Literatur Emailuak
194 zenbakia: 2005eko urriaren 6an
Susa literatura argitaletxea 

Mariaren mendea

1992koa  da Mariaren mendea narrazio liburua, baina ordurako bide luzea egina zuen Pablo Sastrek euskal literaturan. Mugarria kaleratu zuenetik (Elkar, 1982), narrazio eta eleberrien eremuan jarduna da, bere tokia egina, ordurako beste zortzi liburu plazaratua. Eta segitu du, idazle dela erakutsiz. Bi narraziok osatua, ofizioa ikasitako baten emaitza dugu Mariaren mendea (Susa, 1992), bi istorio indartsuz eta ongi idatzitakoz osatua. Osorik irakur dezakezu.


Efemerideak

1893 urriak 8:  Luis Gonzalez Bingen Aizkibel jaio zen Ubidean.

1928 urriak 8:
Bitoriano Gandiaga jaio zen Mendatan.

1932 urriak 9: Martin Iturbe Balda jaio zen Ikaztegietan.

1944 urriak 9:
  Eustakio Mendizabal Txikia jaio zen Itsasondon.

1810 urriak 10: Agosti Xaho jaio zen Atharratzen.

1939 urriak 10:
Luis Mari Mujika jaio zen Lizartzan.

1987 urriak 10:
Koldo Mitxelena hil zen Errenterian.

1904 urriak 11: Antonio Arzak hil zen Donostian.

1947 urriak 12: Blas Alegria hil zen Lakuntzan.

1994 urriak 12: Antonio Maria Labaien hil zen Tolosan.

Agenda

Iazko esperientzia oinarri hartuta Itzulpen lantegia egiten ari dira Elgetako Espaloian  urriaren 3tik (astelehena) 6ra (osteguna). Jokin Muñozen Hausturak liburua lau hizkuntzatara aldatuko dute euskaratik. Alemanera egingo du Gabi Schwabek, italierara Roberta Gozzik, katalanera Daniel Lujanek eta polonierara Adam Zawiszewskik.  Antolatzaile: Eizie.

Aingeru Epaltzaren Gure kontu triste hori lana izango dute hizpide urriaren 6an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Hikateneoan. Gasteizko Irakurle Kluba.

Arratiako idazle aitzindarien antologia aurkeztuko dute urriaren 7an  (ostirala) 19:30etan Dimako Axpe Goikoa jatetxean. Bertan izango dira: Igone Etxeberria, Aitor Erdozia, Jone Ozerinjauregi eta Miren Atutxa. Argitaldaria: Labayru.

Bihotz Bakartien Klubak Arrakalak errezitaldia egingo du urriaren 7an (ostirala) 22:30etan Aulestiko gaztetxean.

Ordiziako 2. Euskal Letren Eguna urriaren 7an (ostirala) 20:00etan egingo da Barrena kultur etxean. "Goierriko kasta" errezitaldi eta irakurketan 18 idazlek parte hartuko dute.

Euskaraz irakurtu ekimenaren baitan Itxaro Bordak bere azken bi lanak aurkeztuko ditu urriaren 8an (larunbata) 15:00etan Amikuzeko mediatekan.

Jose Angel Irigaray
k poema irakurtaldia egingo du urriaren 14an (ostirala) 19:30etan Donostiako KMn. Pianoarekin laguntzen: Antoni O'Breskey.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: