Literatur Emailuak
197 zenbakia: 2005eko urriaren 27an
Susa literatura argitaletxea 

Hasier Etxeberriaren nobela osorik 

"Damian Arruti krimena dagoen tokian da beti, edo... bera dagoen tokian egiten da krimena beti?" zalantza egin zuen Harkaitz Canok Hasier Etxeberriaren Mutuaren hitzak nobela berria aurkeztean. "Berdin dio, hori ez baita nobeletan garrantzitsua izaten, baizik eta horrek zer kontarazten duen eta nola egiten duen ihes eta ihes pertsonaiak, azken ihesaren amaierara iristea atzeratzeko, norberaren burua ispilu aurrean ikustea saihesteko". Asteazkenean bertan aurkeztutako Mutuaren hitzak sarean ere irakur dezakezu osorik.

Koplari klasikoak 

Oro har, baztertuxe dugu Klasikoen Gordailutik zinez eta minez idatzia ez den literatura. Euskal letretan ez da falta ahozko esparruaren eta idatzizkoaren arteko zubian dantzan dabilenik, besteak beste, kantatzeko bertsoak eta koplak ehuntzeaz gain, idatzi ere egin izan duelako delako autore mota horrek. Ildo horretan, eta noraino diren koplari huts eta noraino olerkigile ez jakin arren, Klasikoen Gordailuak Ipar Euskal Herriko otar horretatik jaso ditu oraingoan eta sarean eskaini kopla eta kantu eskutada zenbait. Jean Baptiste Elizanbururen (1828-1891) Koplak dira ospetsuenak, baina ez horregatik Otxalderenak (1814-1897), edota, hirugarren Jean Baptiste bat jartzearren, Larralderenak (1804-1870). Era berean, nork ez ditu oroitzen Piarres Ibarrarten (1838-1919) Koplak ("Nahi zaituzte aurtiki eta khendu bizia./ Bainan Eskualdunak zor du xutik atxikitzea..."), Beñat Mardorenak (XVIII-XIX) ("Ni deitzen nük Beñat Mardo Barkoxe Baxabilako") edota, izenburu berberarekin jarraitzeko, Jean Robinenak (1758-1821) ("Zer egin zare koplari zaharra, / Gure andderen xaxari suharra, / Zure antzearen eta donuaren/ Behar handi ginduke, hemen gaude eske,/ Hel bada arren"). Bestalde, eta kalitate-mailatik batere jaitsi gabe, kopuruz naroagoak dira Jose Mendiageren (1845-1937) eskutik iritsi zaizkigun Kantak eta baita Salvat Monhoren (1749-1821) Olerkiak ere.. 


Efemerideak

1785 urriak 27: Joseph Mikelestorena hil zen Lesakan.

1893 urriak 27:
Jose Garzia jaio zen Hernanin.

1957 urriak 28:
  Juan Bautista Gesalaga Zaldubi hil zen Zarautzen.

1867 urriak 29:
Frantzisko Apalategi jaio zen Donostian.

1836  urriak 30:
Klaudio Otaegi jaio zen Zegaman.

1877  urriak 30:
Jean Etxepare Bidegorri jaio zen Mar Chiquitan, Argentinan.

1895  urriak 30:
Klaudio Sagarzazu Satarka jaio zen Hondarribian.

1913  urriak 30:
Julian Alustiza jaio zen Gabiria.

1950  urriak 30:
Julio de Urquijo hil zen Donostian.

1931 urriak 31:
Jean Barbier hil zen Senperen.

1937 urriak 31:
Jean Etxepare Landerretxe jaio zen Jatsun.

1969 urriak 31:
Fidel Sarriegi hil zen Donostian.

1868 azaroak 1:
Etienne Decrept jaio zen Baionan.

1967 azaroak 2:
Andima Ibinagabeitia hil zen Caracasen, Venezuelan.

Agenda


Juan Luis Zabalaren Agur Euzkadi nobela hizpide hartuko dute urriaren 26an (asteazkena) 18:30etan Lazkaoko Gerriko Txokoan.

Harkaitz Canoren Belarraren ahoa liburua izango dute hizpide urriaren 26an (asteazkena) Gasteizko Irakurle klubean.

Angel Errok Gorputzeko humoreak  liburua aurkeztuko du urriaren 27an (osteguna) 12:30etan Donostiako KMn. Argitaldaria: Alberdania.

Haritz Gorrotxategiren Kearen truke liburuaren gaineko solasaldia egingo dute urriaren 26an (asteazkena) 20:00etan Txurdinagako AEK euskaltegian.

Presoen aldeko poesia irakurtaldia eskainiko dute zenbait kulturgilek urriaren 28an  (ostirala) 18:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.

Ekai Txapartegiren Desobedientziaz ibiltzen saiakera liburua aurkeztuko dute azaroaren 2an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Bilintx liburudendan. Aurkezleak: Jesus Mari Zalakain eta Jon Benito. Argitaldaria: Txalaparta.

Juan Kruz Igerabide
k Hauts bihurtu zineten nobela aurkeztuko du azaroaren 3an  (osteguna) 12:00etan Donostiako KMn. Argitaldaria: Alberdania.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: