranburuk eta Egoitz Lasa aktoreek.

Karlos Linazasoro
k Denbora aleak poema liburua aurkeztuko du azaroaren 16an (asteazkena) 11:30etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Pamiela.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: