Literatur Emailuak
190 zenbakia: 2005eko irailaren 8an
Susa literatura argitaletxea 


Antzerki lan gehiago euskaraz.net atarian

Euskaraz.net atariak bi antzezlan jarri ditu sarean, Martzelino Soroa antzerkigile donostiarraren Gorgonioren estuasunak eta Jose Elizondok 1912an argitara emandako Alkate ona, ondoren Ebaristo Bustintza Kirikiñok, bizkaieraz Txomin arrayo izenarekin argitaratu zuena.

Jon Aranoren Malezia sorta

Bileterik gabe (Susa, 1985) izan zen Jon Aranok argitara emandako lehen poema liburua, eta bost urte geroago Malezia sorta kaleratu zuen, Susa argitaletxearekin. Tartean idatzi asko, poema anitz literatur aldizkarietan, eta ahots partikular bat. Zuzena, gordina, lirikoa ere bai, ozen bezala isil ere mintzo dena, idazle bat osatzen duena. Hona hemen Malezia sorta.

Efemerideak

1868 irailak 9: Gorgonio Renteria jaio zen Elantxoben.

1811 irailak 11: Jean Baptiste Arxu jaio zen Altzürükün.

1984 irailak 12: Odon Apraiz hil zen Gasteizen.

1865 irailak 14: Jose Elizondo jaio zen Tolosan.

1922 irailak 14:
Iñaki Begiristain jaio zen Altzon.

1960 irailak 14:
Bernardo Maria Garro Otxolua hil zen Bilbon.

1969 irailak 14:
Jon Kurutz Ibargutxi hil zen Ubidean.





Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: